Gerratik itzulera
-
Aita, Burgosen preso
Inus Etxeberria Iraola (1928) Donostia
Pixepelen bizi zirela, tiroketak egon ziren. Aita Errepublikaren alde zegoen; Asturiaseraino joan zen. Harrapatu zutenean, Burgosera eraman zuten preso. Batzuek ihes egin zuten. Castron elkartu ziren, eta ia sei urte egin zituzten han. Aitak motor txiki bat zeukan, baina arraunean ibiltzen ziren. Donostiara bueltatu ziren gero, arraunean. Ondarroan egin zuten geldialdia, eta Getarian ere bai.
-
Castrotik Donostiara
Inus Etxeberria Iraola (1928) Donostia
Mutikotan, txipiroiak, arrain txikiak... harrapatzen zituzten aitak eta biek motor txiki batean. Donostiara ihes egin zutenean Castrotik, komandantzian segituan konturatu ziren. Baporeak atera ziren bila, baina azkenean bakean utzi zituzten.
-
Bueltan, etxerik ez
Inus Etxeberria Iraola (1928) Donostia
Bueltan, etxerik ez. Maizterrak ziren, eta gero beste familia bat bizi zen han. Altzaririk-eta ez zuten berreskuratu. Juan de Bilbao kalean bizi ziren gero. Anaiak eskolara joan ziren.
-
Goserik ez, baina nahi beste ere ez
Pedro Mari Illarreta Peñagarikano (1937) Donostia
Errazionamendua, gose garaia. Pentsua eta algarrobak ere jan izan ditu. Katuak Muntora eramaten zituzten; izebak prestatzen zien untxia zelakoan. Bera-Beran taloak egiten zituzten. Aitak arrandegian egiten zuen lana, Pasaian.
-
Arraina bai, baina oliorik ez
Pedro Mari Illarreta Peñagarikano (1937) Donostia
Aitaren lana: baporetan zetozen arrainak klasifikatu. Partila. Arraina bai, baina oliorik ez zegoen. Manteka. Tramana, bisigua, katuarraina, perloia, txitxarroa... legatza garestia zen.
-
Errekak, arrokak eta arrantza
Pedro Mari Illarreta Peñagarikano (1937) Donostia
Errekak. Bidebieta 2 dagoen tokian zegoen bat. Erreka baserria. Aingirak harrapatzen zituen, gaztetan. Nola egiten zuen. Angulak. Arroketara joaten ziren lapa bila.
-
Buelta Getariatik Donostiara, trenez
Jabier Puerta Galdos (1927) Donostia
Getariatik bueltan trenean, domina jarri behar. Askatasunaren etorbidea militarrez beteta. Bueltan, osabarekin arrantzan. Antxoa, sardina, atuna. Lehen arrain asko zegoen.
-
Gose garaia
Pakita Anabitarte Guruzeaga (1920) Donostia
Errenteriara joan ziren errentan, eta han arrazionamendua astean behin izan beharrean hamabostean behin zen. Intxaurrondora joaten jarraitu zuten, horregatik. Ogia oso txarra zen. Arraina nola lortzen zuten. Trikimailuak: ereiteko patata erosten zuten, baina jateko. Tranbian joaten ziren. Boniatoak eta zomorrodun garbantzuak.
-
Nerecan inprenta
Karmen Iraola Idiakez (1922) Donostia
Txofreko zezen-plaza egin gabe zegoen artean. Oblaten komentua zegoen han; neska gaiztoak sartzen ei zituzten. Ospitalea ere bazegoen. Nerecan enpresa handia zen, goizeko bostetan joaten ziren, emakume eta gizonak. Tebeoak josi makinetan, paketeak egin... Doblatu makinek egiten zuten. Makina handiak ziren. Flechas y Pelayos aldizkaria. Egutegiak nolakoak ziren, takoak. Marrazkilari alemaniarrak zeuden goian.
-
Mutrikutik Donostiara
Maritxu Olabiaga Etxabe (1915) Donostia
Mutrikutik nola bueltatu ziren. Debara joan ziren; erabat txikituta zegoen Deba. Han lortu zuten pasea. Morellako aita-semeak beraiekin joan ziren. Txakurra mareatu egin zen taxian. Alde Zaharra dena ilunpetan zegoen. Etxea itxita zegoen, eta balkoietan bandera espainolak. Inor ez zegoen, eta sartu egin ziren. Salaketa zegoen beraien kontra.
