Gerratik itzulera
-
Gerratik bueltan Mutrikura
Edurne Ansorregi Lopez (1935) Mutriku
Bartzelonatik atera zirenean, Zaragozan maletak lapurtu zizkien eta ezer gabe bueltatu ziren Barakaldora, aitonaren etxera. Handik Mutrikura joan ziren eta Ametzanekoekin lanean hasi zen. Ondoren, zaku-fabrikan lanean hasi zen eta etxe bat lortu zuen berarentzat eta alabentzat.
-
Aita Figueraseko kontzentrazio-esparruan
Edurne Ansorregi Lopez (1935) Mutriku
Sabanika kalean bizi ziren. Amak, aita bueltatzeko tramiteak egiten hasi zen Domingo Arruti alkate ondarrutarraren laguntzaz. Aita, Figueras-eko kontzentrazio-esparruan zegoen eta burua galtzen omen zegoen. Aita bueltatu zenean, itsasontzietan lanean aritu zen. Itsasertzeko arotza zen.
-
Mutriku faltan botatzen zuen
Edurne Ansorregi Lopez (1935) Mutriku
Aita kontzentrazio-esparrutik bueltatu eta bost urte egin zituzten Mutrikun. Jaunartzea Mutrikun egin zuen Edurnek. Barakaldora joan ziren bizitzera baina Edurne askotan bueltatzen zen Mutrikura, bere lagunik onena bertan zegoelako.
-
Bilbotik Deriora etxera itzultzen
German Ibarluzea Aurre (1921) Derio
Gerra garaian, Santo Domingotik oinez itzuli ziren Deriora eta bidean gorpuak ikusten zituzten. Etxera heldu zirenean , militarrak euren etxean zeuden eta han gelditu ziren zortzi egunez-edo. Gerraostean, jendea gose izan zen. Ez zen beraien kasua izan artoa eta indaba baitzuten.
-
Gerran familiako kideak banatuta
Elisabet Aretxabaleta Goikoetxea (1921) Markina-Xemein
Adesuako gozo-denda gainean bizi izan ziren gerrara arte. Aulestin egon ostean, bere ama Markinara bueltatu zen seme-alaba batzuekin. Ordurako, beraien aita kartzelan zegoen, Iruñeko San Kristobalgo fortean egon baitzen 7 urtez. Aulestin zeudela, etxe ugaritan egon ziren banatuta.
-
Alonsotegitik Otxandiora ardiekin
Juan Kruz Garate Garate (1926) Otxandio
Gerran alargundu berri zen osaba Alonsotegirik Otxandiorainoko bidea bakarrik egin zuen behi-uztarri eta gurdiarekin. Bere aititak eta aitak ere gauza bera egin zuen 500 ardirekin; aitite aurrerago zihoan bidea libre zegoen edo ez ikusi eta abisatzeko. Bidean pasatakoak kontatzen ditu. Kontakizunak hurrengo pasartean jarraitzen du.
-
Herrira bueltatzean bizitakoak
Juan Kruz Garate Garate (1926) Otxandio
Gerran Alonsotegitik herrira bueltatu ziren ardiekin. Bidea luzea zen eta bertan bizitakoak dakartza gogora. Aurreko pasartearen jarraipena da.
-
Gerratik Otxandiora heldu eta ama haurdun
Juan Kruz Garate Garate (1926) Otxandio
Gerratean Alonsotegin egon ziren etxekoak. Handik bueltatu zirenean, ardiekin egindako bide luzearen ostean, aitaren jaiotetxera heldu eta ardiak banatu zituzten. Handik beraien jaiotetxera joan ziren ama abisatzera. Ama haurdun aurkitu zuten.
-
Udaletxean aurkezteko beldurrez
Juan Kruz Garate Garate (1926) Otxandio
Gerratea bukatu ostean, Otxandiora etorri zirenean, udaletxean aurkeztu behar izan zuten. Ama beldur zen hango buruzagia nor zen ikusita. Bideak garbitzeko lana eman zieten.
-
Ezkerrekoa zelakoan eta txapel gorria soinean
Maria Irazabal Izundegi (1921) Muxika
Gerratean Gueñesera joan ziren, bertako Casa Gotira. Bi hilabetez bertan egon ostean, etxera zetozela, hainbat oztopo aurkitu zituzten. Sodupera heltzerakoan, Casa Gotiko ugazaba txapel gorriarekin topatu zuten lotsatuta; denek pentsatzen zuten ezkerrekoa zela, baina, antza, beste aldekoa zen.
