Borroka

  • Juan Urreta Ermuko babeslekuak

    Juan Urreta Unamuno (1923) Ermua

    Hegazkinen abisua zetorrenean, babeslekuetara joaten ziren herritarrak. Ohitu ere egin ziren hegazkinak ikustera. Babeslekuak non zeuden azaltzen du: kanpandorrean, zubi berrian... Burdinezko zubia bonbardatu egin zuten.

  • Jose Muñoa Gerran, kanoiak eliza ingururantz zuzendurik

    Jose Muñoa Zabaleta (1921) Eibar

    Merkatu Plazan jaten ematen zuten eta garai batean jende asko joaten zen sukaldaria ona zelako. Baina denborarekin konturatu ziren leku arriskutsua zela bertan egoteko, gerran, kanoiak eliza ingururantz zuzendurik egoten zirelako. Don Ziriakoren txaleta elizaren ondoan zegoen eta hura ere kanoiaz jo zuten.

  • Jose Muñoa Eraikina babeslekuaren gainean

    Jose Muñoa Zabaleta (1921) Eibar

    Eusebio La Fuente Eibarko obretan aritzen zen lanean. Egun batean Peperengana joan zen eta berak egindako babeslekuan etxe bat eraiki behar zutela esan zion. Bi kamiokada harri eta zementu sartu behar izan zituzten. Lana, zuloa egiten baino, kentzen zuen lurra non sartu asmatzea zela esaten du.

  • Jose Muñoa Orbeatarren kontaktuak

    Jose Muñoa Zabaleta (1921) Eibar

    Gutxi gora behera bazekiten noiz izango ziren bonbardaketak. Orbeatarrek kontaktua zutela esaten du Pepek; izan ere, Orbea tailerraren inguruan bonbak bota ziren, baina inoiz ez zioten tailerrari eman. Estazio kaleko "Cine Cruceta"-n ere sekula ez zuten bota bonbarik. Eta aldiz, inguru guztian etengabe bota zituzten.

  • Asun Larraza Solaresera laguntza eske

    Asunción Larraza Zubiria (1914) Eibar

    Eibarren egondako bonbardaketak oso ongi gogoratzen ditu, baita Durango bonbardatu zuteneko eguna ere. Elizara joaten ziren babestera. Kanpaiekin abisatzen ziren bonbardaketak. Bere amak oso gaizki pasatu zuen. Egun batean trenez Bilbora joan ziren, baina bueltatzeko garaian trenik ez zegoela esan eta Solaresera joan ziren lagun batzuengana. Bertan 5 hilabetez egon ziren.

  • 561 Indalecio Prietok deituta abiaziora

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Indalecio Prietok deituta, abiaziora eibartar asko joan ziren. Batzuk izendatzen ditu.

  • Lorenzo Balda Azkaraten jaioa

    Lorenzo Balda Agirre (1936) Lezo

    Gurasoak Azkaratekoak ziren. Lezon gerra zela eta amaren baserrian jaio zen, aita nazionalistekin gerran zegoela.

  • Jose Mari Kruzeta Gerra garaian Toledon

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Frente Popularrak hauteskundeak irabazi zituenean, Toledon ospakizun handia egin zen. Gerra hasi zenean, milizianoak Alcasarrean sartu ziren eta ondoren frankistak sartu ziren irailaren 28an. Oso gauza gogorrak ikusi zituen. Fusilamendu asko egin zituzten.

  • Jose Mari Kruzeta Eibar erretzen ari zenez, etxera

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Osabak aitari telegrama bidali zion Eibar erretzen ari zela jakinarazteko. Erreketeen kamioian Toledotik Gasteizera etorri ziren eta handik Eibarrera. Maltzagako zubia apurtuta zegoen. Eibarko hondakinak ketan ikusi zituen.

