Borroka

  • Karmen Iturriaga San Vicente Gerra hasita, Gabonak arte herrian

    Karmen Iturriaga San Vicente (1930) Legutio

    Karmen eskolan hasi berritan piztu zen gerra. Gerra 1936eko uztailaren 18 hasi zen, eta Gabonak pasa arte egon ziren herrian. Gero, ihes egin behar izan zuten; herritik alde egiten azkenak izan ziren. Ordurako, ordea, etxean ostu eta ganadu gehiena galdu zuten. Tiroak eta bonbak gogoratzen ditu: Karmen leihotik atera zuten soldaduek. Etxea apurtu ondoren, herriko beste hiru etxetan egon ziren. Gabonak pasatu ostean, Durara egin zuten ihes.

  • Juana Elorza Beitia Gerran bala artean eta jateko barik

    Juana Elorza Beitia (1924) Legutio

    Gerran Duranara joan ziren. Legutio ingurua hartuta zegoen eta astebete pasatu zuten tiro artean jateko barik, behiaren esnearekin bakarrik. Etxean egoten ziren soldadu batzuek ematen zieten ogia. Beste auzo bateko etxe batera ere joan ziren eta han egoten ziren kortan ohol batzuk jarrita baletatik babesteko errezatu eta errezatu.

  • Juana Elorza Beitia Legutio abertzale eta euskalduna

    Juana Elorza Beitia (1924) Legutio

    Legution abertzale asko zeuden eta gerrara asko joan ziren boluntario. Asko beste anaiak libra zitezen joan ziren. Berak dena egiten zuen euskaraz eta bere amak gerora ikasi zuen gaztelania. Jende askok mehatxatu egiten zituen.

  • Juana Elorza Beitia Gerran elizan babestu; abade okerra

    Juana Elorza Beitia (1924) Legutio

    Gerrako hegazkinak zetozenean elizan babesten ziren; elizak ez zituzten erasotzen. Don Serafin abadea oso okerra zela dio: beraiek ezkutatuta zeudela abertzaleen kontra ziharduela entzuten zuten.

  • Miren Ensunza Aita frentean eta ama umeekin Zamudion

    Miren Ensunza Valier (1934) Errigoiti

    Aita frentera eraman zuten eta ama Zamudion bizi izan zen ume jaioberriekin. Ama ez zen babeslekura joaten, ume txikiak zituelako, eta ikusi zuen zela lehertu zen bonba bat babeslekuan.

  • Miren Odriozola Gernikako bonbardaketatik salbu

    Miren Odriozola Jaio (1919) Ajangiz

    Gernikako bonbardaketan parte hartu zutenek mapa ona zuten: Guardia Zibilaren kuartela eta arma-lantegia ez zuten bota. Bere ama astelehenero joaten zen plazara, baina egun hartan mugimendu arraroak zeudenez ez zen joan. Etxetik ikusi zituzten hirunaka-hirunaka zetozen aireplanoak eta erasoak. Ehiza-hegazkinek oinez zihoazenak erasotzen zituzten.

  • Jesus Mari Agirre-Amalloa Bonbardaketan amak abortua izan zuen

    Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo

    Gernikako bonbardaketa egunean, bere amak abortua izan zuen. Etxe ondoan izan zuten babeslekura joan ziren etxekoak, baina bere arreba zaharrena arma-lantegiko bunkerrean babestu zen.

  • Mertxe Hidalgo "Gernike antortxa bat"

    Mertxe Hidalgo Rekondo (1928) Gernika-Lumo

    Umetan pozik bizi ziren, beti jolasten. Bonbardaketak ikulio guztiak suntsitu zizkien. Une horiek dakartza gogora: lagun bategaz zegoela, esku batek heldu eta kanposantura eroan zituen biak. Esku hori bere nebarena zen. Kanposantuan egon ziren eta handik ikusi zituzten erasoak, "Gernike antortxa bat" dio. Beraien etxekoak denak salbatu ziren: amama Errigoitira joan zen, neba bat errekan ezkutatu zen...

  • Mertxe Hidalgo Denak negarrez

    Mertxe Hidalgo Rekondo (1928) Gernika-Lumo

    Bonbardaketan burura zetorkion galdera bakarra "zergatik?" zen. Bonbardaketa ostean negarra zen nagusi, denak zebiltzan batetik bestera beraien etxekoen bila. Orduak oso ondo deskribatzen dituen erdarazko esaldi bat aipatzen du.

  • Mertxe Hidalgo Ezer barik, soinekoagaz bakarrik

    Mertxe Hidalgo Rekondo (1928) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa egunean, etxea erretan zegoen bitartean denak batzea zen garrantzitsuena. Eibartik heldutako errefuxiatu bat zuten etxean eta ohean egon zen gaixorik, bere aitak atera zuen onik etxetik erretzen zegoen bitartean. Ezer barik, soinekoagaz bakarrik gelditu ziren. Handik Muruetara joan ziren amama osaba baten etxera joateko. Eurak aurrera jarraitu zuten Sollubetik Bilbora joateko.

  • Juanita Liberazioko egunean Bilbora I

    Juanita Irigoras Zabala (1917) Gernika-Lumo

    Ajangizko udaletxetik gutun bat bidali zioten liberazioko egunean Bilbora joan zedin, borla gorridun txapel gorria zuela. Bere neba ezpata-dantzaria zen eta haren txapelarekin joan zen. Trenez joan zen bere lagun batekin, Linarekin, Lina ez baitzen sekula Bilbon egon. Bilbora heltzerakoan Areatzara joan ziren.

