Borroka
-
Soldaduek lur azpian bideak egiten zituzten
Zipriano Irigoien Dualde (1922) Baztan
Erratzu ingurua "nido"z beteta dagoela dio. Soldaduek bideak egiten zituzten lur azpian "nido" batetik bestera. Lur gainean metro bat zementua jarri eta haren gainean hormekin egindako gela horiek, leiho eta guzti. Bista onena zegoen aldera egiten zituzten, handik bideak zelatatzeko.
-
Mehatxupean "borondatez" soldadu
Zipriano Irigoien Dualde (1922) Baztan
Soldadu erreketeak eta falangistak muga inguruan egoten ziren abereentzat egindako txaboletan, muga zaintzen. Batzuetan euren artean liskarrak izaten zituzten. Bere anaiak beharturik joan ziren soldadu. Herrian baziren "borondatez" joandakoak ere, baina mehatxupean. Erratzuko apaiza erreketea zen eta hark ere talde bat eraman zuen. Herritar batzuk hil ere egin zituzten gerratean.
-
Senarra umezurtz, sastre ofizioa ikasitakoa
Maria Luisa De Dios Telleria () Bermeo
Senarra umezurtz geratu zen, bederatzi anai-arrebarekin batera. Erruki-etxean ikasi zuen ofizioa. Egurrola sastrearekin egon zen ofizial. Senarra gerrara joan zen errepublikarren bandoan baina frankistek harrapatu zuten eta soldadu izatera derrigortu.
-
Lehengo eta oraingo gazteen bizimodua
Simon Sesma Erezuma (1917) Lekeitio
Gaurko gazteei buruzko iritzia ematen du. Bere gazte garairik onena gerran pasatu zuela dio. Preso eta soldadu ibili zenekoa kontatzen du. Handik etorri eta itsasoan eta eskolan ibili zen.
-
San Andres batailoian boluntario
Martin Ramon Olarra Berriatua (1904) Barrika
San Andres batailoian aritu zen boluntario, zulatzaile. Cerdigon (Castro Urdialesen, Kantabrian) trintxerak egiten aritu zen gauez. Ondoren, Limpiasen (Kantabrian) italiarrekin topo egin zuten. Preso gehienak Laredora eraman zituzten baina bera Castrora. Ikastetxe batean sartu zituzten preso.
-
Gerrako hegazkinak pasatzen zirenean
Placida Azpitarte Egia (1915) Berriz
Gerra garaian, iloba bat zeukaten etxean laguntzen. Hegazkinak pasatzen zirenean, beldurtu egiten ziren. Belar-metaren azpian zeukaten zulo batean sartzen ziren, babesleku modura. Pasarte barregarriak kontatzen ditu.
-
Tuneleko babeslekua eta frankisten sarrera
Placida Azpitarte Egia (1915) Berriz
Frontea gerturatu zenean, Tia Katalinarekin tunelera, babeslekura, joan zen Placidaren ahizpa bere urtebetetze egunean. Frankistak zelan sartu ziren ikusi zuten. Biharamunean, hiru errekete agertu ziren Zaldibarrera eta hurrengo egunetan ogi zuria ematen zieten.
-
Milizianoen kanpamendua
Claudio Lejarreta (1925) Berriz
Intxortan eta Arraten frontea zegoela, Berrizen kanpamendua zeukaten milizianoek. Anaiak eta biak estutasuna pasatu zutenekoa kontatzen du.
-
Marcelo anaia frontean hil zuten
Claudio Lejarreta (1925) Berriz
Bere anai Marcelo Burdinazko Gerrikoa egiten aritu zen, deitu ziotelako. Etxera etorrita, frontera joatera behartu zuten. Frontean hil zen.
-
Durangoko eta Gernikako bonbardaketak
Claudio Lejarreta (1925) Berriz
Durangoko bonbardaketa ikusi zuen, Zeletatik. Gernikakoa ere gogoan dauka. Frontea Berrizera etorri zenean, babeslekura sartzen ziren. Beldur handia pasatu zuten. Beste herritar batzuei gertatutako pasartea kontatzen du.
-
Frankistak herrira sartu zirenean
Claudio Lejarreta (1925) Berriz
Karlistak Berrizen sartu zirenean, ez ziren etxetik mugitu. Olakueta soldaduz beteta zegoen. Biharamunean, kainoiak ipini zituzten eta Oiz alderantz botatzen zituzten tiroak. Milizianoek hartu eta Txikito hil zuten.
-
Burdinazko gerrikoa, alferrik
Teresin Jauregi Mintegi (1924) Miren Uriarte Loroño (1926) Larrabetzu
Larrabetzu trintxeraz beteta egon zen. Gerora denak kendu zituzten. Ingeniariaren traizioa kontatzen du Mirenek. Bizkargin gudariak eusten saiatu zirela dio Mirenek, baina galera handiak izan zituztela.
-
Bonbardaketak zelakoak ziren
Teresin Jauregi Mintegi (1924) Miren Uriarte Loroño (1926) Larrabetzu
Bonbardaketak deskribatzen dituzte: hegazkinak, kazak, hasieran egunez, gero gauez ere bai... Beldurrez egoten ziren. Umeak hartu zituzten etxean.
-
Gerratik ihesi bonbapean
Teresin Jauregi Mintegi (1924) Larrabetzu
Teresa Zamudiora joan zen, etxekoekin eta beste familia batzuekin. Bonbardaketa handiak zeudenez, gau eta egun babeslekuan pasatzen zuten. Bilbora joan ziren oinez, Atxurira, familiako batengana. Barakaldon trena hartu zuten.
-
Frontea bertan hilabete luzez
Josepa Espilla Sololuze (1922) Etxebarria
Gerra garaian, ondoko etxea erre zuten eta bere etxea apurtu. Markinara joan ziren ihesi, baina ume asko zirenez, etxera bueltatu ziren. Ahal zuten moduan ezkutatzen ziren. Fronteak hilabete asko iraun zuen. Kainoiak etxe ondoan ipini zituzten.
-
Gerrarako boluntario
Bittor Argintxona (1906) Lezama
Gerra hasi zenean, lehenengo egunetik jarri zen martxan. Donostian zegoela, Maria Kristina hoteletik tiro egiten zieten. Autobusa beteta joan ziren Lezamatik.
-
Bonbetatik ihesi, preso
Bittor Argintxona (1906) Lezama
Lezama ingurutik Miravalles aldera joan ziren. Bonbak jaurti zizkieten eta alde egin zuten. Santanderrera orduko harrapatu zituzten eta Laudiora eraman zituzten. Hango bizipenak kontatzen ditu.
-
Durangoko bonbardaketa begien aurrean
Tomas Jainaga Iza (1925) Berriz
Durangoko bonbardaketa zelakoa izan zen kontatzen du. Pagopean etzanda egon zen aitarekin.
-
Frontea etxean bertan
Tomas Jainaga Iza (1925) Berriz
Santamainan trintxerak daudela dio. Esku-bonba topatu zuen, baita hildakoen gorpuak ere. Frontea bertan izan zuten, etxe ondoan. Ibarrangelura joan zen orduan familia guztia, abereak hartuta. Amama eta bere neba geratu ziren etxean, zaurituak zaintzen.
-
Gerra garaian babeslekura
Iñaki Bravo (1925) Berriz
Gerra garaian, babeslekura nola joaten zen gogoratzen du.


