Gerratik itzulera
-
Bueltan, altzaririk ez: errekisatuta
Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain
Irunera eta handik Donostiara. Handik tranbian, aitonaren etxera: Karrikara. Altzariak kendu egin zizkieten; bizilagunak hainbat gauza gorde zizkien. Harreman ona zuten bizilagunarekin. Donostiako osabak errenta ordaintzen jarraitu zuen urtebetean, baina etxean beste familia bat sartu zuten nagusiek.
-
Markinatik etxera
Sabina Arruabarrena Oiarzabal (1928) Astigarraga
Markinatik Bilbora joan ziren izeba-eta; handik Belgikara. Ahizpa eta biak, berriz, etxera bueltatu ziren. Gurasoak beste etxe batera joan ziren nazionalak Astigarragan sartu zirenean.
-
Andoaina itzuli eta etxea hustuta topatu
Ramon Huizi Zuñiga (1931) Andoain
Gerra garaian batetik bestera ibili ziren, eta hizkuntzekin nahasketa handia izan zuen. 8 urte zituela itzuli ziren Andoaina; aitonarekin bizitzera joan ziren orduan, beraien etxean zegoen dena lapurtu egin baitzieten. Gerora ikusitakoarekin, konturatu ziren bizilagunak izan zirela lapurrak.
-
Gerra ondorena garai tristea izan zen
Maria Luisa Zabala Zubiarrain (1930) Aduna
Gerra ondorengoa oso garai tristea izan zen. Soldadutzako mutilen gutunen zain egoten ziren. Mutil gazte asko hil ziren.
-
Herrira itzulitakoan, panorama gogorra
Juan Bautista Barandiaran Iturriotz (1928) Andoain
Gerra bukatutakoan, Frantziatik itzuli ziren eta aitari ez zioten harrera ona egin lehengo lanean; beraien etxea oso hondatuta zegoen, lapurretan ibiliak ziren herriko batzuk.
-
Easo abesbatzaren sorrera
Aitor Garmendia Goitia (1934) Beasain
Donostiako Easo abesbatzako kide izan zen 35 urtez. Gerraostean sortutako abesbatza da. Antza denez, Donostiako Orfeoiak gerra itzuleran jarrera politikoagatik onartu ez zituen hainbat kidek sortu zuten Easo abesbatza.
-
Patxikonekoak Frantziara joan ziren, eta bueltan, etxea okupatuta
Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi
Patxikoneko baserrikoek txerria hil zuten behin eta beraien izekonera ekarri zuten, baina udaletxean entregatu beharra zegoen. Raimundita izeneko oiloa ere ekarri zuen bere izekok. Hala ere, gerora, Patxikonekoak Frantziara joan ziren, luzaro egon ziren bertan. Frantziatik bueltatu zirenean, etxea okupatuta aurkitu zuten, Errenteria auzoko batek okupatu zuen, bonbardaketan etxe barik gelditutako batek. Etxea libre geratu arte, beraien etxean egon ziren Patxikonekoak.
-
Zeanuritik Bilbora, eta handik etxera
Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio
Zeanuritik Bilbora joan ziren, oraindik geratzen zitzaizkien azken behi biekin. Martxotik San Pedroak arte egon ziren Bilbon. Oinez itzuli ziren etxera. Osaba ere Bilbon zegoen gordeta familiarekin, bere behi pare eta gurdiarekin joanda.
-
Etxeak hutsik edo erreta aurkitu zituzten
Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio
Osaba, lehengusua eta bera etorri ziren Bilbotik etxera behiekin. Elosuko etxea, osabarena, hutsik eta belarrez josita aurkitu zuten. Gregoriorena Nafarreten berriz, erreta. Aurreko azaroan soroetan ereindakoak ia heltzear aurkitu zituzten.
-
Gerra aurretik ereindako uzta
Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio
Bilbotik bueltan, lehenengo Olalde baserrian egon ziren. Nafarreten gerraurrean ereindakoaren uzta Olaldera ekarri zuten. Seme bi izan ditu Lola Garmendiarekin. Emaztea oso dantzazale alaia izandakoa da.
-
Aita kartzelatik bueltan
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
San Pedro egun batean bueltatu zen aita kartzelatik etxera. Bera nola agurtu zuen gogoan du, baita herriak eman zion harrera ere. Amak manta bat bidali zion senarrari kartzelara, bi zatitan erdibituta, osorik handiegia zelako.
