Borroka
-
Gerra sasoian soldaduek behorra lapurtu
Pedro Inza Duñabeitia (1931) Bergara
Lau-bost behi eta idiak izaten zituzten baserrian. Ama gerra sasoian behorrarekin esnea saltzera joaten zen. Behorra nolakoa zen. Soldaduek lapurtu egin zuten eta goragoko auzo batera eraman. Aitak ibiltzeko baimena atera zuen udaletxean eta behorraren bila joan zen. Hango tenientearekin izandako elkarrizketa.
-
Aitajauna ezkutuan soldaduei begira
Pedro Inza Duñabeitia (1931) Bergara
Aitajaunak San Kristobal ermitaren inguruan soldaduen mugimendua sumatu zuen eta soro barrenera joan zen, ezkutuka begiratzera. Soldaduren bat konturatu egin zen eta ozta-ozta libratu zen tiro bat jasotzetik.
-
Gerratean bost gizon gazte hil zituzten Osintxun
Flora Gauba Lete (1922) Bergara
Elizaren gainean zegoen eskola, baina bera ez zen asko ibili, gerra zibilak harrapatu zuen eta. Aita Elgeta aldera joan zen ihesi beste bi gizonezkorekin batera. Laredon kontzentrazio esparru batean eduki omen zuten. Frankistak sartu zirenean, bost mutil gazte hil zituzten Osintxun eta beste batek ihes egitea lortu zuen. Nortzuk ziren azaltzen du.
-
Elgetako frontean zauritu edo gaixotutakoak Osintxura
Flora Gauba Lete (1922) Bergara
Erreketeak Osintxuko kuartelean egon ziren Elgeta hartu eta aurrera joan ziren arte. Osintxun "Circulo"a ere bazegoen, taberna eta guzti. Elgetako frontean zauritu edo gaixotzen zirenak ere hara eramaten zituzten. Beraiei jatekoa kentzen zieten, haientzat zela esanda.
-
Hegazkin italiar bat jausi zen Antzuolan
Anjel Azkarate-Askasua Lamariano (1928) Bergara
Gerra sasoian hegazkin italiar bat erori zen Antzuolan. Anjel ordurako Antzuolan zegoen, Herediatik bueltatuta. 1937a izango zela dio. Hegazkinaren pieza bat gordeta eduki zuen. Italiar asko ibili zen Antzuolan, konpainia bat bertan egon zelako.
-
Hegazkinak hirunaka Gernikarantz
Asensio Artetxe Barrenetxea (1930) Deba
Berak 7 urte inguru zituela, hegazkinak ikusi zituzten hirunaka, Gernika alderantz. Inguruetako baserrietan ere tropak zeuden. Barkuak etorri eta Deba bonbardatu zuten, baina ez zuten asko apurtu. Gorriek orduan ihes egin zuten.
-
Frontea Burgo mendian
Juanita Bilbao Olabarriaga (1923) Arratzu
Burgo mendian frontea egon zen eta handik botatako tiroak herritar batzuk harrapatu zituen. Aireplanoak hirunan-hirunan azaltzen ziren. Beraiek harizti batean babesten ziren; beste batzuk, ostera, kanposantuko panteoi batean.
-
Soldaduei txistuka
Margari Goia Artola (1946) Lezo
Soldaduak Jaizkibel aldeera joan ohi ziren, hala zenean, jendea kalera atera eta txistuka aritzen ziren.
-
Kanoikadak Elgetatik Bergarara
Blas Ugalde Alberdi (1923) Bergara
Gerra sasoian bonbak izan ziren Bergaran, frontea Elgeta eta Bergara artean egon zen eta. Gorriak Elgetan zeuden eta frankistak Bergaran, San Juanen. Artilleria izugarria egon omen zen Bergaran. Elgetatik kanoikadak botatzen zituzten. Nolako obusak erabiltzen ziren. Zazpi hilabete inguru egin zituen fronteak Bergara inguruan. Orduan ez zuten goserik pasa, gosea gerraostean etorri zen.
-
Gerra sasoian errekara salto eginda ihes
Miren Osa Alberdi (1934) Lucio Urzelai Gantxegi (1922) Bergara
Gerra sasoian nazionalek Osintxuko sei gizon hil nahi izan zituzteneko kontuak. Batek ihes egitea lortu zuen errekara salto eginda.
