Gerratik itzulera

  • 1245 Kokozko olioa eta boniatoa errazionamenduan

    Angel Basterretxea Elezgarai (1936) Mutriku

    Olioak ehun pezeta balio zuen eta jende askok 10 pezeta irabazten zituen egunean. "Alondegian" (alhondigan) egoten ziren errazionamenduko jakiak. Familia bakoitzeko hainbesteko bat izaten zen eta koaderno batzuetan apuntatzen zuten bakoitzaren zorra zigilu batekin. Kokozko olioa eta boniatoa ematen zizkieten, adibidez, errazionamenduan, eta desatseginak izaten ziren. Jaki hauen erruz tuberkulosia harrapatutako jendea ere izan zen.

  • JOSE GURRUTXAGA Guardia zibilen kuartelera

    Jose Gurrutxaga Ondartza (1921) Elgoibar

    Elgoibarrera heldu eta,kuartelera presentatu aurretik, karlista batengana jo zuen eta harekin batera joan zen guardia zibilengana. Tratu ona eman zioten. Luzaroan presentatu izan behar zuen kuartelera.

  • Pepita Unzueta Iriondo Mutrikutik bueltan Elgoibar apurtuta aurkitu zuten

    Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar

    Mutrikutik Elgoibarrera bueltatu zirenean, herria puskatuta eta oso triste aurkitu zuten. Elgoibarren eliza barruan babesten ziren bonbatatik. Markina aldera ere joaten omen ziren babes bila.

  • 1348 Garbantzuak 100 gramoka saltzen

    Mari Carmen Pagalday Garro (1930) Eskoriatza

    Dendaren hasierako bitxikeria batzuk. Garbantzuak 100 gramoka saltzen ziren; errealetik pezetara aldaketa; gerraosteko paperezko diru-baleak. Azkenengo paperezko dirua Errepublikakoa izan omen zen.

  • 1348 Gerraosteko miseriak

    Mari Carmen Pagalday Garro (1930) Eskoriatza

    Hegazti-gripearen ondorioz gaixotu zitzaizkien oiloak ortuan pilatu, gasolinaz igurtzi eta erre egin zituzten, edo lurperatu. Diru-baleak kolore ezberdinetakoak ziren, balioaren arabera. Erosketak ordaintzeko nahikoa diru ez zutenei izena hartzen zitzaien dendan, dirua zutenean ordain zezaten.

  • Amale Arzelus Bueltan, San Jeronimo kalera; irakasle

    Amale Arzelus Arrieta (1924) Donostia

    Bueltan, etxerik ez; alokairuan zeuden aurretik. San Jeronimo kalera joan ziren bizitzera, osaba-izebekin. Gose garaia, errazionamendua. Ama maistra zen; bera ere frantsesa irakasten hasi zen, etxean.

  • 1403 Donostiara bueltatzeko paperak

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Irratia itxi ondoren, Donostiara bueltatzeko paperak egiten hasi zen. Gurasoak hilero joaten ziren bisitan Iparraldera, baina biak hilak ziren bueltatzea lortu zuen orduko. Nola joaten ziren Iparraldera.

  • 886 Valentziatik Eibarrera bueltan

    Benigna Sarasketa Maiztegi (1922) Eibar

    Eibarrera bueltatu zirenean eskoletan atxilotuta egon ziren gau batez. Trenez bueltatu ziren. Eibar apurtuta zegoen; beraien bizilekua aipatzen du.

  • 907 Santander erori zenean

    Emilia Unamuno Zamakola (1915) Eibar

    Hegazkinak, kanoikadak, tankeak... Santanderren, erori zenean. Itsasontzirako ilara egiten egon ziren, Donostiara joateko. Zilarrezko sei hogei duroko zituzten. Aitak duro bat eman zion Eibarko gizon bati, eta handik 4-5 urtera bueltatu zion hark.

  • 907 Buelta Eibarrera

    Emilia Unamuno Zamakola (1915) Eibar

    Santanderren eroritakoei zer kenduko zebilen jendea. Inazio Anaitua aitaren laguna zen. Eibarrera sartzeko sinadura behar zen. Trenean joan ziren. Donostiako geltokian igaro zuten gau osoa.

