Borroka

  • Patxi Azkarate eta Bego Elejabarrieta Ebrotik Bartzelonara eta handik Portboura erretiradan

    Patxi Azkarate Maturana () Bego Elejabarrieta Gonzalez () Bilbo

  • Luis Payros Agirrezabal Gerratean Antzuolako Urrutia baserrian

    Luis Payros Agirrezabal (1930) Bergara

    Gerra garaiko oroitzapen gutxi du. Nazionalak San Migeletik behera etorri zirenean izebaren etxean zeuden. Frontea Bergaran egon zen denboran Antzuolako Urrutia baserrian egon zen familia osoa, Balentin Berriotxoaren amaren jaiotetxean. Gogoan du hegazkin batzuk beste hegazkin bat metrailatzen ikusi zituela.

  • Iñigo Mendibil Aitita Gudari. Aititaren anaia anbulantzia gidaria bonbak hil.

    Iñigo Mendibil Arando (1971) Atxondo

  • Iñigo Mendibil Mateo Markoida gerrara eta zelan jakin zuten non zegoen lurperatuta.

    Iñigo Mendibil Arando (1971) Atxondo

  • Santiago Mendizabal Otxandioko bonbardaketaz

    Santiago Mendizabal Bengoa (1916) Abadiño

  • Santiago Mendizabal Julian anaia nazionalekin soldadu derrigorrean

    Santiago Mendizabal Bengoa (1916) Abadiño

  • Santiago Mendizabal Martxoaren 31ko bonbardaketa eta ametrailamenduak

    Santiago Mendizabal Bengoa (1916) Abadiño

  • Santiago Mendizabal Sukarrieta batailoian

    Santiago Mendizabal Bengoa (1916) Abadiño

  • Santiago Mendizabal Galdakaon preso hartzetik Palentziarainokoa

    Santiago Mendizabal Bengoa (1916) Abadiño

  • Santiago Mendizabal Lau anaiak gerran

    Santiago Mendizabal Bengoa (1916) Abadiño

  • Juanita Olariaga Martxoaren 31ko bonbardaketa Bernatik

    Juanita Olariaga Esturo (1928) Amorebieta-Etxano

  • Gregorio Urionaguena Martxoaren 31n Gregorio Durangoko ospitalean

    Gregorio Urionaguena Arriaga (1917) Abadiño

  • Gregorio Urionaguena Gregorio gerrara

    Gregorio Urionaguena Arriaga (1917) Abadiño

  • Bego Zubizarreta Mujika Anaia eta osaba frontera derrigortuta

    Begoña Zubizarreta Mujika (1922) Bergara

    Gerra zibila hasi zenean, Begoñaren anaia militarizatuta zegoen Soraluzeko kainoi fabrikan hasi zen lanean, pentsaturik ez zutela frontera eramango. Baina hala ere eraman egin zuten. Osaba bat ere "kamillero" moduan eraman zuten frontera, bost ume txiki etxean lagata. Asko sufritu zutela dio.

  • Bego Zubizarreta Mujika Gerra sasoiko isuna; aita mehatxupean frontera

    Begoña Zubizarreta Mujika (1922) Bergara

    Gerran ez zuen seniderik galdu, baina asko sufritu zutela dio. Herritarren artean ikusiezinak sortu ziren. Aitari isuna jarri zioten eta diru guztiak kendu zizkioten. Eman zieten ordainagirian jartzen omen zuen borondatez eman zutela diru hura espainiar armadarentzat. Gainera, aita idiekin eta gurdiarekin mendira eramaten zuten, munizioa jasotzera, mehatxupean. Begoñak 13 urte zituen eta une gogorrak bizi izan zituztela dio.

  • Bego Zubizarreta Mujika Gerratean senar-emazte batzuk eta haien laguntzailea etxean

    Begoña Zubizarreta Mujika (1922) Bergara

    Gerra sasoian kanoiak ipini zituzten euren etxetik gertu. Senar-emazte batzuk eta haien laguntzailea etxean hartzera behartu zituzten. Gizona, Emilio izenekoa, kapitaina edo sarjentua zela uste du. Haien inguruko kontuak. Laguntzailea oso desatsegina omen zen. Denbora dezente pasa zuten euren etxean. Azkenean, gizona ondo portatu zen eurekin eta, arazorik baldin bazuten, berarengana jotzeko esan zien.

  • Edurne Laborda Astiazaran Izebak gerran bizitako egoera garratzak

    Edurne Laborda Astiazaran (1923) Bergara

    Gerra sasoiko kontu gordinak. Osaba-izebak Elgetara bidean bizi ziren. Osaba moroek hil ei zuten, emaztea haurdun zegoela. Izebak Gernikan izan zuen umea, baina hilda jaio zen. Beste alaba Frantziara eraman zuten eta sakabanatuta ibili ziren ama-alabak gerratean. Izebak burua galdu zuen azkenean.

  • Edurne Laborda Astiazaran Senarra oharkabean Gernikako bonbardaketan

    Edurne Laborda Astiazaran (1923) Bergara

    Senarra Gernikako bonbardaketan egon zen, hodiren batean ezkutatuta. Zubiaurren jolasean zebiltzala, soldadu batzuek ea Intxortarako bidea zekiten galdetu zieten. Bi anaia joan ziren haiei bidea erakustera. Bitartean, erreketeak sartu ziren eta ezin etxera itzuli. Amak anaia zaharragoa bidali zuen haien bila. Ihesean Bilboraino joan ziren hiru mutikoak. Gernikan zeudela, bonbardaketaren ondorioz, sakabanatu egin ziren eta ez zuten izan elkarren berririk.

  • Pedro Inza Dunabeitia Fusilen bala eta kartutxoekin nola jolasten zuten umeek

    Pedro Inza Duñabeitia (1931) Bergara

    San Kristobalgo eskolan euskaraz ikasten zuten. Adin desberdinetako neska-mutil ugari elkartzen ziren. Gerraostea zen. Inguruko baserri batean soldadu asko egon ziren. Umeek han aurkitutako bala eta kartutxoak eskolako atarian zegoen pinu baten ipurdian jarri eta su nola ematen zioten kontatzen du.

  • Pedro Inza Dunabeitia Gerra sasoian aitajaunarekin bizi izandakoa

    Pedro Inza Duñabeitia (1931) Bergara

    Gerra sasoian, mutikoa zela, aitajaunari soroan gora atzetik segituta bizi izan zuen gertaera. Nazionalek hegazkinetatik bonbak bota zituzten, nahiz eta behean zeudenek (haiek ere nazionalak) zapi zuriak atera. Beldurtuta, etxera itzuli ziren eta Pedroren aitak errieta egin zien biei.