Gerratik itzulera
-
Gerrako umezurtzentzat ikastetxea
Eulalia Aranburu Urkizu (1932) Hernani
Bederatzi urterekin Biteri eskolara joaten hasi zen. Gerrako umezurtza izatearren, ikastetxe berezi bat bazuten eta hara joateko deia jaso zuen.
-
Gerrako umezurtzen ikastetxea Oronoz-Mugairen
Eulalia Aranburu Urkizu (1932) Hernani
Galizia, Zaragoza, Burgos eta beste hainbat lekutako umeak zeuden gerrako umezurtzentzako ikastetxean. Oronoz-Mugairen zegoen, militarren eskuetan. Non zegoen eta nolakoa zen kontatzen du.
-
Ihes egin eta herrira itzulitakoei zigorrak
Ixabel Zubillaga Huici (1930) Hernani
Gogoan dauka gerra garaian Hernanin soldaduak ikusi izana. Alde egin eta herrira itzultzen ziren hernaniarrak zigortu egiten zituzten. Emakumeei ilea moztu eta olioa ematen zieten.
-
Sei urterekin Hernanira
Rufina Telletxea Ollokiegi (1931) Hernani
Sei urte zituela aitaren arrebaren etxera etorri ziren, 1937an. Eskolan Agustina Zapiain eta (Presen) Miner izan zituen maistra, hernaniarrak.
-
Ospitalean bizitzen
Rufina Telletxea Ollokiegi (1931) Hernani
Bederatzi urtera arte Karabelen bizi izan zen. Izebak oinaze handiz bizi izan zuen aita fusilatu izana. Amona inude egon zen etxekoek ospitalean bizitzeko kuota ordaitzen zieten Rufina eta senideei. Umezurtzak eta nagusiak bizi ziren.
-
Aitarekin elkartu
Karmen Abarrategi Eraña (1924) Arrasate
Gerraostean, senide guztiak onik elkartu ziren. Aita baserrira iritsi zeneko unea ondo gogoratzen du Karmenek.
-
Baserria berreraikitzen
Maria Ormaetxea Goitana (1922) Arrasate
Baserria berreraikitzeko materiala astoz eramaten zuen Mariak etxera, eta morteroa eskuz egin. Baserriak asegurua bazuen, baina gerrako kalteak ez zituen ordaintzen. Baserria berreraiki eta laster aldatu ziren Uribe baserrira bizitzera. Bertan bizi izan dira Garaia Berrikuntza Guneak terreno guztiak hartu zituen arte.
-
Aita harakina
Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate
Juliren aitak harategia zuen Resusta kalean, orain Iturriotz kalea dena. Juli jaio aurretik hil ziren bere lau anai-arreba. Aita harakin oso ezaguna omen zen. Harategia Pedro Salturrirena izenarekin ezagutzen zen.
-
Gerra aurreko harategiak Arrasaten
Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate
Harategian Julik egiten zituen kobratze lanak. Bezero batzuek hurrengo astean ordaintzen zuten dendan hartutakoa; pobrezia handia omen zegoen. Okela besterik ezer ez zuten saltzen harategian, txahalena edo txerriena. Arkauzena eta Txantxotena ziren herriko beste bi harategiak.
-
Errazionamenduan arazorik gabe
Pilar Mujika Arana (1919) Arrasate
Puru bat eta berarentzako gozokia erostera bidaltzen zuen aitajaunak plazako Urionanera erreal batekin. Errazionamendu kontuak aipatzen ditu. Eurak ondo egon ziren, baserritik eta Zerrajerako kooperatibatik gauza asko lortzen zituztelako.
-
Eskoriatzan 25 umezurtz konbentuan
Mari Cruz Velez de Mendizabal Arana (1912) Arrasate
Eskoriatzan gerraostean oso egoera txarrean zeuden komentuan. 25 neskatila ekarri zituzten Madrildik bertan hazi eta hezteko; gehienak fusilatuen alabak. Haien gastuak estatuak ordaintzen zituen.
