Gerratik itzulera

  • 227 Gerra osteko arropak, oinetakoak

    Lide Oregi Arregi (1935) Bergara

    Umetako arropak; oinetakoak. Arropak egiteko telak erostea oso zaila zen gerra ostean.

  • Anttoni Egaña Gerratik itzulita, taberna irekitzeko lanak

    Anttoni Egaña (1918) Hernani

    Ahizparekin eta haren haurrekin Fuenmayorrera joana zegoen, haur baten osasun kontuengatik. Gerra hasitakoan ez zeukaten etxekoen berririk. Urrian etxeratu zen, gerra betean, eta ez zuen inor aurkitu etxean. Taberna nola zabaldu zuten kontatzen du, auzokoen elkartasunarekin.

  • 341 1938an hil zitzaion aita 40 urterekin

    Juan Untzetabarrenetxea Askasibar (1929) Elgeta

    Aita 1938an hil zitzaion. Aitak gerra denboran intendentziatik jeneroa eramaten zien soldaduei idiekin. Eurak Egoarbitza baserrian egon ziren bien bitartean. Gerra amaitu eta etxera itzuli ostean, hagineko minez Bergarara joan zen aita. Han hagina puskatu zitzaien ateratzerakoan. Etxera itzuli eta arbitarako sahatsa ateratzen ari zela, haren gasarekin hortza gangrenatuta, zortzi egunen buruan hil zen. Ilberrian sahatsa ondu egiten omen da; ilargiaren gorabeheren inguruko azalpenak. Ama alargun geratzean, aitona-amonek Frantzian bizi zen semeari etxera bueltatzeko eskatu zioten eta ama senarraren anaia harekin ezkondu zen.

  • 278 Gernikatik itzulera; etxea hutsik eta lanean hasi beharra

    Maria Argialde Azalza (1917) Bergara

    Gernikatik etxera itzuli zen. Etxea hutsik aurkitu zuen. Bizimodua aurrera ateratzeko egindako lanak. Igandetan, lagunekin zinera joateko dirurik ez, eta arropa garbitzen jardun zuen hainbat etxetan. Gerora, zapata-lantegi batean hasi zen lanean. Telleriarenean, armadarentzako kartutxo-gerrikoak egiten zituzten, besteak beste. Berak egiten zuen lana azaltzen du.

  • 1428 Gerra ostean etxean hutsik

    Patxi Zabarte Beitia (1922) Arrasate

    Gerra aurretik bost-sei idi zituzten etxean. Idiak mantendu zituzten gerra sasoian Elorriora eraman zituztelako, baina behorra ez, behorra galdu egin zuten. Gauza guztiak ostu zizkioten etxetik.

  • 1428 Eskola berria eraiki zutenekoa

    Patxi Zabarte Beitia (1922) Arrasate

    Eskola apurtu eta berria eraikitzeko gorabehera asko egon ziren. Orduan gertatutakoa kontatzen du, sasoi hartan alkatetzan egon ziren batzuk eta bestela partu hartu zuten batzuk aipatuz.

  • 1414 Etxera itzuli zirenean

    Justa Madinabeitia Urrutia (1924) Arrasate

    Etxea hondatuta zegoen, oiloak eta beste lapurtuta, baina hil eta gero lurpean sartuta utzi zuten txerria ondo kontserbatu zen. Hamaika komeria eta gero, eraman zizkieten hiru behiak berreskuratu zituen amak.

  • 1279 Garai bateko txanponak

    Manuela Oteiza Azpitarte (1938) Azkoitia

    Txanpon ezberdinak aipatzen ditu: xemeikoa, hiru-kuartokoa, pezetak, etab. Emakumeak ez ziren tabernara sartzen.

  • 1226 Koilarategitik Ulgor-era

    Eusebio Okina Bengoa (1929) Arrasate

    Gerraostean lana denentzako zegoen, baina oso baldintza txarretan. Diru gutxi langileentzako eta ugazabak, ordea, aberastu. Koilarategitik Brasilera ere bidaltzen zituzten koilarak. 1944an hasi zen koilarategian, eskolatik irten zenean. 14 urte han egin eta gero Ulgor-en hasi zen lanean, bazkide gisa. 85 pezeta irabazten zuen egunean, eta larunbatean ere lan egiten zuen.

