Borroka
-
Gernikako bonbardaketa
Lucia Areitioaurtena Isasi-Isasmendi (1925) Ermua
Ibarrangelutik, Gernika bonbardatzera zihoazen abioiak ikusi zituzten. Italiarrak (Francoren laguntzaileak) sartu zirenean, Ermura itzuli ziren.
-
Anaiak bando bietan soldadu
Fidel Izarra Larrea (1926) Ermua
Gorriek alde egin zutenean, eurei eman zizkieten udaletxeko giltzak. Lau edo bost anaia zituen soldadu, batzuk alde batean eta besteak bestean. Ongarai baserrian egon ziren gerra denboran.
-
Urkoko "funikularra"
Fidel Izarra Larrea (1926) Ermua
Urko mendira funikularra ipini zuten materiala igotzeko; baina, estreinatu zuten egunean, abioiek bonbardatu eta hautsi egin zuten. Kanoiak zeuden Urkon. "Funikularra" nolakoa izango zen eta "txirrika" zer den.
-
Tunelean gerra denboran
Luisa Egia Agirrebeitia (1921) Ermua
Gerra denboran, trenbideko tunelean pasatzen zuten eguna. Gerra amaitzean, Eibarren hasi zen lanean. Gero, nobioa topatu zuenean, Ermuko Urretanera joan zen.
-
17 urterekin gudari
Tomas Izagirre Garate (1918) Ermua
Frankistek irratia errekisatu zietenean, pena handia hartu zuten. 17 urterekin soldadu gudariekin. Aita trenbideetako kargu altua zen, errepublikarekin kolaboratu zuen. Bera familia despeditzera Ermura frankistak sartzear zeudenean.
-
Kanpaiak jotakoan babeslekura
Juan Urreta Unamuno (1923) Ermua
Gerra garaian kalean ibiltzen ziren, eskola itxita zegoelako. Kanpaiak jotzen zituztenean, ezkutatu egiten ziren. Hegazkinak ikusten zituztenean, mendian etxapliroak botatzen zituzten eta ondoren kanpaia jotzen zuten.
-
Ermuko babeslekuak
Juan Urreta Unamuno (1923) Ermua
Hegazkinen abisua zetorrenean, babeslekuetara joaten ziren herritarrak. Ohitu ere egin ziren hegazkinak ikustera. Babeslekuak non zeuden azaltzen du: kanpandorrean, zubi berrian... Burdinezko zubia bonbardatu egin zuten.
-
Gerran, kanoiak eliza ingururantz zuzendurik
Jose Muñoa Zabaleta (1921) Eibar
Merkatu Plazan jaten ematen zuten eta garai batean jende asko joaten zen sukaldaria ona zelako. Baina denborarekin konturatu ziren leku arriskutsua zela bertan egoteko, gerran, kanoiak eliza ingururantz zuzendurik egoten zirelako. Don Ziriakoren txaleta elizaren ondoan zegoen eta hura ere kanoiaz jo zuten.
-
Eraikina babeslekuaren gainean
Jose Muñoa Zabaleta (1921) Eibar
Eusebio La Fuente Eibarko obretan aritzen zen lanean. Egun batean Peperengana joan zen eta berak egindako babeslekuan etxe bat eraiki behar zutela esan zion. Bi kamiokada harri eta zementu sartu behar izan zituzten. Lana, zuloa egiten baino, kentzen zuen lurra non sartu asmatzea zela esaten du.
-
Orbeatarren kontaktuak
Jose Muñoa Zabaleta (1921) Eibar
Gutxi gora behera bazekiten noiz izango ziren bonbardaketak. Orbeatarrek kontaktua zutela esaten du Pepek; izan ere, Orbea tailerraren inguruan bonbak bota ziren, baina inoiz ez zioten tailerrari eman. Estazio kaleko "Cine Cruceta"-n ere sekula ez zuten bota bonbarik. Eta aldiz, inguru guztian etengabe bota zituzten.
-
Solaresera laguntza eske
Asunción Larraza Zubiria (1914) Eibar
Eibarren egondako bonbardaketak oso ongi gogoratzen ditu, baita Durango bonbardatu zuteneko eguna ere. Elizara joaten ziren babestera. Kanpaiekin abisatzen ziren bonbardaketak. Bere amak oso gaizki pasatu zuen. Egun batean trenez Bilbora joan ziren, baina bueltatzeko garaian trenik ez zegoela esan eta Solaresera joan ziren lagun batzuengana. Bertan 5 hilabetez egon ziren.
-
Indalecio Prietok deituta abiaziora
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Indalecio Prietok deituta, abiaziora eibartar asko joan ziren. Batzuk izendatzen ditu.
-
Azkaraten jaioa
Lorenzo Balda Agirre (1936) Lezo
Gurasoak Azkaratekoak ziren. Lezon gerra zela eta amaren baserrian jaio zen, aita nazionalistekin gerran zegoela.
-
Gerra garaian Toledon
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Frente Popularrak hauteskundeak irabazi zituenean, Toledon ospakizun handia egin zen. Gerra hasi zenean, milizianoak Alcasarrean sartu ziren eta ondoren frankistak sartu ziren irailaren 28an. Oso gauza gogorrak ikusi zituen. Fusilamendu asko egin zituzten.
-
Eibar erretzen ari zenez, etxera
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Osabak aitari telegrama bidali zion Eibar erretzen ari zela jakinarazteko. Erreketeen kamioian Toledotik Gasteizera etorri ziren eta handik Eibarrera. Maltzagako zubia apurtuta zegoen. Eibarko hondakinak ketan ikusi zituen.
-
Zinemaren bukaera
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Zinemaren kontua Eibarko bonbardaketaren ondorioz bukatu egin zen. 1935ean osabaren esku utzi zuten zinema. Jose Antonio Agirreren laguna zen osaba. Bere aitak ez zuen jarraitu nahi izan. Bonbardaketaren ostean, eszenatokian Amuategi batailoiaren bandera ikusi zuen. Aitak ez zuen zinemarekin jarraitu nahi izan.
-
Mutikotan bonbardaketei begira
Lucio Urzelai Gantxegi (1922) Bergara
Deia edo El Día eta La Voz de Guipúzcoa egunkariak irakurtzen zituzten etxean gerra aurretik. Bonbardaketak ikusten egoten ziren gerra denboran. "Abuelo" abioi handia gogoan du Luziok.
-
Pedro Garcia adiskidearen gorabeherak
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Luciaren osaba eta Pedro Garcia adiskidea Santoñan hartu zituzten preso. Gero, general baten txofer egon zen osaba eta Pedro ere haren bidez ondo kokatu zen soldadutzan. 1947an Pedrok ihes egin behar izan zuen, eta orain Grenoblen bizi da. Euren etxera etortzen zen Pedro jatera, eta sobera zuten janaria eramaten zuen etxera.
-
Bilbo eta Bartzelonako bonbardaketetan beldur handiena
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Castroko baserri batean egon ziren ihesi joanda (Mioñon). Behi-zain egoten ziren mendi punta batean eta handik Bilbo bonbardatzen ikusten zuten. Bartzelonan zeudela ere bonbardatu izan zituzten, eta babeslekuetara arin joan behar izaten zuten. Handik mugara arteko ihesa ere beldurgarria izan zen.
-
Gerraostean jaiotakoa
Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia
Errazionamenduaz eta kartillez gogoratzen da. Ekonomia arazoak ere gogoan ditu, baina aitaren ogibidea zela eta (tratularia) denetarik izan zuten etxean. Alegian soldaduen presentziaz gogoratzen da.