-
Apirilaren 20ko bonbardaketa
Juan Irazabal Aranzabal (1922) Elgeta
Apirilaren 20an, bonbardaketa gogorra izan zen. Abioiek egiten zuten ibilbidea kontatzen du. Zanga batera joan ziren babestera, baina etxera bueltatu ziren ama eta bera. Abioiak gainetik pasatzean, haizearekin, ezkaratzeko leihoak apurtu zituzten. Ganadua galdu arren, ez zuten inongo kalte-ordainik jaso.
-
Durangoko bonbardaketak
Asun Anguera Illarramendi (1928) Eibar
Durangoko bonbardaketa izan zenean Asunen ama Durangon zegoen eta bizi izandako estutasunez hitz egiten du. Hurrengo bonbardaketa nola bizi izan zuten azaltzen du. Nonbaitera zihoazela hegazkin batetik tiroka errekako beste aldean zeuden guztiak hil zituztela gogoratzen du. Etxera itzuli zenean Eibar nola zegoen azaltzen du.
-
Gerran kobetan ezkutatu behar
Ali Goiti Agirre (1926) Mañaria
Gerra Zibilean, nazionalek herri bat hartzen zuten bakoitzean kanpaiak jotzen zituzten. Kobetan ezkutatzen ziren Aliren etxekoak. Aita Lezama aldera joan zen ganaduekin; denak bueltatu ziren sano.
-
Gerran familia banatuta
Ali Goiti Agirre (1926) Mañaria
Gerra Zibilean, bere osaba Otxandiora eraman zuten munizioak altxatzera. Aitaren berri, ostera, ez zuten izan. Beraiek Arratiarako bidean dagoen koban ezkutatzen ziren.
-
Otxandioko bonbardaketatik Mañariko kanposantura
Ali Goiti Agirre (1926) Mañaria
Otxandio bonbardatu zutenean, umeak ziren eta ez zioten zentzu askorik ikusten bertako hildakoak Mañariko kanposantura ekartzeari. Sasoi hartan, herriko emakume bat Otxandiora joaten zen bendeja saltzera eta hildako asko ezagutzen zituen; emakume hori, gerora Aliren amaginarreba izan zen.
-
Aireplanoak hirunan-hirunan Durangora
Ali Goiti Agirre (1926) Mañaria
Durangoko bonbardaketa egunean, bere izeko bat bertan egon zen. Iluntzean bueltatu zen etxera. Aireplanoak hirunan-hirunan pasatzen ziren; amak-eta etxe barruan babesteko agintzen zien.
-
Gerran koban eta sasiartean ezkutatu behar
Manolo Goiti Belakortu (1931) Mañaria
Gerra Zibilean, koba batean ezkutatzen ziren abioien beldur eta bertatik ikusten zituzten erasoak. Arbolapea eta sasiartea leku ona zen ezkutatzeko; etxea, ostera, ez zen leku segurua. Durango bonbardatu zutenean, Gasteiz aldetik etorri ziren aireplanoak.
-
Aita ganadu eta guzti ezkutatu zen
Manolo Goiti Belakortu (1931) Mañaria
Bere aita ez zen joan gerrara, baina aitaren bi anaiak bai: bata abertzaleekin boluntario eta beste errepublikazaleekin. Bere aita Mugarra aldeko Santa Luziara joaten zen ezkutatzera bere lagun batengana. Tropak sartu zirenean, ganadu eta guzti joan zen bertara, ganaduak errekisatzeko arriskua zuten-eta. Batailoiek gose eta zikinkeria askoa zuten. Manoloren aitaginarrebak, ostera, dena galdu zuen.
-
Ogoñon zelatari ogerleko baten truke
Kontxa Gonzalez Badiola (1928) Elantxobe
Gerra garaian, Francoren gerrako itsasontziak pasatzen ziren Bizkaiko golkotik. Orduan, Ogoño gainean kainoi txiki bat jarri zuten, eta bi gizon zelatari, itsasontzien berri emateko. Lanagatik zilarrezko txanpon bana eman zietenez, gerrak jarrai zezala eskatzen zuten.
-
Dimatik Otxandiora eta gero Bilbora gerra garaian
Pedro Agustin Agirre Orue (1917) Forua
Gerra garaian, Dimara zihoazela, hegazkin bat ikusi zuten erorita. Harrobian egiten zuten lan, 12 ordu; Otxandiotik Legutiorako bidea egiteko ateratzen zuten harria. Handik Otxandiora joan ziren, eta gauez lubakiak egiten zituzten. Geroago, Bilbora joan ziren beste batailoi batera. Han Gallartakoek eta, UGTkoek zuten batailoira elkartu ziren.


