Gerratik itzulera
-
Zubia apurtuta eta gurdia pasatu behar
Libe Asua Zarrabeitia (1916) Galdakao
Aita lehenago itzuli zen Galdakaora, eta kanposantuko elizatxoan hildako bat aurkitu zuten. Eurek Sodupera iritsi zirenean, zubia apurtuta aurkitu zuten. Gurdia askatu, behiak askatu, zeramaten guztia gutxika-gutxika pasa, eta beste aldean berriz uztartu eta jarraitu zuten bidaia.
-
Ijitoekin gaua pasa eta etxerantz
Libe Asua Zarrabeitia (1916) Galdakao
Zaramilloko denda batean ogi zuria ikusi zuten. Ez zioten hartu amari ez gerra aurreko dirua, ez Euzkadikoa. Ogerlekoak balio zuen. Elejabarriko pabiloietan ijitoak aurkitu zituzten eta haiekin eman zuten gaua. Hurrengo egunean, Bilbon ere zubia apurtuta aurkitu zuten eta Sodupeko moduan egin behar izan zuten: dena banan-banan pasatu.
-
Alemaniarren svastika kortako ateetan eta harrietan
Libe Asua Zarrabeitia (1916) Galdakao
Galdakaoko etxera heldu zirenean, oiloa falta. Bidera atera zitzaien soka dandarrez zuela. Kortako ateetan alemaniarrek marraztutako svastika aurkitu zuten. Pasatzen ziren bideetan hiru harriren gainean svatika marraztuta zuen laugarren bat jarrita ikusi zuten. Italiarrak baldarrak ziren.
-
Eibarko tabernak
Mertxe Ugarte Atxotegi (1927) Eibar
Badeteneko tabernako kontuak. Pipar kalean, ile-apaindegia eta Buruneko taberna. Ardoa, zahagikoa. Abesteko ohitura. Kontzeju zaharra. Gerraostean, Telefonica eta beraien etxea bakarrik geratu ziren zutik.
-
Bartzelonatik buelta, etxera
Arantzazu Oregi Goñi (1963) Bergara
Aitona-amamak seme-alabak hartuta Bartzelonara joan ziren, bigarren mundu gerra hasi zenean; handik Urretxura.
-
Isuna ordaindu eta gerra ostean Bergarara buelta
Eneko Oregi Goñi (1953) Bergara
Enekoren aitonari erantzukizun politikoen espedientea ("Expediente de Responsabilidades Políticas") zabaldu zioten. Isuna ordaindu eta gero, familia Bergarara bueltatu zen, herriko plazan zeukaten etxebizitzara.
-
Aita "trabajadoreetan"
Joxe Mari Ormaetxea () Aramaio
Aitak alde egin zuen gerra hasieran Bizkai aldera. Osaba eta izeba bat Arjentinara joan ziren. Aita Santanderren harrapatu zuten, eta "trabajadoreetan" ibili zen urte askoan. Ondo ezagutzen omen zuen Espainiako geografia. Amak eta izebek hazi zuten bera.
-
Gerra sasoian bi urtez Gironan; herrira tzulera
Mari Karmen Eraña Eraña (1933) Eskoriatza
Gerra hasi zenean, amak eta biek alde egin zuten lehenengo Debara, handik Bilbora eta gero Gironara. Bi urte egin zituzten han. Aitak lau urte egin zituen kartzelan. Bisitatzera eraman zuten, baina berak ia ez zuen ezagutzen, hiru urte zituelako azkenengoz ikusi zuenean. Amandrearen etxearekin, ostera, ondo gogoratzen zen. Gironan egon zen denboran euskara ahaztu eta katalana ikasi zuen. Herrira itzultzean, etxeko gauza asko falta zitzaizkien. Aitak beste bati ikusi zizkion berak Ameriketatik ekarritako kataloxak, baina ezin ezer esan.
-
Gerran Eibar txiki-txiki eginda geratu zen
Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar
Eibarko erdi inguru guztia apurtuta geratu zen gerran. Aita Bilbora joan zen lanera, armamentuan, eta Serafin Apatamonasteriora joan zen amarekin eta senideekin. Eibarrera itzultzean, Eibar guztia txiki-txiki eginda zegoen: Errebal, Barrenkale... Ondo gogaratzen ditu eskonbro artean egiten ziren prozesioak. Umeak obra-hondakin artean ibiltzen ziren. Urteak pasa zituen Eibarrek horrela. Serafinen jaiotetxea eta auzoa, Legarre, hobeto zeuden; gerrak ez zuen eragin zuzenik izan.
