Borroka

  • Martina Iturrioz Etxetxo baserri ondoan soldaduak tiroka

    Martina Iturrioz Lazkano (1933) Lasarte-Oria

    Gerra sasoian Etxetxo baserrian egon ziren. Gogoan du senide ugari bildu zirela. Izebak sukaldeko leiho handiaren parean koltxoia ipini zuen, balak gelditzeko. Tiroketak Santa Barbaratik Oria mendira. Etxetxo aurrean zegoen petrilaren atzealdean egoten ziren soldaduak makurtuta, tiroka.

  • Martina Iturrioz Michelin lantegiko langileak ez zituzten gerrara eraman

    Martina Iturrioz Lazkano (1933) Lasarte-Oria

    Gerra sasoian Michelin lantegiak jende asko salbatu zuen. Bertan lanean zebiltzanak ez zituzten gerrara eraman, auto eta kamioentzat gurpilak behar zirelako. Horrela libratu zen bere aita. Bestela, kinta askotako mutilak eraman zituzten, 17 urtetik hasi eta gora.

  • Leon Bilbao Gerra sasoian Gorbeian lo egin behar elurrarekin

    Leon Bilbao Ibarretxe (1916) Artea

    Gerra sasoian, elurra egonda ere, trintxeran lo egin behar. Gorbeiako puntan sarri lo egin behar izan zuen. Nola prestatzen zuten ingurua: fusilak ipini, gainetik toldoa bota, txilarra... Garai bateko jendea gogorragoa zela dio, behintzat aurrera ateratzen zirenak. Berak zazpi hilabete ingururekin tifusa izan zuen, baina bizirik atera zen.

  • Sabino Etxabeguren artola Uzturretik bonbak gerra hasieran

    Sabino Etxabeguren Artola (1927) Anoeta

    Gerra hasieran, Uzturretik bonbak nola botatzen zituzten gogoan du. Defendatzeko, etxea babestu behar izan zuten. Hegazkinen hotsa ere gogoan du. Beldurra zuten eta ganbaran ezkutatzen ziren.

  • migel aldasoro Aita eta osaba galdu zituenekoa

    Migel Aldasoro Gonzalez (1930) Donostia

    Tiro hotsak 1936ko uztailaren 18an hasi ziren, aitarekin baratzean zegoen gerra hastean. Etxera bidean zihoan batean harrapatu zuten aita txapelgorriek, Andoaingo udaletxeko kalabozora eraman zuten, handik egun batzuetara fusilatu zuten Tolosan, 33 urte zituela. Osaba arto bila joan zen batean, teniente koronel batek bertan hil zuen. Aita eta osabarik gabe geratu zen oso gazterik.

  • Bittori Zapiain Tiroen ondorioz platerak dantzan

    Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga

    Gerran Bittorik beldur handia pasa zutela kontatzen du, batzuetan, San Markos aldean tiroak entzun eta platerak dantzan hasten ziren burrunbagatik. Orduan, altxa eta ihes egiten zuten, bakoitzak ahal zuen tokira. Behin amari tratua lapurtzen saiatu ziren hiru atso.

  • Bittori Zapiain Tropengandik ihesi

    Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga

    San Markosetik jaisten ziren tropek ikus ez zitzaten, erreka bazterretan ezkutatu ohi ziren.

  • Bittori Zapiain Hamabietako sirena

    Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga

    Gerra hasi zela konturatu zirenean, Doostian bizi ziren izebengana jo zuen Bittorik eta familiak. Oroitzen du eguerdiko hamabietan sinerak jotzen zuela, eta Donsotiako kaleak hutsik gelditzen zirela.

  • Bittori Zapiain Granada batek eztanda

    Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga

    Bonbardaketak hasi eta bizilagunak mugitu nahi ez zuela eta, granada bat harengandik gertu erori eta eztanda egin zuen. Segituan aldatu zuen iritziz.

  • Bittori Zapiain Gerraren eragina Astigarragan

    Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga

    Bittorik gogoan du aitak kontatu zion gertakari bat, izan ere, aitaren ezagun baten etxera bi gizon joan baitziren, eta bertako gizona iritsi orduko, mendi batera eraman eta hil egin zuten.

