Gerratik itzulera

  • 345 Gurdiz Vitoria aldera bizimodua ateratzera

    Jose Saenz de Biteri Saenz de Biteri (1925) Migel Saenz de Biteri Saenz de Biteri (1923) Nemesio Ugarte Ortiz de Zarate (1925) Legutio

    Ama Aramaiokoa eta aita legutioarra zituzten. 11-13 urte zituztela gurdia hartu eta familia osoa joan ziren Vitoria aldera, Villarrealera (Legutiora), bizimodua ateratzera, eta hango etxe batean hartu zituzten.

  • garbine-diaz-de-mendivil-viteri Gerraosteko bizimodua

    Garbiñe Diaz de Mendibil Biteri (1932) Legutio

    Gerraostean, etxera buelta nolakoa izan zen azaltzen du. Anaia zaharrenak morroi zeuden, ama hil egin zen, eta etxean hiru ume eta aita geratu ziren. Aita lanean aritzen zenean, Elosuko amandrea joaten zitzaien baserrira.

  • Zioriano Diaz de Mendivil Gerran dena galdu

    Cipriano Diaz de Mendibil Biteri (1924) Garbiñe Diaz de Mendibil Biteri (1932) Legutio

    Gerra aurrean, aita errotaria zen. Gerra denboran, baserritik ihes egin behar izan zuten. Bueltatu zirenean, errota apurtuta, etxea hondatuta.. zegoen. Gerra denboran dena galdu omen zuen. "Gorrien dirua" baliorik gabe geratu zen.

  • Koldo Pildain Bilboko bazkariak

    Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio

    Koldok oraindik gogoan du zer gustu zeukaten Bilboko Ingeniarien Eskolako jantoki sozialean jaten zituen arroz eta garbantzuek. Milizianoek txokolate asko edukitzen omen zuten. Bilboko denda guztiak itxita zeuden. 1939an etorri zen errazionamendua. 1938. urtea amaitzear zegoela itzuli ziren etxera. Urte horretan bertan, eskolan jai izaten zuten Francoren armadak beste hiri bat hartzen zuen bakoitzean.

  • Koldo Pildain Etxera itzuli ziren

    Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio

    Otxandiok bonbardaketa asko jasan zituen; eta, Koldo eta familia Bilbotik itzuli zirenean, etxea erdi suntsituta zegoen, beste hainbat etxe bezala. Beste etxe batera joan ziren bizitzera. Gerraostean otxandiar askok zituzten senideak kartzelan. Aita Bizinai tailerrean hasi zen lanean; gerra aurretik, arduradun lanpostua zuen han. Omega lantegiak marrazketa linealeko kurtsoak ematen zituen Zentro Republikanoan.

  • Koldo Pildain Astiro-astiro bizimodua aurrera

    Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio

    Aitari Bizinai tailerrean oso baldintza kaskarretan itzuli zioten gerra aurrean zuen lanpostua. Koldoren arreba bi neskame joan ziren, anaia bat tailerrean hasi zen eta berak 14 urte zituela jornalean, "aloberien", nekazaritza lanetan ekin zion, orduko pezeta bat edo bi irabazten. Behin amari entzun zion norbaitek Pilarika egun batean ira ebakitzen zortzi pezeta irabazi zituela. Bada salatu egin omen zuten, eta egun horretan lana egiteagatik 9 pezetako isuna jarri.

  • 1555 Donibane Lohizunen eskabetxe fabrikan

    Pedrotxo Urizberea Emazabel (1922) Donostia

    Eskabetxe fabrikan aritu zen lanean Donibane Lohizunen hiru urtez. Handik Donostiara arraunean etorri ziren bi txalupatan. Etxerik gabe geratu ziren eta batek bestera ibili ziren.

  • Pasaiako tertulia Bueltan, lana bilatzeko arazoak

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia

    Donibanera bueltatu zirenean egin zutena kontatzen dute. Luisaren aita botearekin jendea pasatzen hasi zen lanean. Luisa non ibili zen lanean.

  • Pasaiako tertulia Ihesa eta buelta

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia

    Gauza gutxiren joan ziren ihesi. Luisaren familian janari denda zuten, eta bueltan ezer ez. Errazionamendu garaian ogia txarra zen, baina artoarekin ondo moldatu ziren. Mojetan zebiltzan garaian, gaileta apurtuen bila joaten ziren Errenteriako lantegietara.

  • joxe aranzadi Gerra bukatutakoan txerriaren burua eskegita aurkitu zuten

    Joxe Pablo Aranzadi Urretabizkaia (1932) Donostia

    Gerra garaian Altzagara joan ziren etxekoak. Donostiara bueltatu zitekeela jakin zutenean ama Itsasondora joan zen eta soldadu batzuekin bueltatu zen handik etxera. Etxera sartu aurretik, auzoko baten etxera joan zen laguntza eske; izan ere, beldurra ematen zion etxera bakarrik sartzea. Sukaldera sartu eta mahaia erdian jarrita eta txerriaren burua ustelduta, harraz betea, aurkitu zuen eskegita.

  • joxe aranzadi Urrezko erlojua eta "Niño Jesusa" baratzean txikituta

    Joxe Pablo Aranzadi Urretabizkaia (1932) Donostia

    Gerra garaian Altzagara joan ziren etxekoak. Etxera bueltatu zirenean, etxean falta zitzaizkien hainbat gauza baratzean aurkitu zituzten txiki-txiki eginda; tartean, amak Mexikotik ekarritako urrezko erlojua eta amak debozioa zioen Pragako "Niño Jesusa".

  • 1577 Gerra garaian, familia ihesi

    Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia

    Gerraren ondorioz, Goierritik alde egin behar izan zuten gurasoek, abertzaleak baitziren, eta batetik bestera ibili ziren. Bergaran anaia galdu zuen bonbardaketa batean metrailak jota. Aitak CAFen zuen lanpostua galdu zuen Ordiziara itzultzean. Pasaian Luzuriaga lantegian laborategia martxan jartzeko lanpostua hartu zuen aitak, kimikaria baitzen.

  • Agote2 Gerraosteko giro tristea

    Begoña Agote Martiarena (1923) Miren Arantzazu Agote Martiarena (1927) Donostia

    Gerra Zibilean Donostia hartu eta gero bertako bizimodua guztiz aldatu zen. Etxe asko hutsik zeuden eta katu asko ikusten ziren kalean. Kaia hutsa geratu zen, itsasontziek alde egin zuten-eta. Beraiek ez zuten goserik pasa jatetxea zutelako, baina errazionamendua tarteko askok gaizki pasatu zuten.

  • MirenEgana Erbestetik bueltatzerakoan hainbat traba

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    Gerra garaian bere ama Habana ontziko umeekin joan zen Ingalarretara. Handik bueltatzerakoan, umeei ezin zien esan non zeuden beraien gurasoak, batez ere aita, erabat debekatua zuen Frankisten aldetik umeei informazio hori ematea. Bere amak Plentzian zein Ingalaterran erdaraz egin behar zien umeei, umeak eurak erdaldunak baitziren. Erresuma Batuko gobernuak ez zien batera lagundu, gizarte zibila zen lagundu ziena. Bere amak zein aitak beti kontatu zizkien orduan bizitakoak, beste askok, aldiz, isilean gorde dituzte garai hartako bizipenak.