Borroka

  • Bittor Garaigordobil Otxandioko bonbardaketatik ihesi

    Bittor Garaigordobil Berrizbeitia (1915) Abadiño

    Gerra hasi zenean Bittor Otxandion zegoen, ez seminarioan. Otxandioko bonbardaketako lekukoa da, Andikonako plazan bonbak bota zituztenekoa. Oletako basoetatik lortu zuen etxera onik bueltatzea.

  • Zelestino Segurola Soldaduska; gerraren hasiera

    Zelestino Segurola Billagarai (1926) Donostia

    Soldaduskan bi urte egin zituen, Huesca aldean, gerraostean. Zortzi urte zituen gerra hasi zenean, Igeldon zegoen. Gizon armatuak ikusi zituen. Cervera itsasontziak botatako bonbak zuloa egin zuen. Gerrako soinuak.

  • Mari Karmen Gerrikabeitia Gerran, Xemeingo eliza apurtu

    Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929) Etxebarria

    Gerrako bonbardaketen ondorioz Xemeingo eliza, aldarea... erabat apurtuta gelditu zen.

  • 561 Eibarko beharginen ospe ona

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Candidoren anaiak lanpostu ona lortu zuen hasieratik. Cacho izeneko bat Cadizera joan zen eta ondoren, Gerrako ministerioan kargu garrantzitsua izan zuen. Eibarko beharginan eskatu zituen Indalecio Prietok hegazkinetarako. Ospe ona zeukaten Eibarko langileek.

  • Pepa Bikandi Lemoatxeko bataila

    Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano

    Francoren tropak Bilbo hartu eta berehala bueltatu ziren Zornotzara, ganadu eta guzti. Etxean altzari batzuk aizkoraz apurtuta zeuden. "Peña Lemoa"ko batailan Zornotzako gudariak eta asturiarrak borrokatu ziren Francoren kontra.

  • Pepa Bikandi Lemoatxeko gorabeherak

    Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano

    Gerra Zibilean, inguruetako bideak laster konpondu zituzten. Gudari asko hil omen ziren "Peña Lemoa"ko batailan. Hiru bider galdu eta berreskuratu omen zuten Lemoatxa. Bilbon sartzeko bide garrantzitsua zen Lemoatik zihoana.

  • Beatriz Agirregomezkorta Gerra hasi zenean, Mutrikura

    Beatriz Agirregomezkorta Zelaiaran (1926) Pasaia

    Gerra hasi zenean 10 urte zituen. Getariara joan ziren itsasoz. Gero berriro joan ziren, baina Mutrikura. Izeba baten etxera. Nazionalen balek leihoan jotzen zuten.

  • Aurelio Arrillaga Soldaduak etxean

    Aurelio Arrillaga Goikoetxea (1923) Lekeitio

    Gerran Asterrikan egon zen eta bertan zegoen frontea. Leihoetan tabloiak zituzten jarrita balak ez sartzeko. Kortan, ira artean, soldaduak izan zituzten lotan.

  • Amak eraztuna eskaini Santa Apoloniari

    Miren Terese Olaeta Torrezuri (1939) Gernika-Lumo

    Miren Tereseren amaren inguruko kontakizuna: Gernikako bonbardaketan lehengusu bat hil zuten eta Karmelitetara joan zen haren gorpua ikuskatzera. Etxera bueltan zetorrela, Santa Apoloniari eraztun bat eskaini ei zion.

  • Katalin Atxurra eta Teresa Erkiaga Babeslekuak

    Katalin Atxurra Alegria (1926) Teresa Erkiaga Korta (1927) Lekeitio

    Gerra garaian kanpaiak jotzerakoan aringa-aringa joaten ziren babeslekuetara. Eurak non ezkutatzen ziren kontatzen du: kobazuloan, frontoian...

  • Katalin Atxurra eta Teresa Erkiaga Francoren argazkiari kaka; Asterrikako frontea

    Katalin Atxurra Alegria (1926) Teresa Erkiaga Korta (1927) Lekeitio

    Gerraostean, kofradian Francoren argazkia egon zen. Baten batek, antza, kaka egin zion. Frontea Asterrikan egon zen. Francoren aldekoek mairuak, italiarrak eta alemaniarrak izan zituzten lagun.

  • Sabin Gabiola Zapadoreetan izena emanda boluntario

    Sabin Gabiola Plaza (1918) Amoroto

    Gernika bonbardatu zutenean, hegazkinak ikusi zituzten. Zapadoreetan boluntario eman zuen izena. Gauez lan egin eta egunez lo egiten zuten. Hamar pezeta ordaintzen zioten eguneko. Tabakoa ere ematen zieten.

  • Justino Sasieta Gernikako bonbardaketaren hotsa Azkoitiraino

    Justino Sasieta Irulegi (1929) Azkoitia

    Gernika bonbardatu zutenean, aitarekin mendian zegoen eta hango zaratak entzun zituzten.

  • Teresa Aranguren Durangoko bonbardaketa

    Teresa Aranguren () Berriz

    Bere ahizpa zutabe batek jo zuen Durangoko bonbardaketan komentuan. Bonbardaketaren egunean ohean zegoen eta akorduan daukana kontatzen du. Lehengusina bat bonbardaketan hil zitzaion.

  • Etxeberria Aldazabal anaiak Gerra garaian, tunelean babeslekua

    Enrike Etxeberria Aldazabal (1936) Fernando Etxeberria Aldazabal (1932) Berriz

    Gerra garaian, tunelean zeukaten babeslekua eta zakuekin ixten zuten sarrera. Nortzuk joaten ziren kontatzen dute. Frontoiaren azpialdean ere babeslekua zegoen.

  • Roxita Azurza Anaia gerran, eta beraiek soldaduekin dantzan

    Roxita Azurza Insausti (1922) Donostia

    13-14 urte zituenean, gerra hasi zen. Luzatu egin zen, anaia gerrara eraman zuten, eta zauritu egin zuten. Gizona izango zuena tankearekin ibili zen. Soldaduekin dantzan ibiltzen ziren, soltean eta helduta.

  • Bonben eta moroen beldur

    Juanita Ugarte Bilbao (1924) Getxo

    Hamahiru urte zituen gerra hasitakoan. Hegazkinak zetozenean, etzan egiten ziren alkatxofen azpian. Moroak zetozela esaten zieten eta asko beldurtzen ziren.

  • Juliana Jauregi Umeen begietatik, bonbardaketa ikuskizun

    Juliana Jauregi Arietaleanizbeaskoa () Elorrio

    Iguria auzoan bizi da. Gerra garaian frontearen erdian egon ziren. Hegazkinak ikusitakoan, zuloan ezkutatzen ziren. Janaria izaten zen ardura nagusia. Gaztea zenez, ikuskizuna izaten zen haientzat bonbardaketa.

  • Gernikako bonbardaketaren eguna

    Eufemia Filibi Valencia (1925) Karmen Filibi Valencia (1928) Busturia

    Gernika deseginda geratu zen bonbardaketa eta gero. Beren ahizpa bat bertan Gernikan egon zen egun hartan. Goizez hegazkin bat ibili zela diote, herria ikusten, eta arratsaldez bonbardatu zutela Gernika. Asturiasko errefuxiatuak egon ziren Arrotegiren jauregian. Anekdota bat kontatzen du Karmenek. Ikusi egin zuten hegazkinak zelan pasatzen ziren.

  • Bonbardaketa merkatu egunean

    Eufemia Filibi Valencia (1925) Karmen Filibi Valencia (1928) Busturia

    Merkatua pasealekuan egiten zen. Bonbardaketaren zehaztasunak kontatzen dituzte.