-
Errota martxan jarri zutenekoa
Visitacion Larrinaga Arrese-Igor (1920) Irura
Anaiek gerratik bueltatu zirenean, errota martxan jarri zuten elektrizitatearekin. Aitak bazekien errotaren berri, Zornotzan bazuten eta. Errazionamendua zegoen garai hartan (artoarena), eta ogia etxean egiten ikasi zuten. Noaingo irin-lantegi bateko semearekin gertatutakoa azaltzen du.
-
Ardiak eta astoak lapurtzen zituzten
Fermin Etxebarria Elorza (1928) Aramaio
Astoa hartuta, aitak Durangoko plazara eramaten zituzten bildotsak saltzera. Behin ardiak mendian, artaldea ikustera joaten ziren astean behin-edo. Gerra ostean sarri suertatzen zen ardiak ezkutatzea. Astoak ere lapurtzen zituzten baserrietan. Eskoriatzako Marin auzoan lapurtutako idien istorioa kontatzen du.
-
Gerra ostean lapurreta asko
Fermin Etxebarria Elorza (1928) Aramaio
Ikazkin kuadrilla batek ere lapurtutako ardi asko jan omen zituzten basoan lanean zihardutenean. Larruak txondorrean erretzen zituzten, baina azkenean harrapatu zituzten. Bertako mutilak ziren.
-
"Aita etxean dago!"
Joxe Gaztelumendi Aiestaran (1925) Errenteria
Aita preso eduki zuten bitartean Joxeri ez zioten hura bisitatzera joaten utzi. Asko sumatu zuen haren falta, eta poz handia hartu zuen etxeratu zenean. Kasualitatez, Joxeren ama bisitan joan zitzaion egun batean askatu zuten aita.
-
Errenteria erdi hutsik
Joxe Gaztelumendi Aiestaran (1925) Errenteria
Gerra garaian ihesi ibili ondoren Errenteriara itzuli zirenean, erdi hutsik topatu zuten herria, baina osorik.
-
Aitaren tailerra
Juanita Getaria San Pedro (1927) Errenteria
Ondartxo auzoko lauzpabost solairuko etxe batean jaio zen. Aitak tailer txiki bat zuen bertan, "Fábrica de lejías Euskalduna", eta ikatza eta lixiba saltzen zituen. Gerra ostean preso eraman zuten, ordea, eta familiak urte gogorrak igaro zituen.
-
Bueltan, interina eta arraina saltzen
Mari Kruz Alkain Jauregi (1926) Hondarribia
Frantzia aldetik bueltan, dendarik ez zuten, eta etxerik ere ez, alokairuan zutelako lehen. Zazpi urte egin zituzten bueltatu gabe. Altzaririk ere ez zuten. Interina hasi zen lanean, ama-eta bueltatu zirenean. Etxeko arraina saltzen ere ibilia da, otarrearekin; Irunera joaten ziren, tranbian.
-
Arrazionamendu garaia; ogi-eskasia
Juan Jose Markaide Etxabe (1935) Pako Olazabal Iruretagoiena (1936) Zarautz
Arrazionamendua. Egunero babarrunak jaten zituzten, baina ezer gabe, oliorik ere ez zegoelako. Ogi zuririk ez zen egoten eta garai batean arto lokotsekin egiten zuten ogia. Orduko janariaren inguruko kontuak.
-
Jendeari maletak eramaten egindako lana
Jose Mutiozabal Begiristain (1930) Zarautz
Jendea trenez etortzen zen lehenago maletekin. Mutikoa zenean treneko atean egoten ziren maletak eramaten laguntzeko zain. Soldaduei ere laguntzen zieten patata-zakuak eramaten. Ez zuen goserik pasatu.
-
Gosea eta errazionamendua
Jose Agustin Etxabe Olaskoaga (1924) Zarautz
Garai gogorrak izan ziren. Harategian errazionamendua jarri zutenean, jendea goizeko 4tako zain egoten zen. Arraina nahikoa izan arren oliorik ez zuten izaten.