-
Gerra Zibilean etxetik ihesi jaiotakoa
Anjel Elorza Beitia (1937) Legutio
Bere etxekoak Gerra Zibilean Duranara joan ziren ihesi eta bertan jaio zen Angel. Etxera bueltatu zirenean, etxea guztiz hondatuta topatu zuten.
-
Lehertu gabeko bonbak kamaran
Jose Saenz de Biteri Saenz de Biteri (1925) Legutio
Legution etxe asko suntsitu zituzten gerra garaian. Beraiek alde egin zuten ebakuatuta eta itzultzerakoan, etxea hankaz gora topatu zuten; kamaran (ganbaran) lehertu gabeko lau bonba topatu zituzten. Ardiak Arakara eraman zituzten, baina 40 bat ardi kendu egin zizkieten.
-
Ubidetik etxera, oso eguraldi txarrarekin
Benita Goikuria Egiluz (1930) Zeanuri
Ez du gogoan zenbat denbora egon ziren Ubiden. Baina bai itzulerako eguna. Euria, trumoiak, oinaztuak... Aitita eta amama oso zaharra ziren. Aita ez zetorren eurekin. Udaberria izango zen, etxera heltzean belarra oso altu zegoen eta. Iturrira joaten zirenean, pitxarra bizkarrean eraman behar izaten zuten, hazirik sar ez zedin pitxarrera. Garia hartu zuten urte hartan, baina uzta txarra, soroak zaindu barik zeudelako. Artorik eta horrelako beste uztarik ez zuten hartuko, ziurrenik. Gauza bat kendu eta beste bat ipini, txandaka erabiltzen zuten lurra, zuten apurra ondo aprobetxatzeko.
-
Soldaduek etxeetan egindako hondatzeak
Enrike Ardanza Odriozola (1928) Abadiño
Astiro-astiro etxera bueltatzen hasi ziren gerra pasatu eta gero. Hala ere, askok etxea hondatuta topatu zuten eta lapurretak ere ugariak ziren orduan. Intxaldeko baserrian soldaduek egindako hondatzeak kontatzen ditu pasarte honetan.
-
Olaetatarren eta Altuberen etxean bizitzen
Luzina Arriola Zabalia (1925) Gernika-Lumo
Parisen zeudela, etxekoekin gutun bidez komunikatzen ziren. Bitartean, bere gurasoak Bilbon eta Gernikan egon ziren. Arana "Arane" auzoko Olaetatarren etxean egon ziren bizitzen. Ostean, Seber Altuberen etxean egon ziren.
-
Gernika berreraikitzen zeudela, etxe batetik bestera
Josefina Usatorre Lejarzegi (1933) Gernika-Lumo
Bonbardaketa ostean Eibarrera joan eta 7 urterekin herrira bueltatu zen Josefina. Hiru familia bizi ziren batera Gernikako "Barrio Chino"n (gaur egungo Saraspe plazatik behera doazen kaleak). Gero Kaixao tabernakoek egindako etxe batera joan ziren Industria kalera. Erdiko kalea eraikitzen zeuden sasoi hartan, "Regiones devastadas"ek zuen horrek ardura. Industria kalean hiru urtez egon ostean, Kaltzada egoitza aurreko etxeetara, estatuko etxeetara, joan ziren osaba-izekoei tokatu zitzaien-eta.
-
Gernika hondakinez eta bazez
Xexili Mintegia Zabalgojeaskoa (1927) Gernika-Lumo
Bi urtetara bueltatu ziren Paristik Gernika-Lumora, eta obra-hondakinak eta baza baino ez zegoen kalean.
-
Paristik Gernikarako bidea
Xexili Mintegia Zabalgojeaskoa (1927) Gernika-Lumo
Parisen bi urte pasatu ostean, beste gerra bat heldu zelakoan-edo, bere aitak erreklamatu egin zituen Xexili eta bere ahizpa; horregatik, lehenago bueltatu ziren etxera. Poliziak lagundu zien Paristik trenez. Bere aitak lana zuen garai hartan, baina jende gehienak ez zuen lanik.
-
Paristik Gernikara bueltan, aitona-amonen etxean
Xexili Mintegia Zabalgojeaskoa (1927) Gernika-Lumo
Paristik Gernikara bueltatu zirenean aitona-amonen etxean egin zuten beraientzako etxebizitza, Errenteriako zubia eta trenbidearen artean.


