Borroka

  • Migel Iturrate Muxikan fronte biren erdian; milizianoekin harremana

    Migel Iturrate Arriortua (1923) Dima

    Muxikan bi fronteren erdian egon ziren. Milizianoak joaten zitzaizkien taloa eta esnea jatera. Goseak egoten ziren. Gipuzkoarrak ziren. Bost behi eduki zituzten, baina korta txikia zuten eta bi aldamenekoari eman zizkioten. Handik etxera itzuli ziren gero.

  • Migel Iturrate Soldaduak Juan Arrospide medikuaren bila

    Migel Iturrate Arriortua (1923) Dima

    Behin soldadu batzuk joan zitzaizkien, Juan Arrospide medikua non bizi zen galdetuz. Antza denez, Gasteizko familiaren bat egon zen medikuaren etxean. Handik denbora gutxira beste soldadu batzuk etorri ziren medikuarengatik galdezka, haiek fusil eta guzti. Baina ordurako denak alde eginda zeuden.

  • Migel Iturrate Saibigaineko borroka; soldaduak Bizkargirako entrenatzen

    Migel Iturrate Arriortua (1923) Dima

    Kaxiano izeneko artzaina Saibigaineko borrokan ibili zen. Dimako bi gizon hil ziren bertan eta Kaxiano desagertu. Muxikan soldaduak Bizkargira joateko entrenatzen zebiltzala, Kaxiano ikusi zuten. Haren aitari bizirik zegoela esan ziotenean, ez zuen sinistu. Gerratean hildako eta zauritutako ezagunak.

  • Migel Iturrate Dimako hamabi idi-pare Otxandioko frontera

    Migel Iturrate Arriortua (1923) Dima

    Otxandion denbora luzez egon zen frontea. Hamahiru idi-pare zeuden orduan Diman eta hamabi Otxandioko frontera eraman zituzten. Beraien idi-parea libratu egin zen eta aita pozik. Baina gero milizianoak etorri zitzaizkion, idi-parea prestatzeko esaten.

  • Migel Iturrate Txokolatea eta koñaka hartuta, lubakietara

    Migel Iturrate Arriortua (1923) Dima

    Anaia eta beste lagun batzuk Otxandiano batailoian sartu ziren euren borondatez. Markina inguruan zegoen euren konpainia. Kapitainak boluntarioak eskatu zituenean, euren burua aurkeztu zuten. Txokolatea eta koñaka hartuta, lubakietara joan ziren. Kapitainak zerbitzu guztietatik libre laga zituen gero.

  • Migel Iturrate Idi-pareak Otxandioko frontean, bideak egiteko

    Migel Iturrate Arriortua (1923) Dima

    Idi-pareak eraman zituzten Otxandioko frontera. Euren lehengusua etorri zen "karreteru" lana egiteko, baina ez zuten onartu, politika kontuengatik. Idi-pareagatik eta "karreteru" lanagatik zenbat ordaintzen zuten. Idiak bideak egiteko erabili zituzten.

  • Migel Iturrate 14 urterekin, gerra sasoian, "karreteru" lanean

    Migel Iturrate Arriortua (1923) Dima

    Frontea zegoen inguruetan. Ama eta arrebak Muxikan zeuden; aita, anaia eta bera Durangotik bueltan etorri ziren. Moroak ikusi zituztela gogoan du. Bera, 14 urterekin, "karreteru" lanean hasi zen idi-parearekin. Dimako karlista batentzat oheko gauzak eraman zituen gurdian.

  • Migel Iturrate Gerrateko bizipenak: bonbardaketak, gordelekua, etxera itzulera

    Migel Iturrate Arriortua (1923) Dima

    Gerratean Dima osoa ebakuatu zen. Altzaririk onenak eurekin eraman zituzten. Etxera itzuli zirenean, etxeko gauza guztiak erreta topatu zituzten. Frontea gertu egon zenez, soldaduak etxeetan sartzen ziren. Bonbardaketak ere izan ziren Diman eta baita hildakoak ere. Gordelekura nora joaten ziren.

  • Antonio Sagarna Gerratean ibili ez arren, bonbardaketak ikusi zituen

    Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    `Kariño´k Gernikako bonbardaketa ikusi egin zuen anaiarekin mendi puntan zegoela. Beste bonbardaketa batzuk ere ikusi zituzten. Berari ez zitzaion tokatu joatea, gaztea zelako artean, baina bera baino bi urte nagusiagoak eraman zituzten soldadu.

