Gerratik itzulera
-
Amarekin Eibarrera bueltatu
Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku
Gerrako kontuak. Mutrikun egon eta gero, amarekin Eibarrera bueltatu zeneko oroitzapenak kontatzen ditu. Trena Maltzagara arte bakarrik joaten zen gerraren eraginez. Maltzagatik etxerako bidea oinez egin zuten. Eibar guztian 7 lagun zeudela dio: jendeak herritik alde egin zuen.
-
Trenei begira
Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku
Gerraosteko Eibarko oroitzapenak. Trenak martxan hasi zireneko azalpenak. Etxetik trenei begira egoten zen Ines. Lurrunezko tren-makinak kendu eta elektrikoak jarri zituzten.
-
Gerraosteko Eibar
Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku
Herria txikituta gogoratzen du. Ez dauka gerra aurreko oroitzapenik. Parrokia ondoan aurrezki kutxa zegoen, eta aurrezki kutxan telefonoa. Igandetan, meza ondoren, Mutrikuko senideekin telefonoz hitz egiten zuten handik.
-
Etxeak txikituta
Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku
Gerran, Kapitantxukua etxea zutik geratu zen. Etxe handia zen, eta ohe asko zituzten. Herriko etxe asko apurtuta geratu ziren. Eibarrera bueltatu eta etxegabe zeuden familia batzuk beraien etxean egon ziren etxeak berregin edo konpondu arte.
-
Herrira itzuli eta etxea hutsik topatu
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Gerra Zibilean herrietan geratu zen jendea ihesi joandakoen etxeetan sartu eta hustu egiten zituztela dio Jesusek. Hustutako etxeen jabeak itzuli eta etxea hutsik topatzean, isilik egon behar, ordea.
-
Gerran galdutako koinatua ezustean agertu
Luis Izagirre Belategi (1924) Elorrio
Koinataren etxera joan zen morroi 14 urterekin, Gazetako Matsorriaga baserrira. Hango seme bat gerran galdu zen, inork ez zuen haren berririk. Eta hara non, Luis idiekin Elorriora jaitsi zen batean, mutil hori agertzen den. Inori ezer ez esateko eskatu zion eta sekretua gorde behar izan zuen.
-
Gerratik itzuleran Francoren aldekoek lehentasunak
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
1944an itzuli zen herrira preso izatetik. Herria aldatuta ikusi zuen. Kaputxinoetan hasi zen lanean berriro. Gerran Francoren alde egondako soldaduek lehentasuna zuten lana bilatzeko eta etxeak erosteko.
-
Gerran bapore denek egin zuten alde
Inas Munitiz Lartitegi (1925) Bermeo
Italiarrak Bermeora heldu orduko, baporeak Bilbo aldera joan ziren. Nazionalak Bilbora hurbildu zirenean bueltatu ziren asko etxera; baina gerrako itsasontziak zaintza egiten egon ziren, eta asko atxilotu zituzten horrela.
-
Gerrara boluntario joanez gero, 10 pezeta eta tabakoa
Inas Munitiz Lartitegi (1925) Bermeo
Gerran bere aitak alde egin behar izan zuen baporean. Gerratik itzulera gogoratzen du, Baztarren zeudela aita heldu zenekoa. Anaia ere gerra izan zuen. Gorriekin boluntario joanez gero, eguneko 10 pezeta eta tabako-paketea ematen zuten. Anaiak amari dirua eskatzen idazten zion.
-
Komentuko moja guztiak bortxatu
Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo
Gerra Zibilean, 19 egunez etxetik kanpo egon ziren. Mairu asko egon ziren inguruetan. Meñakabarrenako komentuan egon ziren moja guztiak bortxatu zituzten mairuek, gainerakoak ere dardakadan zeuden.
-
Etxea bueltatuta dena hutsik
Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo
Gerra Zibilean, 19 egunez etxetik kanpo egon ziren. Beraien etxeko kamaran, beraiek jakin barik Bermeoko Garabillatarrek ekarritako baliozko gauzak zeuden. Dena hustu zieten, lau hormak baino ez zituzten topatu; gaixorik zegoen txerria salbatu zen. Beraiek eramandako ganadu guztiarekin bueltatu ziren.
