Borroka

  • Pedro Agustin Agirre+ Bonbek hildako ganadua jan zuten

    Pedro Agustin Agirre Orue (1917) Forua

    Ampueron, Kantabrian, zeudela, gerezi sasoia zen; gose ziren eta baserri batean erosi zuten asto otzara bete. Herrira helduta, nazionalek plaza bonbardatzen hasi ziren, eta hantxe zegoen ganadua hil zutela ikusi zuten. Erreta jan zuten haragia.

  • Pedro Agustin Agirre+ Turtziozen soldadu

    Pedro Agustin Agirre Orue (1917) Forua

    Reinosara joan ziren, eta hango kuartelean egon ziren luzaroan. Handik Turtziozera itzuli ziren, harria baino gorago egon ziren. Patatak ateratzen zituzten goizaldean baratzeetan, bildotsen bat erosi eta galdarakada prestatzen zuten; egon baino ez zuten egiten. Ibaian garbitzen ziren. Santanderren egon zen preso zezen-plazan, lau bat egun.

  • Pedro Agustin Agirre+ Santanderren eta Santoñan preso

    Pedro Agustin Agirre Orue (1917) Forua

    Santanderren denbora gutxi egon zen zezen-plazan preso. Handik Santoñako kuartelera eraman zituzten preso; denak elkarren gainean. Handik Santanderrera, eta han okindegi bat aurkitu eta denak sartu ziren tropelean ogia erostera.

  • Pedro Agustin Agirre+ Mandoak gobernatzen

    Pedro Agustin Agirre Orue (1917) Forua

    Iruñean egon ziren preso; han ondo egon ziren. Handik Mirandara eraman zituzten, italiarrengana, eta han ikusi zituen inoiz baino zaldi eta mando gehiago. Handik Guadalajarako herri batera eraman zituzten; kapitain italiarrak mehatxatu zituzten. Mandoak garbitzen, jan barik izan zituzten egunetan; eskatu ondoren eman zieten. Handik Brionesera eraman zituzten, eta han nagusiek hobeto hartzen zituzten. Italiarrek eta espainiarrek banatuta jaten zuten.

  • Pedro Agustin Agirre+ Gerra baina jan faltarik ez

    Pedro Agustin Agirre Orue (1917) Forua

    Sarjentua baino ez zen espainiarra; gainerakoak italiarrak. Euren zeregina mandoak garbitzea eta gobernatzea zen. Pasta ematen zielako kexatu ziren. Frontera ere joan ziren. Jatekoa eta ardoa ez zitzaien falta; edateko ura falta zen. Gabonetan bi aginaldo. Katalunia aldetik Najerara; ederto ibili ziren: egunero arkume txuletak jaten zituzten.

  • Pedro Agustin Agirre+ Patxikoren aurrean desfilatu zuten

    Pedro Agustin Agirre Orue (1917) Forua

    Azkenean Toledora joan ziren eta han amaitu zen gerra. Hiruzpalau egun trenean Alacantera, Mucha Miel izeneko herrira. Han azalorea jaten zuten. Handik Madrilera; desfilean hartu zuten parte. Italiara joan behar zutela esan zieten, baina, azkenean etxera.

  • Pedro Agustin Agirre+ Sei hilabeterako etxera, baina lizentzia iritsi zitzaion

    Pedro Agustin Agirre Orue (1917) Forua

    Luzaroan egon ziren Logroñon, deposituan. Guardia asko egin behar izan zituzten, eta gutxi janda; hasieran lortzen zuten ogia, baina gero ez. Handixik etxera itzuli ziren sei hilabeterako. Aita hirurogei urtetik gorakoa izateagatik libratzea eskatu zuen, baina ez zela posible esan zioten, bi behiren jabe zelako. Azkenerako, lizentzia iritsi zitzaion.

  • Pedro Agustin Agirre+ Sei urte alde batetik bestera

    Pedro Agustin Agirre Orue (1917) Forua

    Sei urte inguru edo, egin zituen gerran. Lehenengo zapadore (lubakiak egiten) aritu zen, hainbat bermeotarrekin batera; gero, UGTko Mateos batailoian sartu zen, Santander hartu arte nazionalek. Harrezkero preso eta italiarrekin. Ordaindu egiten zioten; diru faltarik ez zuen izan gerra garaian.

  • Andres Ereño Gerra Etxebarrin

    Andres Ereño Atutxa (1917) Etxebarri

    Bonbak erori ziren Etxebarrin. Errota badago, hondatuta badago ere. Errotako emakumeak begia galdu zuen gerran. Milizianoak egon ziren herrian.

  • Felisa Gabilondo Agirregomezkorta Mililtarrak auzoan

    Josefa Gabilondo Agirregomezkorta (1920) Elgoibar

    Lehen irratia jarri zutenean, gazteek nahiago izaten zuten irratia entzun, lanean jardun baino. Nazionalak Azkoitia aldetik sartu ziren Elgoibarrera. Herria pasatu eta Idotorbe (San Pedro) auzoan geratu ziren, Armueta baserri inguruan. Gorriak Arraitzaga baserrian zeuden, eta etxea erre zuten ihes egin aurretik.