-
Gerra osteko Eibar berreraikitzen
Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar
Gerra ostia Eibarren. Arnaldo delineante bakarra Udaletxian. Ekin bakarrik egin zioten lanari; gitxika-gitxika. Gauza asko zeuden egiteko. Plano batzuk egin zituen: Txirixo-kalia; Eliza aurria...dena eskonbrua zen eta etxeak egiten ekitzeko derrigorrezkoa zan parzelazioarekin hastea. Inguru horretako parzelazioa "gatxa...munduan gatxena!". Ugazaba asko eta parzelazioak egitea oso gatxa zen. Pare bat urte jardun zuten horretan. Elgeta-kalian, inguru guzti horretan etxeak dana pilatuta... Arraindegi kalia; Barrenkalia...nola lan egin zuten azaltzen du Arnaldok.
-
Gerra ostean erreka estaltzen
Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar
Erreka tapatzea. Dos de Mayoko zatia egin zen lehenengo (bera oraindik ez zegoen Udaletxean), 1947 inguruan. Gero etorri ziren besteak. Bere lana, terrenoen planoak egitea. Oraindik deseskonbroa amaitu barik. 2.000 preso inguru ekarri zituen Regiones Devastadas-ek, eskonbro guztiak garbitzeko. Asko bertan gelditu ziren gero. Unzueta jauregian eduki zituzten. Goizean goizago eta iluntzean ere, hilaran "raum, raum, raum...". Haiek deseskonbratu zuten Eibar guztia.
-
Regiones Desvastadas eta herriaren antolaketa berria
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
"Regiones Desvastadas"-ekoek errekaren ibilbidea aldatu zuten.
-
Amandrearen etxean hamalau lagun
Roberto Altuna Iriondo (1930) Eibar
Frantziatik itzultzean Eibar guztiz suntsituta zegoela goratzen du. Amandrearen etxera hamalau lagun joan behar izan ziren bizitzera.
-
CNTkoak eta soldaduak etxean
Josebe Ibaibarriaga Sarrionandia (1936) Mila Ibaibarriaga Sarrionandia (1930) Amorebieta-Etxano
Gerra garaian etxetik kanpo egon ziren ebakuatuta. CNTkoak egon ziren beraien etxean eta hainbat soldadu egon ziren. etxera bueltatu zirenean ere han jarraitu zuten oraindik.
-
Gerra bukaera eta etxera
Daniel Legorburu Uriarte (1914) Amorebieta-Etxano
Gerra bukatu zenean, Madrilen egon zen soldadu eta handik Asturiasera joan ziren. Uztailaren 4 batean, Santanderrera joan eta zer bazkaldu zuten gogoan du. Balde handi batean garbitu ziren. Bertatik etorri ziren etxera lizentziatuta.
-
Etxerako itzulera gogorra
Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano
Gerran, derrigortuta egin zuten alde; auzoko askok ere berdin egin zuten. Etxanon gelditu zirenek, ostera, ahal zuten guztia bereganatu zuten. Etxera bueltatzerakoan, txerrikeria aurkitu zuten.
-
Etxeko kortan bizi behar
Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano
Gerran etxetik alde egin behar izan zuten eta hilabetetik gora egon ziren kanpoan. Beldurra zen nagusi. Ganadu eta guzti etxera bueltatu zirenean, kanoikadek apurtuta zegoenez, kortan hasi ziren bizitzen eta auzoko etxe batean egiten zuten lotan.
-
Gerratik bueltan zubiak eta bideak apurtuta
Anastasio Zamalloa Zubero (1928) Amorebieta-Etxano
Gerran Bilbora joan ziren ihesi. Handik bueltatzerakoan, Zornotzako Ibarrako zubia eta Eubakoa apurtuta egon ziren. Beraien etxe ondotik Bernagoiti auzoa erasotzeko kanoiak egon ziren jarrita. San Antonio bezpera batean heldu ziren etxera.
-
Etxera noiz bueltatu ziren
Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo
Irailaren 13an sartu ziren Lezora nazionalak, Jaizkibeldik. Orduan bueltatu ziren etxera. "Cara al sol". Uztailaren 27an gertatu ziren hilketak.
-
Gerra ondoren eskolara berriro
Felisa Urzuriaga Ugarteburu (1928) Eibar
Gerra ostean, etxera bueltatu zirenean, eskolan hasi ziren berriro. Tarte batean Santa Kurutzko elizan eman zituzten eskolak. Maistrak non bizi ziren kontatzen du.