-
Aita Santoñara eraman zuten lanera
Resu Aizkorreta Arruabarrena (1931) Pasaia
Bueltan etorri zirenean, arratoiak jan zituztela esaten zieten. Bere familia ez zen politika kontuetan sartzen. Aita Santoñara eraman zuten lanera, mekanikoa zelako; bisitan joaten zitzaien Lekeitiora.
-
Bueltan Irunen baserrian bi hilabetez
Resu Aizkorreta Arruabarrena (1931) Pasaia
13 hilabeten ondoren bueltatu ziren. Aita libre utzi zutenean, Irungo aitonak eskutitza idazteko esan zion, familia bueltatzeko eskatuz. Baserrian egin zituzten bi hilabete. Beren etxean ez zen inor sartu lapurretara, bizilagunak balkoian bandera española ipini zuelako.
-
'Zatixa' elkartea erreka ondoan dago eraikita
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Eibarko errekaren zatirik gehiena estalita dago. Erreka gainean eraikitako lehenengo etxea udaletxea izan zen, Untzaga plazan. Ondoren "Dos de Mayo" (Toribio Etxebarria) kalearen zati bat egin zuten eta gerraostean beste zati bat. Bartoloren eta Agustinen elkartea egin zenean, zuloa egin behar izan zuten erreka-zulora.
-
Gerratik itzulera
Inazio Ernabide Goiaga (1917) Soraluze
Osintxu auzoan ez, baina Soraluzen jasan zituzten bonbardaketak. Ama gerra denboran umeekin bakarrik geratu zen etxean. Inazio etxera itzuli zenean lanean hasi zen Soraluzen. Armagintza ikasi eta bere lantegia sortu zuen.
-
Gerran alde egin behar
Milagros Magunazelaia Amenabar (1927) Otxandio
Otxandiora frontea sartu zenean, Mañarira joan ziren. Handik Urdulizera eta Berangora egin zuten alde. Bilbo hartu zutenean bueltatu ziren etxera, eta dena hondatuta zegoela ikusi zuten. Bere neba eta amandrea behiarekin joan ziren; hori dela-eta, ez zuten esne faltarik izan, sikiera. Aita sasoi hartan Santoñako kartzelan izan zuten.
-
Bueltan, lanik ez
Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia
Herritik bidali zituztenak barkamen eske joan zitzaizkien etxera. Lanean ez zuten inor hartzen bueltan. Azpeitian bai, baina Azkoitian ez. Lanik okerrenak egiten jartzen zituzten, harri arteko belarrak kentzen eta. Aita lagun baten txatartegian hasi zen lanean. Gero, Donostiara joan ziren bizitzera gurasoak.
-
Amaginarrebaren gerrako oroitzapenak
Maria Antonia Goikoetxea Elustondo (1946) Zumaia
Senarraren ama, hiru umerekin eta haurdun, Zumaiatik bidali egin zuten, beste emakume batzuekin batera. Durangon zeudela bonbardaketa tokatu zitzaien. Jauregi batean babestu ziren. Zumaiara bueltatu zirenean ez zeukaten ezer.
-
Prozesioak, gerrako harrien eta etxe txikituen artean
Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar
Eibar bonbardeaketengatik txikituta gogoratzen du: eliza ingurua, Maria Angela kalea. Aste Santuako prozesioak gerrako harrien artean gogoratzen ditu
-
Regiones Devastadas eta Langileen Batailoiak
Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar
Gerraostean, Regiones Devastadas-ek Eibarr berreraiki zuen. Langileen Batailoiek egin zuten lan guztia. 1950-1960ko tartean, Eibarrera jende asko joan zen lanera.
-
Gerrarengatik ihesi joan Portugaletera eta Kataluniara
Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia
Libe jaio eta bonbardaketak hasi ziren; oinez joan zen ama Libe besoetan hartuta Portugaletera. Han hilabete batzuk eginda, Kataluniara joan ziren eta hiru urte egin zituzten han. Bitarte hartan, aita hil egin zela esan zioten. Amak Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen. Itzuleran, aitarekin elkartu ziren, bizirik baitzegoen.