  • Elilsabeth Aranberri Etxaniz Amona hegazkinean ibilitakoa

    Elisabeth Aranberri Etxaniz (1936) Azkoitia

    Elisabethen osabak luzaroan ibili ziren gerran. Amona hegazkinez joan omen zen Bartzelonara osabak bisitatzera. Garai hartan, ez zen ohikoa hegazkinez bidaiatzea.

  • Joxepa Sarobe Olarra Gerra hasiera Tolosan

    Joxepa Sarobe Olarra (1920) Hernialde

    Gerra hasi zenean, Joxepa Tolosan zegoen, Santa Maria plazako etxe batean neskame. Etxeko leiho batetik Uzturre mendia ikusten zen; eta, tiroak zirela-eta, leihoetan koltxoiak jartzen ibili ziren. Jesusen Bihotzari kandelak piztu zizkiotela ere gogoan du. Beldurra pasa zuten. Tolosa soldaduz bete zen. Haietako bi etxean izan zituzten. Etxean borondatez hartu zituzten. Soldaduak erdaldunak ziren.

  • Salome Telleria Otxandioko eta Durangoko bonbardaketen berri

    Salome Telleria Arteaga (1925) Izurtza

    Gerra hasi zenean, Izurtzan zegoen. Otxandio bonbardatu zutela jakin zuten. Durango bonbardatu zutenean, sarna zeukaten eskuetan. Bera botika bila bidali zuen amak eta milizianoekin topo egin zuen. Izurtzako palaziora eraman zituzten zaurituak. Durangora joan zirenean, dena apurtuta ikusi zuten.

  • Antonio Mardaras Goikoetxea ingeniariarekin elkarrizketa

    Antonio Mardaras Arrieta (1922) Maruri-Jatabe

    Behin joan ziren lehengusuak Jatabeko etxea ikustera, eta bazekiten hutsik zegoela. Bidean kontrolak aurkitzen zituzten. Goikoetxea ingeniaria bidean aurkitu zuten errezeloa dute. Galderak egin zizkien eta eurek erantzun.

  • Antonio Mardaras Inolako laguntzarik ez

    Antonio Mardaras Arrieta (1922) Maruri-Jatabe

    Udal guztia eraman zuten atxilotuta. Francoren aldekoren baten indarra behar zen epaiketetan. Herrian idazkaria eta parrokoa ziren laguntzeko aukera zutenak, baina ez zuten sekula nazionalisten alde egin. Parrokoak lehengusinari ukatu zion laguntza hiru semeetako bat frontetik etxera ekartzeko. Zaurituta egon arren, eraman egin zuten frontera herritarren batek salatuta.

  • Antonio Mardaras Inguru guztia metrailatu zuten hegazkinek

    Antonio Mardaras Arrieta (1922) Maruri-Jatabe

    Oso ondo gogoratzen du Gernika bonbardatu zutenekoa. Osabari soroan laguntzen ari zela, hasi ziren hegazkinak hirunaka pasatzen eta metrailatu egiten zuten; eurak karkaban ezkutatu ziren; ganadua metrailatzen saiatu ziren baina ez zuten harrapatu. Baserriaren teilatua, berriz, zulatuta geratu zen. Gero, ganadua zuhaizpean lotu zuten, ikus ez zezaten. Mungian bota zituzten bonba batzuk.

  • Antonio Mardaras Baserri atzean egin zuten tunela

    Antonio Mardaras Arrieta (1922) Maruri-Jatabe

    Algortara ebakuatuta joan aurretik, baserri atzeko lurretan egin zuten tunel bat, eta han ezkutatzen ziren hegazkin hotsa entzunez gero. Familia bakoitzak bere ezkutalekua zuen. Algortatik itzuli zirenean bonbek egindako zuloak ikusten ziren. Batez ere Francoren aldekoek botatakoak ziren, besteek ez zuten hainbesteko artilleriarik eta.

  • Antonio Mardaras Soldadu italiarrak eta moroak

    Antonio Mardaras Arrieta (1922) Maruri-Jatabe

    Soldadu italiarrak ziren pasatzen ziren gehienak. Andaluziarren batzuk ere egon ei ziren. Moroak ere pasatu ziren. Gauean kanoikadaka eta egunez hegazkinekin apurtu zuten "burdinazko hesia".

  • Antonio Mardaras Hemezortzi urterekin eramaten zituzten gerrara

    Antonio Mardaras Arrieta (1922) Maruri-Jatabe

    Hamabost urte zituela amaitu zen gerra. Hemezortzi urte beteta eramaten zituzten gazteak soldadu gerrara. Anaia deituta zegoen, baina gerra amaitu zen orduantxe.

  • Balentina Elortegi Somorrostrora ebakuatuta

    Balentina Elortegi Batiz (1924) Meñaka

    Gerra sasoian ez zuten artorik erein. Alde egin behar izan zuten. Soldaduek neskei bularrak ebakitzen zizkietela esan zieten. Lehenengo Urdulizera joan ziren behiekin, arto irin apur bat hartuta gurdian. Handik Areetara eta Somorrostrora. Han meatzetan igarotzen zuten gaua.