-
Etxea hutsik aurkitu zuten gerran etxera bueltatzerakoan
Emilio Ibinagagoitia Zabala (1928) Bermeo
Gerra Zibilean, zortzi egunez etxetik kanpo egon ostean, inguruak apurtuta eta etxea ganadu barik aurkitu zuten. Auzoko etxe batera joaten ziren jatorduetan. Kua
-
Gerra-garaian non egon ziren; itzultzean etxea hutsik
Leandra Elizburu Bilbao (1923) Aretxabaleta
Etxera itzuli zirenean etxea hutsik aurkitu zuten, ez abere, ez ohe… Lastoa bakarrik aurkitu zuten. Etxetik alde egin zutenean, lehenbizi Aramaioko Untzilla auzoan egon ziren, izebarenean; baina gero Garagartza auzora joan ziren ardiengatik. Gorriek -tartean euren osabak- aurrera egin zuten Durango aldera, baina beraiek ez zuten aurrera joateko gogorik eta orduantxe itzuli ziren etxera. Bien bitartean, aita eta anaia Aretxabaletako Zuatzubizkar baserrian egon ziren morroi.
-
Donibane Lohizunen biltegi batean bizitzen
Pedrotxo Urizberea Emazabel (1922) Donostia
Erbestetik etorri, Donibane Lohizunetik, eta berehala hasi zen itsasoan. Han ez zuen baimenik itsasoan aritzeko. Biltegi batean bizi izan ziren han hasieran eta gero etxea aurkitu zuten.
-
Aita tuberkulosiarekin itzuli zen gerratik
Julian Alegria Uriarte (1924) Bermeo
Aita biriketatik gaixotuta itzuli zen gerratik, tuberkulosiarekin. Astoarekin gertatutako pasadizoa. Gerora, ebakuntza egin zioten aitari, batere anestesiarik gabe. Julian kanpoan zain, aitaren aieneak entzuten.
-
Gerraostean baserritarrekin trukea
Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa
1939ko Gabonetan bueltatu zen etxera gerraostean. Hala ere, langile-batailoira eraman zuten eta beste bi urte eta erdi egin zituen. Gerraostea lana ez zuenarentzat izan zen gogorra, arrantzan bazegoen lana-eta. Baserritarrek ekartzen zuten jatekoa plazara. Trukea egiten zuten arrantzaleek baserritarrekin.
-
Behi bat bakarrik eta soroak lantzeko
Anastasio Urizar Belakortu (1923) Mañaria
Mañarira bueltatu zirenean, behi batekin, artoa ereiteko sasoia zen. Idi bat erosi zuten uztarria osotzeko. Gerraostean, Anastasio ez zen eskolara itzuli. Jende gutxik zekien erdaraz hitz egiten.
-
'Cara al Sol'ak eta Espainiako bandera
Daniela Bernaola Agirre (1938) Lourdes Bernaola Agirre (1932) Anastasio Urizar Belakortu (1923) Mañaria
Eskolatik elizara formatuta joaten ziren. Cara al Solak eta "¡Viva España!"k gogoratzen ditu Danielak. Espainiako bandera ikusi orduko, agurtu egin behar izaten zuten. Eskolara joaten zirenean, bandera atera eta irteten zutenean gorde egiten zuten.
-
Belgikatik bueltan Durangoko maristetara
Adrian Amantegi Arteaga (1928) Mañaria
Gerra Zibilean Belgikara ebakuatuta joan aurretik izan zuten maisu bera izan zuten etxera bueltatu zirenean. Kanpoan zeuden umeei buruz propaganda txarra zabaldu zuten, komunistekin-eta zeudela zioten-eta. Baina eurak ez ziren maisu horrengana bueltatu, Durangoko maristetara joan baitziren.
-
Soldaduek denda eta taberna hartu
Jesusa Izagirre Esturo (1928) Amorebieta-Etxano
Bermeon eta Durangon gerra sartu zenean, denda itxi eta ebakuatuta irten ziren Karrantzara. Irten orduko milizianoek denda eta taberna hartu zituzten. Etorri zirenean dena hutsik topatu zuten, baina apurka-apurka aurrera egin zuten.