  • Antonio Sagarna Soldaduei laguntzera Mugarrara

    Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    Gerratean fronteak non egon ziren. Milizianoak herrian. Agindu bat etorri zen esanez umeak eta andreak kenduta, beste guztiak ebakuatzea komeni zela. Soldadu batzuk etorri zitzaizkien pistolarekin eta Mugarrara laguntzeko esan zien, euren lagunei jatekoa eramatera. Gaua han pasa behar izan zuen eta hurrengo egunean laga zioten etxera itzultzen. Kapitainak txokolatea eman zion.

  • Antonio Sagarna Artetan nazionalekin topo; hildako soldadua

    Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    Gerratean hara eta hona ibili ostean Artetako San Antontxura iritsi ziren `Kariño´ eta anaia. Han soldadu nazionalekin topo egin zuten. Ogiaren inguruko pasadizoa. Hildako soldadu bat zegoen inguruan. Nazionalek dena kendu zioten, baita gorrien dirua ere, eta gero ostikoz jo eta iraindu. `Kariño´k dio gerra ezagutu zuela gerrara joan barik.

  • Jose Gorospe Gerrateko bizipenak; Bilbo hartu zuteneko kontuak

    Jose Gorospe Abasolo (1934) Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    `Kariño´ren anaia soldadu ibili zen gerratean. "Cinturón de hierro". Nazionalak itsasotik sartu ziren. Bilbo hartu zuteneko kontuak. Zaratamotik fusilen tiroen argitasuna ikusten zuten iluntzean.

  • Jose Gorospe Lemoatxen borroka gogorra

    Jose Gorospe Abasolo (1934) Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    Lemoatxen borroka gogorrak bizi izan ziren gerratean. Jose han ibili zen beharrean gerora eta gerrateko bonba-zuloak zeuden bezala mantentzeko agindu zioten. Dena zuloz beteta geratu zen. Jende asko hil zen bertan.

  • Antonio Sagarna Gorrien kamioiak Diman; bonbardaketak

    Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    `Kariño´astoarekin errotara zihoala, Dimako plazan kamioi txiki pila bat ikusi zituen pasatzen. Gorriak zihoazen bertan, aizkora, pikatxoi eta eskopetekin. Gerra luze joan zen eta pixkanaka gorriak arma gabe geratzen joan zirela dio. Lehenengo bonbardaketa Otxandion. Gero Durango, Elgeta, Gernika... Berak dena ikusi zuen.

  • Antonio Sagarna Marmiten bristada ikusita, bonba bota ziotenekoa

    Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    Zaratamon ebakuatuta zeudela `Kariño´ri gertatutakoa. Ardi-esnea batzeko, marmitak ekarri behar izan zituen iluntzean etxetik txabolara. Marmiten bristada ikusita, hegazkinak hurbildu zitzaizkion eta bonba bat ere bota zioten. Zortea izan zuen.

  • Antonio Sagarna Elgetatik oinez etorri ziren soldaduak

    Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    `Kariño´ren anaia, Patrizio, gerran ibili zen. Lehenengo Gorbeian eta gero Elgetan. Elgetatik oinez etorri zitzaizkien soldadu batzuk euren etxera. Zerbait jan zuten, baina triste ei zeuden, berba egiteko adorerik barik.

  • Antonio Sagarna Soldaduekin larri, txakurrak Euskadi izena zuelako

    Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    Igorren eta Lemoan zubiak bota egin zituzten gerratean. Ardiekin Artetatik behera jaitsi zirenean, Erletxetan artilleriako soldaduak zeuden. Euren txakurrak Euskadi zuen izena eta estutasuna pasa zuten hango soldaduekin. Berehala aldatu zioten izena txakurrari.

  • Otxandioko bonbardaketan laguna hil

    Pantxika Ortuzar (1917) Mañaria

    Otxandioko taberna batean egon zen neskame eta lagun bat zuen han, Biltegira azukre bila joan behar zuten, baina bera lanak amaitzen zebilen eta laguna aurreratu egin zen. Otxandio bonbardatu egin zuten eta laguna hil egin zen. Gerora arte ez omen dute jakin senideek non zegoen gorpua,

  • 182 Trintxerak eta batailoiak

    Luis Aranzabal Gabilondo (1922) Bergara

    Trintxerak non egin zituzten azaltzen du. Bera basoan egon ohi zen bakarrik, ardiekin erdi ezkutuan. Batailoiaren antolamenduaz hitz egiten du: baserrietan eta mendiko txaboletan egoten ziren.

  • 182 Erasoetako armak

    Luis Aranzabal Gabilondo (1922) Bergara

    Baserriei eraso egiten zieten. Asko bala bidez. Kanoikada ugari botatzen zituzten baserri ingurura ere. Hainbat jaurtigai lehertu gabe geratu ziren soroetan: batzuk beraiek leherrarazi zituzten basoan, eta besteak lurperatu egin zituzten.