Borroka
-
Gernikako bonbardaketa estolda-zuloan
Jon Lopategi Lauzirika (1934) Muxika
Gernikako bonbardaketa gertatu zenean, estolda-zuloan ezkutatuta egon ziren, ilunpean. Gauean, Gernikako sua ikusten zuten herritik. Txikituta utzi zuten dena.
-
Gerra zibila Antzuolan
Maria Aranguren Alberdi (1922) Antzuola
Gerra zibila Antzuolan. Deskargatik behera jaitsi ziren soldaduak. Erreketeak sartu ziren lehenengo. Etxetik irteteko beldurra. Mendiz mendi nora joan ziren. Gerrako kontuak; jende asko hil zen.
-
Gerra garaiko kontuak
Maria Aranguren Alberdi (1922) Antzuola
Antzuolan ez zen batailoirik sortu. 18 urtekoak soldadu eraman zituzten frontera. Bonbardaketarik ez zen egon, baina ingurukoak entzuten zituzten. Jende asko ihesi joan zen. Gerra kontuak. Herritik pasatu ziren soldaduak.
-
Erreketeak
Luziana Biain Biain (1921) Oñati
Auzora ez ziren sartu erreketeak, Goienetxeatik jaitsi ziren herrira. Intxorta aldean tiroketa asko egon zen, eta Oñatitik ere entzuten ziren.
-
19 urterekin gerrara; Asturiasen zauritua
Eusebio Lazkano Lizarralde (1917) Oñati
Eskola bukatu eta baserriko lanetan. 19 urterekin gerrara. Donostiara joateko deialdia. Erdaraz ez zekien. Lizarran 18 egun egin zituen, esku-bonbak botatzen ikasten. Handik Balmasedara. Alferezak esaten ziena. Asturiasen balaz zauritu zuten: lepotik sartu, eta bizkarretik irten. Valdesillaseko ospitalera. Iruñera, gero. 1937.
-
Teruelgo borroka; 18 grado zero azpitik
Eusebio Lazkano Lizarralde (1917) Oñati
Valdecillaseko ospitalean, minak ezin egonda. Teruelgo borrokara, gero. 18 grado zero azpitik. Hankako behatzak mozten zizkieten askori, batez ere mairuei. Bera bota onak zituelako salbatu zen, larruzkoak.
-
Teruelen, anaiak ez zuen ezagutu
Eusebio Lazkano Lizarralde (1917) Oñati
Beste anaia bat ere soldadu, Gregorio; Teruelen elkartu ziren behin. Anaiak ez zuen ezagutu, itxura eskasa zuelako. Hildakoak mandoetan.
-
Soldadu gerra garaian
Sinforoso Madinabeitia Oñate (1918) Oñati
"Transmisiones" sailean egon zen soldadu, morse alfabetoa ikasita. Palentziako herri batean egon zen. Sevillan ere bai. Sarjentuaren deskuidua: eskuzko bonba intxaur adarrean trabatu, eta eztanda egin zuen. Belarria mindu zitzaion, eta ebakuntza egin zioten, Valladoliden. 41eko kalenturarekin. Hilzorian egon zen. Gerra garaia zen.
-
Morse alfabetoa ikasi zuen
Sinforoso Madinabeitia Oñate (1918) Oñati
Teruelen soldadu asko hil ziren. Boluntarioak eskatu zituzten "Transmisiones" sailerako. Morse alfabetoa ikasi zuen. Gerra denboran, fusila erabiltzen ikasi zuen, baina ez zuen erabili. Kodeak. Somosierran egon zen. Istripua nola gertatu zen. Paretaren kontra harrapatu zuen bonbak. Nicasio Barreira nola hil zen, ura edanda.
-
Irratiak konpontzen
Sinforoso Madinabeitia Oñate (1918) Oñati
Hilabetez ibili zen "Transmisiones"en. Burua ona izan du. Morse kodea nolakoa zen. Sarjentuaren pare ibiltzen zen, ondo ikasi zuen. Kataluniako frontean egon zen, irratiak eta telefonoak konpontzen. Sei posizio zeuden. Mandoak telefono kablea nola hautsi zuen. Hildakoen usaina.