-
Frantziako bizimodua eta Antzuolara itzulera
Gregorio Madariaga Lamariano (1930) Antzuola
Gerra Zibilean, aitita Antzuolako alkatea zenez, herritik ihes egin behar izan zuten. Batetik bestera ibili ostean, Santanderren andreak, umeak eta gizonezko batzuk itsasontzian sartu eta Frantziara joan ziren. Lot departamenduan egon ziren bizitzen, aitita, amama, beraien lau alaba eta hainbat ume, Gregori tartean. Bere izeko zaharrena frantziar batekin ezkondu zen bertan. Denbora nahikotxo egon ziren bertan. Amama lehenago bueltatu zen etxera. Gero beraiek bueltan zetozela, elgorriak jota Irungo gurutze gorrian egon ziren berrogeialdian Antzuolara heldu aurretik. Aitita beranduago etorri zen.
-
Julen erraldoia mutil koskorren artean Institutuan
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Ikasgai batean "0" izanez gero, ezin zen bataz bestekoa egin. Bizpahiru urte galdu zituen horregatik. Getxoko Institutuko argazki zaharretan ikusten dira mutil koskorrak praka motzetan, eta erraldoi bat: Julen.
-
"Oztopo izan dena abantaila bilakatzen da batzuetan"
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Errebalida Espainian egin behar izan zuen, Euskal Herrian ezin baitzen. Oviedon galdutako ikasturteak berreskuratu zituen. Oztopo izan dena abantaila bilakatzen ei da batzuetan.
-
Ameriketan bizitza teknikolorez, Bilbora heldu eta zuri-beltzean
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
13-14 urteko gazteentzat berdintsuak dira zenbait bizipen munduko parte gehienetan. Ameriketan bizitza teknikolorez ikusten zuen, Bilbora heldu eta zuri-beltzean. Hiri zikina eta abandonatua zen. Autoak han zernahi mota eta koloretakoak, hona heldu eta denak beltz edo gris, eta ttipiak. Jendearekin hitz egitean, tristura, beldurra sumatzen zen. Kulturaz eta politikaz ezin zen hitz egin. Herria etsita, burumakur.
-
Hamahiru urteko mutiko baten ametsak
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Aitak Buenos Airesen argitaratzen zen Ekin bildumako liburuak erosten zituen, eta berak irakurri. Hamahiru urterekin bazuen bere helburua: Euskal Herrira itzuli behar zuen eta zerbait egin. Fededuna zen garai hartan, eta bi gauza eskatzen zizkion jainkoari: ez hiltzea Euskal Herria berriz zapaldu gabe, eta neska batekin jo gabe.
-
Kanarietan eskala gose-denbora gordinean
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Etorrerako bidaian Kanarietan egin zuten eskala. Barkua gariz zamatuta zekarten. Harrituta geratu ziren jendea zein argal zegoen ikusita. Gose-denbora zen.
-
Bilbora iritsi zireneko zirrarak
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Gogoan du nola iritsi ziren Bilbora. Abran itsas armadako ontziak. Itsasadarretiko sarrera oso hunkigarria izan zen Nikola anaiarentzat eta bientzat. Zirrara ikaragarria familia kideekin elkartu zirenean. Jendea burumakur eta etsita zegoen.
-
Irakasle mutxurdin gaizto batek Institutuan gorriak ikustarazi zizkion
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Txiletik hamalau urterekin itzuli eta Institutuan hasi zen Bilbon. Oso oroitzapen txarra du. Ameriketan ez zen latina eta greziera erakusten. "Mutxurdin" hitzaren etimologiaz. Bazen Institutuan irakasle mutxurdin bat, gaiztoa, beltzak ikustarazi zizkiona. Bazekien "rojo separatista" ginela, eta ikasi arren, 0 jartzen zion.
-
Etxera bueltatu
Manoli Calafel Trecet (1931) Pasaia
Frantzian zirela, Pasai Donibanen erreketeak bakarrik zeudela eta etxera bueltatzeko abisua jaso zuten. Talaitik guardiek identifikatzeko eskatu zietela gogoratzen du. Erreketeekin tratu ona zuten. Etxea nola zegoen.