  • Bittori Zapiain Aitari eskopeta kendu ziotenekoa

    Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga

    Behin, udaletxearen aginduz, gizon batek Bittoriren aitari eskopeta kendu behar izan zion, itzuliko ziola esanez, baina ez zuen berriro ikusi eskopeta hura.

  • micaela sasiain ormazabal Ahizpa Burutzako tiroketak harrapatu zuen

    Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria

    Baratzetik bizi zen familia. Baratze haundiak zituzten, eta tratua saltzera joaten zen Micaelaren ahizpa Donostiara. Gogoan du ahizpak kartzelako presoak elizara joaten ikusten zituela, eta asterik aste presoak desagertu egiten ziren. Beste batean, Buruntza aldean tiroketa bat hasi, eta osabaren etxean gelditu behar izan zuen ahizpak.

  • micaela sasiain ormazabal Koltxoiak leihoetan, tiroez babesteko

    Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria

    Micaela txikia zela, tiroketak ohikoak izaten ziren. Googoan du gurasoek leihoetan koltxoiak jartzen zituztela, balak gelditu eta inor zauritu ez zedin. Aita Micaelak 3 urte zituela hil zen.

  • Inaxio Otaegi Zubietan gerrateko zangak

    Inaxio Otaegi Otaegi (1937) Lasarte-Oria

    Urnieta gehiago zigortu zuten gerra garaian Lasarten baino. Bazen familia bat bereziki zigortu zutena, 'gorriak' zirelako. Bada talde bat gerra garaiko kontuak aztertzen ari dena, eta Zubietan zanga bat zegoela jakin dute haiei esker. Askotan joaten ziren hara ganaduarekin.

  • Juli Uriarte Otazua Gerra garaiko bizipenak

    Juli Uriarte Otazua (1916) Fruiz

    Gerra garaiko bizipenak. Etxetik irteten zirenean, tiroak. Gero kanoikadak. Etxetik alde egin behar. Bikote bakoitzak ganadu pare bakarra eduki zezakeen. Beraiek bi pare eduki zituzten, bera ere ordurako ezkonduta zegoelako. Bi ume zituen eta senarra frontean. Ez zuen haren berririk izan denbora luzean. Burdinazko gerrikoa.

  • Braulia Hormaetxe Soldaduak zetozela eta Bermeora ihesi

    Braulia Hormaetxe Gerekaetxebarria (1915) Fruiz

    Gerra garaiko bizipenak. Soldaduak zetozela eta Bermeora joan behar zirela esan zien osabak. Hara joan ziren. Etxera itzuli eta dena utzitako moduan aurkitu zuten.

  • Alejandro Legarreta Gernika nork erre zuen

    Alejandro Legarreta Uriarte (1918) Fruiz

    Gerra garaiko bizipenak. Vitoria sarjentuarekin eta kapitainarekin izandako elkarrizketa. Ea Gernika nork erre zuen zehatz ba ote zekien galdetu zioten. Berak emandako erantzuna.

  • 277 Loiola Batailoiko sarjentua izan zen

    Natalio Juaristi Aranburu (1912) Bergara

    Aita eta 3 anaia frontean. Natalio, sarjentu izan zen Loiola Batailoian. Batailoien izenak. Donostiako ebakuazioko gorabehera batzuk.

  • 277 Preso egon zenekoa

    Natalio Juaristi Aranburu (1912) Bergara

    Gerra zibilerako armak nola lortu zituzten kontatzen du. Frantziaren traizioa. Asturiasera bidean, preso hartu zituztenekoa.

  • Migel Iturrate Gernikako bonbardaketaren bezperako bizipenak

    Migel Iturrate Arriortua (1923) Dima

    Gernikako bonbardaketaren bezperako bizipenak. Gernikara sartzerakoan sirena entzun zuten eta bandera atera zuten. 30 aireplano inguru pasa ziren eta paperak bota zituzten, Gernika bonbardatuko zutela esanez. Bonbardaketa egunean gordelekuan egon ziren.