Gerratik itzulera

  • Mari Tere Paskual Gerratik itzulitakoan, amonaren etxera

    Mari Tere Paskual Zapirain (1931) Errenteria

    Gerran Bilbon egon ziren eta handik Errenteriara itzulitakoan, amonaren etxera joan ziren bizitzera. Garai batean aitonak egin zuen etxe hura.

  • Mari Tere Paskual Aitarekin komunikazioa, Langileen Batailoian egon zen bitartean

    Mari Tere Paskual Zapirain (1931) Errenteria

    Errenteriara itzuli zirenean, noizean behin aitaren berri izaten zuten, gutun bidez komunikatzen baitziren. Guda bukatu zenean, aita Langileen Batailoian egon zen. Etxera itzuli zenean, alokairuan bizitzera joan ziren Gaztainora.

  • Mari Tere Paskual Gerra ostean euskarak atzerakada handia

    Mari Tere Paskual Zapirain (1931) Errenteria

    Gerra garaian Bilbon egon ziren, eta Errenteriara itzulitakoan giroa oso aldatuta zegoela konturatu ziren: kanpoko jende asko etorri zen. Euskarak atzerakada handia izan zuen garai hartan Errenterian. Baserritarrei "Pellos" deitzen zien kanpotik etorritakoek mespretxu gisa, eta horregatik baserritar asko erdarara jotzen hasi ziren.

  • 322 Limonada naturala egiten zen azukre eta "Orange"-arekin

    Pastora Iraola Larrañaga (1916) Soraluze

    Sakarina erabiltzea debekatuta zegoen eta behin sustoa pasatu zuen inspektorearekin. Azukrearekin eta "Orange" limoiarekin egiten zen limonada. Kanpotik ekartzen zuten "Orange"-a eta gerra aurretik 50 pezeta balio zituen. Lehengo limonada natural-naturala eta askoz goxoagoa zen.

  • 354 Alcalá de Henareseko burua hil zeneko kontuak

    Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz

    Gerratik itzultzean, Zarautz aldatuta ikusi zuen. Alcala de Henaresen jesuita bat zuten buru, ingeniaria. Burua hil zenean, hainbat euskaldun eraman zituzten autobusez hiletetara Madrilera.

  • 354 Aske utzi zuteneko kontuak

    Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz

    Gipuzkoako Eusko langileetako nagusia zegoen Madrilen eta hark esaten zien miloi bat preso euskaldun zeudela. Epaiketen ostean, igandero GUardia Zibiletan aurkeztu behar zen eta kanpora ezin zen atera. Bi urte egin zituen horrela. Gero libre utzi zuten.

  • 354 Herrira itzultzean tapizero lanetan aritu zen

    Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz

    Zarautzera itzuli zenean tapizero ibili zen. Lehenbizi Arrutinean aritu zen lanean. Bera etxera iristerako bere lehengo nagusia bere zain zeukan etxean.

  • Adelaida Etxeberria Hendaiako egonaldia; Irun erreta

    Adelaida Etxeberria Arozena (1929) Hondarribia

    Osabaren itsasontzian joan ziren Hendaiara. Lasto artean egin zuten lo. Aitak 13 pezeta ordaintzen zituen pentsio gisa. Buelta gogorra izan zen. Irun erreta ikusi zuen bueltan.

  • 351 Gose denborako lapurretak.

    Inaxio Lertxundi Ameztoi (1932) Zarautz

    44 urte inguruan errazionamendua eta gosea ziren nagusi. Aldapetan zain egoten ziren kamioietatik janaria lapurtzeko.

  • 352 Gerraosteko itzulera gogorra

    Ander Alberdi Arregi (1933) Zarautz

    Gerra aurrean jende ugari kanpoan zegoen, atzerrian edo "Batallón de Trabajadores" delakoetan. Urteak behar izan zituzten herrira itzultzeko; itzultzean ere lana lortzea zen lehenengo kontua, eta hori ere zaila. Gerra ostean kultur ekitaldiak antolatzen jardun zuten gehienak gazteak ziren, berriak.