  • 907 Bueltan, etxerik ez

    Emilia Unamuno Zamakola (1915) Eibar

    Eibarrera bueltan, etxerik ez zuten: Kalbetoi kaleko etxea, errekisatuta. Familia baten etxera joan ziren. Lana topatu zuen; ez zen zaila, gizonik ez zegoelako.

  • Lucio Lizartza Etxea egiteko komeriak

    Lucio Lizartza Esnaola (1932) Berastegi

    Neskarekin hasitakoan, etxerik ez zuten. Zer egin zuten etxea egiteko kontatzen du: anaiarekin batera diru-laguntza eskatu, eta etxea egin zuten familiaren lurretan; Donostiako arkitektoa ekarri zuten, eta beraiek atera zituzten zimenduak. Jendea esamesaka ibili zen etxea egin bitartean. Kontratista Leitzan topatu zuten.

  • Lucio Lizartza Etxea egiten hasi eta hura ordaintzeko lanak

    Lucio Lizartza Esnaola (1932) Berastegi

    Bost urte egon zen nobiotan, etxea egin arte zain egon baitziren. Diru-laguntzak asko lagundu zien. Lanean suertea eduki zuen, igandetan aste osoko lana egiten uzten baitzioten. Gaztetan ez zuten aprobetxatu denbora elkarrekin egoteko.

  • lucia farras Ama-alabak Bergarara, aita Bartzelonako kartzelara

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Canfranc-etik zeharkatu zuten muga amak eta hiru alabek. Autobusean ekarri zituzten Donostiara. Komisarian mila paper egin eta gero heldu ziren etxera. Aita Frantzian geratu zen, baina handik gutxira, bere kontrako kargurik ez zegoelakoan, itzultzea erabaki zuen. Bila joan zitzaizkion Canfranc-era Bergaratik, baina muga zeharkatu bezain laster atxilotu eta Huescako kartzelara eraman zuten. Handik Bartzelonako Modelora.

  • Maria Altuna Emakumeen aisialdiko ohiturak

    Maria Altuna Bereziartua (1934) Azpeitia

    Urrestillan emakumeak tabernan sartzen ziren batzuetan; kafea hartzeko ohitura gerora sartu zen. Emakume gutxik erretzen zuten zigarroa; Mariaren lagun batzuek hondartzan erretzen zuten.

  • Pilar Unanue Arnaiz Emakumeak oso gutxitan tabernara

    Maria Pilar Unanue Arkaiz (1937) Azpeitia

    Emakumeak lehen ez ziren sartzen tabernetara. Aste Santutan, ordea, bai, txokolatea jatera. "Eztayei" buruz hitz egiten du: ezkondu aurretik emakumeek egiten zuten merienda.

  • Maria Pilar Unanue Emakumeen eta gizonen arteko diferentziak

    Maria Pilar Unanue Odriozola (1941) Azpeitia

    Emakumeek ez zuten tabernara joateko ohiturarik, eta sartuz gero, gaizki ikusia zegoen. Etxean ere arau desberdinak zeuden mutilentzat eta neskentzat. Ilunpetan ibiltzeko zer argi erabiltzen zuten azaltzen du.

  • Milagros Gastegi Kalean paseatzen neskak

    Mila Gorostegi Alberdi (1936) Azkoitia

    Emakumeak ezin ziren tabernetara sartu. Kale Nagusian gora eta behera ibiltzen ziren, mutilak txikiteoan ari ziren bitartean.

  • Begona Gabilondo Aitaren lagun karlista

    Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia

    Frantziatik bueltan, Guardia Zibilengana joan behar zuten egunero. Etxea gorde zieten. Baina aita ez zen atrebitzen etortzen. Donostian zegoen, Mirakruz kalean, eta egun batean lankide bat joan zitzaion, karlista, abisua ematera, alde egiteko handik. Igeldoko baserri batera joan zen. Bizitza salbatu zion. Aitaren lagunik onena hil egin zuten, Azkoitian geratu zelako. Urrestilla aldean hil zuten.

  • Begona Gabilondo Mespretxuzko begiradak

    Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia

    Bueltan etorritakoei, mespretxua. Guardia zibilaren alabari nola erantzun zion. Jende ona ere bazegoen: tximiniatik ke beltza ikusten zela abisatu zien bizilagun karlistak. Paperak erretzen ari ziren. Jende asko hil zen gerran.