  • 1313 Guarda zibilekin harremanak

    Pedro Agiriano Urrutia (1932) Arrasate

    Ez zituzten inoiz guardia zibilak harrapatu estraperloan. Guarda zibilekin izandako pasadizoak kontatzen digu Pedrok.

  • Pascual Uribe Babarrun asko ereiten zuten

    Paskual Uribe Jaio (1926) Durango

    Eguzkitzakoak ez dira inoiz gari-lurrak izan. Kupoa entregatzearren ereiten zuten garia. Arto-baba ordea, asko ereiten zuten. Gogoan du 30 anega babarrun jasotako urtea. Gerraostean, babarruna ira metan ezkutatzen zuten. Amak gauez astoarekin joanda, jesuitei saltzen zizkien babarrunak.

  • Encarna Ormaetxea Kartzelako urte gogorrak

    Encarna Ormaetxea Munitxa (1921) Durango

    Aita jesuiten erretorearekin Burgosko "Conde de Rodezno" militar ospetsuarekin hitz egitera joan zen, eta semea ez zutela hilko agindu zien konde horrek. Kartzelan gauero fusilatzen zituzten preso batzuk. Semea hil zutela pentsatuz, gurasoak Duesora joan ziren.

  • Encarna Ormaetxea Aita txapel gorria janztera behartuta

    Encarna Ormaetxea Munitxa (1921) Durango

    Aita Garaikoa eta ama Santa Anakoa zituen. Aita igeltseroa zen. Bonbardaketa ostean, aita txapel gorria janztera derrigortu zuten.

  • Encarna Ormaetxea Aita garbiketa lanetan derrigortuta

    Encarna Ormaetxea Munitxa (1921) Durango

    Enkarnaren aita garbiketa eta berreraikitze lanetan derrigortuta erabili zuten.

  • Domeka Markuerkiaga Frankistek Bilbo hartu, eta Ondarroara bueltatu zen

    Domeka Markuerkiaga () Ondarroa

    Frankistek Bilbo hartu eta handik 5 egunera, osaba Pedroren emaztearekin etorri zen Bilbotik Ondarroara. Lehenengo Atxurin trena hartu zuten, gero autostopean, Amorebietatik Durangora oinez, eta Durangon berriz trena hartu zuten Debaraino.

  • Laura Arrizabalaga Kantina besapean hartuta, etxeetara esnea saltzera

    Laura Arrizabalaga Zarraonaindia (1929) Ibarrangelu

    Negu bat Bibon egin zuen, Telleria familian neskame. Astoan hiru kantinplora edo kantina sartzen ziren esnea eramateko. Elantxoben, astotik kantina atera, besapean jarri eta etxeetara igotzen ziren esnea banatzera. Hiruretako bati semea gaixo etorri zitzaion gerratik eta bera ere kutsatu egin zuen; orduan utzi egin zion esnea banatzeari. Inguruko baserri askotatik joaten ziren esnea saltzera herrira.

  • 1059 Azkoitiko zinemak

    Julian Iruretagoiena Olalde (1924) Azkoitia

    Azkoitiko zinemak aipatzen ditu; Baztartxo, Olinpia. Mutilak tabernan eta neskak pasiatzen ibiltzen ziren kalean; elkarrengandik apartean ibiltzen ziren. Neskek debekatua zuten tabernan sartzea.

  • 1059 Errazionamenduko ogia eta olioa

    Julian Iruretagoiena Olalde (1924) Azkoitia

    Gerra-garaian errazionamenduko ogia ezagutu zuen, eta ez zen jateko modukoa izaten. Olioa oso garestia izaten zen errazionamenduan.

  • 1020 Razionamentuko "ogi beltza"

    Jose Osinalde Arrizabalaga (1923) Azkoitia

    Razionamentuan, ogi beltza deiturikoa ematen zitzaien herritarrei, baina Joseren etxean gutxitan izaten zen. Txarra izaten omen zen.

  • 596 Gerraosteko egoera; kalean gosea

    Isabel Jauregi Mendizabal (1926) Antzuola

    Familia kontuak. Senide asko etxe bakoitzean; bai baserri inguruan eta baita kalean ere. Gerraostean kaleko jendea baserrira joaten zen lanera "tripa-truke".