  • Jose Mari Kruzeta Zinemaren bukaera

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Zinemaren kontua Eibarko bonbardaketaren ondorioz bukatu egin zen. 1935ean osabaren esku utzi zuten zinema. Jose Antonio Agirreren laguna zen osaba. Bere aitak ez zuen jarraitu nahi izan. Bonbardaketaren ostean, eszenatokian Amuategi batailoiaren bandera ikusi zuen. Aitak ez zuen zinemarekin jarraitu nahi izan.

  • 300 Mutikotan bonbardaketei begira

    Lucio Urzelai Gantxegi (1922) Bergara

    Deia edo El Día eta La Voz de Guipúzcoa egunkariak irakurtzen zituzten etxean gerra aurretik. Bonbardaketak ikusten egoten ziren gerra denboran. "Abuelo" abioi handia gogoan du Luziok.

  • lucia farras Pedro Garcia adiskidearen gorabeherak

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Luciaren osaba eta Pedro Garcia adiskidea Santoñan hartu zituzten preso. Gero, general baten txofer egon zen osaba eta Pedro ere haren bidez ondo kokatu zen soldadutzan. 1947an Pedrok ihes egin behar izan zuen, eta orain Grenoblen bizi da. Euren etxera etortzen zen Pedro jatera, eta sobera zuten janaria eramaten zuen etxera.

  • lucia farras Bilbo eta Bartzelonako bonbardaketetan beldur handiena

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Castroko baserri batean egon ziren ihesi joanda (Mioñon). Behi-zain egoten ziren mendi punta batean eta handik Bilbo bonbardatzen ikusten zuten. Bartzelonan zeudela ere bonbardatu izan zituzten, eta babeslekuetara arin joan behar izaten zuten. Handik mugara arteko ihesa ere beldurgarria izan zen.

  • Luis Haranburu Altuna Gerraostean jaiotakoa

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Errazionamenduaz eta kartillez gogoratzen da. Ekonomia arazoak ere gogoan ditu, baina aitaren ogibidea zela eta (tratularia) denetarik izan zuten etxean. Alegian soldaduen presentziaz gogoratzen da.

  • Cresen Urkidi Gernikako bonbardaketa

    Cresen Urkidi Astorkia (1930) Aulesti

    Gernika bonbardatu zutenekoa kontatzen du. Bertatik pasatzen ziren, eta arbolapeetan ezkutatzen ziren.

  • Rita Larrea Gerrako ezbeharrak eta beldurrak

    Rita Larrea Lopetegi (1930) Lezo

    Gerra hasieran, jende asko ezkutatu zen Jaizkibelen. Geroago, borrokak izan ziren Miura inguruan. Ama bat eta haren hiru semeak hil zituzten gerran. Bala-soinuak entzuten zituztenean, ezkutatu egiten ziren. Bonbak ere bota zituzten Lezon eta jendea hil zen orduan.

  • David Barandiaran Aita nazionalista

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Gerra garaian, David umea zela, Ihes egin zuten Andoaindik. Oriora joan ziren lehendabizi, eta ondoren Mundakara. Mendian zirela, alemaniarren hegazkinak ikusi eta ezkutatu egin behar izan ziren.

  • David Barandiaran Anaia zaharra gudari

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Teruelen barrena ibili zen bere anaia, "batallon de trabajadores" barnean.

  • 1425 Gerra denboran kalera

    Kristina Arregi Egidazu (1928) Arrasate

    Gerra denboran, soldaduak etxeko ganbaran egon ziren, euren bonba eta guzti. Orduan ahizpa baten etxera joan zen kalera, eta Mesedetako eskolan (Mercedarias) ikasteko aukera izan zuen. Arrasateko bonbardaketak eta hildakoak gogoratzen ditu.

  • 1425 Auzoa erasopean

    Kristina Arregi Egidazu (1928) Arrasate

    Militarrek auzo guztia hustu zuten, Garratz baserria kenduta. Etxe inguruak erasoak izan zituen. Bonba batzuk ez omen ziren lehertzen. Kanpazar aldetik etortzen ziren bonbok. Urruneko bonbardaketak ere entzuten zituzten. Frontea aldendu eta gero, etxetik kalera joateko baimena (salbokonduktoa) behar izaten zuten.