-
Bi urte gerran eta lau soldadu
Sinforoso Madinabeitia Oñate (1918) Oñati
Kordoban eta Extremaduran ere ibili zen. Bi urte egin zituen gerran, eta gero ia lau kuarteletan. Gosea pasatu zuten. Etxetik dirua bidaltzen zieten. Ogia gordetzen ibiltzen ziren.
-
Bonbardaketak
Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua
Ermuko bonbardaketak. Bonbak nora bota zituzten kontatzen du.
-
Errota barria bonbek apurtuta
Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua
Errota Barria zegoen etxea gerra garaian apurtu zuten, hegazkinetatik bonbak jaurtita, trenbidearen ondoan zegoelako. Bertako bizilaguna, Roman, azpian hartu zuen etxeak, bonbekin apurtu zutenean. Gregorioren emaztea Mallabitik Soraluzeraino, Mendaroraino eta Mendataraino joanda dago errotara, oinez astoarekin.
-
Frantziako egonaldia eta Ermuko bonbak
Leonzia Areitio Azpiri (1906) Ermua
Frantzian konbentu batean egon ziren gerratik ihesi. Janaria kotxe batean ekartzen zuten eta dirua ere ematen zieten. Gerrako bonbekin beldurtu egiten zen Ermuan; goizean goiz beti agertzen omen zen hegazkinen bat. Gaur eguneko kontuak.
-
Gerratean nazionalak sartu zirenekoa
Miren Lorea Billar Altzuaran (1931) Elgeta
Nazionalak sartu zirenean, andre-gizonak fusilatu zituzten, eta alabari atzamarra kendu. Moroak etorri ziren. Gogorra izan zen; elgetar ugari hil zituzten. Herria ere nahiko txikituta geratu zen, erdialdeko etxe asko, eliza zati bat, plaza ingurua...
-
Arrate aldetik kanoikadak
Felix Balzola Astarloa (1928) Elgoibar
Gerra Zibila hasi zenean, Felixek zortzi urte zituen. Auzoan, erreka bazterrean, zegoen baserri zahar batean babesten ziren. Aita gurdi eta idiekin ibiltzen zen munizioa eta hildakoak garraiatzen. Ganadua baserrian geratu zen: egunez joaten ziren haiek gobernatzera. Arrate aldeko dorre batetik botatzen zituzten kanoikadak, eta auzoko Legarda baserrian kanoikada ugari sartu zen.
-
Soldaduen mugimenduak
Felix Balzola Astarloa (1928) Elgoibar
Gerra denborako kontuak. Auzoko eliza biltegi moduan erabili zuten soldaduek. Urkiola baserrian, klinaka zegoen. Tropen tiroei eta mugimenduei buruz hitz egiten du: soldaduak astoekin ibiltzen ziren hara-hona.
-
Kanoikadak San Jose egunean
Jesus Urzelai Aiastui (1929) Oñati
Gerra denboran, jendea oso beldurtuta zegoen auzoan, nahiz eta Oñatin fronterik egon ez. Jesusen etxetik Udanako tiroketa entzuten zuten, baita Arrasate aldekoa ere. Beraiek Bakuera joaten ziren gerra ikustera. San Jose egun batean, kanoikada batzuk erori ziren Antsolopetegitik ez oso urrun.
-
Gerra garaian Eibarko erdigunea erre egin zen
Tomas Osoro Elkoroiribe (1928) Bergara
Gerra garaian, Eibarko erdiguneko etxe gehienak erre egin ziren.
-
Gerran, soldaduak beraien aurka tiroka
Joxe Salegi Egaña (1926) Zumarraga
Gerra ezagutu zuen Joxek. Olatzen zeudela igaro zen frontea handik. Soldaduak tiroka hasi ziren beraien aurka; baina, zorionez, ez zioten inori eman. Babesteko, harriak eta koltxoiak erabili zituzten. Noizean behin, hegazkinetatik egiten zieten eraso.