  • Miren Lete Aitaren izaera eta trebeziak

    Miren Lete Oiartzabal (1935) Errenteria

    Aitak, "Batallón de Trabajadorestik" itzulitakoan, ospitale batera joan behar izan zuen, ez baitzegoen ondo. Aita zaku batekin etorri zen etxera, dena jasotzea gustatzen baitzitzaion noizbait behar izango zenerako. Aita abila zen konponketak egiten.

  • Miren Lete Aita gerratik itzultzeko egindako ahaleginak

    Miren Lete Oiartzabal (1935) Errenteria

    Gerra bukatutakoan, aita etxera itzuli zenean, Luzuriagan hasi zen berriro lanean. Langileen Batailoira joan baino lehen, ama saiatu zen aita etxera itzul zedin laguntzen; baina jendeak trabak jarri zizkion eta ezin izan zuen etorri urte batzuk igaro arte.

  • Inaxito Albisu Gerrak soldaduengan utzitako ondorioak

    Inaxito Albisu Mendarte (1924) Errenteria

    17-18 urteko gazteak gerrara eraman zituzten soldadu Errenteriatik. Gerratik itzuli zirenean, barrua hustuta eta burua nahastuta zeukaten askok. Mutil haietako asko edaten hasi ziren orduan.

  • begona-lizaso-eizmendi Errenteriakoa sentitzen naiz

    Begoña Lizaso Eizmendi (1922) Errenteria

    Hamalau urterekin herritik alde egin behar izan eta itzultzeko aukerarik izan ez zuen arren, Errenteriakoa sentitzen da Begoña

  • 1241 Garai hartako dirurik eza

    Manuel Arrizabalaga Agirregomezkorta (1913) Mutriku

    Garai hartan ez zen diru sobrarik eta erosten zena apuntatzen joaten ziren; gehienetan zorretan izaten zen jendea.

  • Agustina Askasibar Eibar erreta

    Agustina Askasibar Lauzirika (1929) Eibar

    Gerra bukatzerakoan Eibarrera bueltatzerakoan dena erreta aurkitu zuten, Isasi inguruan beraien etxea geratu zen tente. Plaza merkatuan zegoen "Convento de Las Agustinak", Barrenkaleko eliza... dena ere erre zuten.

  • 941 Gerraosteko gosea eta errazionamendua

    Luis Ondarra Larrañaga (1928) Mendaro

    Gerraostean, gosetea etorri zen eta garai gogorrak bizi izan zituzten. Patataren ordez boniatoa izaten zuten jateko. Olioa eta azukrea ere urri izaten ziren eta kontrabandotik lortzen zituzten halako elikagaiak. Errotak itxita zeuden.

  • 941 Kontrabandoan Bizkaira

    Luis Ondarra Larrañaga (1928) Mendaro

    Gerra ostean, arreba eta biak sagarrak saltzera joaten ziren Eibarrera, goizeko 5etan jaikita. Kontrabandoan joaten ziren eta Bizkaian sartzeagatik isuna ordaindu behar izaten zuten. Ganaduaren kontrabandoa ere egiten zen. Arnobaten egoten zen muga; han egoten ziren zain guardia-zibilak eta hura saihesten saiatzen ziren beti.

  • Agurne Muguruza "Ama, hau da zuk esaten zenduan gure aitta?"

    Agurne Muguruza Alberdi (1935) Nati Muguruza Alberdi (1938) Elgoibar

    Bera umetxoa zela joan zen aita gerrara. Itzuli zenean, Agurnek esan zion: "Ama, hau da zuk esaten zenduan gure aitta?". Bizi guztian gogoan geratu zitzaion aitari. Oso gogorra egin zitzaion. Natik oso memoria ona du, Agurnek ez.

  • 1296 Errazionamendu garaia

    Benita Bernedo Lariz (1917) Mutriku

    Gerra garaian errazionamendua ezagutu zuen. Dirurik ez zutenek zorrak apuntatzeko eskatzen zuten dendetan. Latako esnea hartzen zuen umeentzat errazionamenduan. Honen inguruko anekdota bat kontatzen du.