  • Enrique Aranzabal Bonbardaketa hasiera

    Enrike Aranzabal Olaeta (1924) Gernika-Lumo

    Gerran, abioiak hurbiltzen zirenean, Aizerrota menditik bolanderak botatzen zituzten. Babeslekuak hareazko zakuekin eta enborrekin egiten ziren. Hainbat babesleku egon ziren. Bonbardaketan bera pinu baten azpian babestu zen. Inguruko lehenengo hildakoa trenbide ondoko txabola bateko Emilio 'Patxarrota' izan zen. Lehenengo bederatzi bonba bota zituzten eta beraien etxea orduan bota zuten: auzoko batzuei etxea gainera jausi zitzaien eta bertan hil ziren, Pascuala errekardaria eta Felix Orbe izan ziren.

  • Enrique Aranzabal Suteetatik ke-lainoetara

    Enrike Aranzabal Olaeta (1924) Gernika-Lumo

    Bonbardaketaren ostean, Forutik Gernikara bueltatzerakoan, jesuiten etxe zahar batean igaro zituzten lehenengo bi gauak. Bonbardaketan hildako lagun batzuen izenak aipatzen ditu. Andra Maria kaleko babeslekuan handik hilabete batzuetara oraindik gorpuzkinak zeudela dio. Arana kondearen etxean ere jende asko erre zen. Inork ez ei daki zenbat pertsona hil ziren herrian. Inguruetarantz zihoazenak metrailatu egiten zituzten. Dena egon zen sutan. Hasieran guztia zegoen erretzen, baina gero keeta handia zegoela dio. Udaletxe ondoko pare bat etxe eta San Juan eliza bigarren egunean oraindik erretzen zeuden.

  • Claudio Zabala Bonbardaketan, baba artean ezkutatuta

    Claudio Zabala Kaltzada (1922) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa hasi zenean, soloan egon zen anaia batekin eta ganaduarekin. Ama zarataka hasi zitzaien etxera joateko eta arrapaladan joan ziren. Ama zubipean ezkutatu zen eta bera Txokillo ondoan, baba artean. Derrigorrez ezkutatu behar zuten, jendea metrailatu egiten baitzuten. Etxera bueltatu zirenean, etxea erre barik aurkitu zuten; inguru guztian bota zituzten bonbak, baina etxean ez.

  • Claudio Zabala Trenak alde egitea lortu zuenekoa

    Claudio Zabala Kaltzada (1922) Gernika-Lumo

    Beraien etxe ondoan dago trenbidea. Bonbardaketan trena geldi egon zen. Baina, halako batean, trenak bagoi bakar batekin Bilborako bidea hartu zuen; eta, abioiek eraso egin arren, ez zuten jo.

  • Claudio Zabala Garretan eta ketan denbora luzean

    Claudio Zabala Kaltzada (1922) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean, egunetan egon zen herria garretan eta ketan. Errenteria auzoan zuten izeko batengana joan behar izan zuten, baina ezin zenez herritik pasa, inguruetatik joan ziren: Santa Klaratik anbulatorio ingurura, handik institutura, eta erreka pasa ostean, Errenteriara. Bertako zubiari hainbat bonba bota zizkieten, baina ez zuten helburua lortu. Mendian aurkitzen zituzten balekin jolasten ziren mutikoak.

  • Iñaki eta Rosarito Beraien etxeari ez zioten eraso egin

    Iñaki Solaguren Basabe (1930) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa aurreko akordu gutxi dute. Iñakik bonbardaketa egunean bizitakoa kontatzen du. Beraien etxea ez zuten ukitu eta hainbat pertsona joan ziren beraienera gau hartan; gogoan du arroza jan zutela.

  • Iñaki eta Rosarito Lehenengo bonbekin batera, etxetik ihesi

    Rosarito Gabiola Arbulu (1931) Gernika-Lumo

    Hasierako bonbak bota zituztenean, etxetik irten ziren; baina aita eta aitita bertan geldi ziren gauza batzuk hartzen, eta bonbak gainera jausi arren, irtetea lortu zuten. Mimentzara joan ziren, Ajangizera, amamaren jaiotetxera. Erreka izkinan zauritutakoak ikusi zituztela du gogoan. Handik Nabarrnizera joan ziren eta bertan egon zen urrira arte. Bere osaba Nabarnizko abadea zen.

  • Iñaki eta Rosarito Etxean kanpoko jendea

    Rosarito Gabiola Arbulu (1931) Gernika-Lumo

    Rosaritoren etxea guztiz suntsituta gelditu zen bonbardaketaren ondorioz. Beraien etxean Donostiako soldadu batzuk egon ziren eta bere gurasoak haietako baten gurasoengana joan ziren gero Donostiara.

  • Kruzita eta Jesus Bonbardaketa Burgo menditik

    Jesus Kortabitarte Madariaga (1927) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa hasi zenean, Burgo mendian egon zen itaurrean; handik ikusi zuen guztia. Ikusitakoa eta sentitutakoa kontatzen du. Dena bukatu zenerako, gaututa zegoen. Amarekin, anaiarekin eta arrebarekin egon zen; aita eta anaia nagusia notariotzan egon ziren. Anaia Burgora joan zen eta aita Forura.