Borroka
-
Aita eta osaba galdu zituenekoa
Migel Aldasoro Gonzalez (1930) Donostia
Tiro hotsak 1936ko uztailaren 18an hasi ziren, aitarekin baratzean zegoen gerra hastean. Etxera bidean zihoan batean harrapatu zuten aita txapelgorriek, Andoaingo udaletxeko kalabozora eraman zuten, handik egun batzuetara fusilatu zuten Tolosan, 33 urte zituela. Osaba arto bila joan zen batean, teniente koronel batek bertan hil zuen. Aita eta osabarik gabe geratu zen oso gazterik.
-
Tiroen ondorioz platerak dantzan
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
Gerran Bittorik beldur handia pasa zutela kontatzen du, batzuetan, San Markos aldean tiroak entzun eta platerak dantzan hasten ziren burrunbagatik. Orduan, altxa eta ihes egiten zuten, bakoitzak ahal zuen tokira. Behin amari tratua lapurtzen saiatu ziren hiru atso.
-
Tropengandik ihesi
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
San Markosetik jaisten ziren tropek ikus ez zitzaten, erreka bazterretan ezkutatu ohi ziren.
-
Hamabietako sirena
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
Gerra hasi zela konturatu zirenean, Doostian bizi ziren izebengana jo zuen Bittorik eta familiak. Oroitzen du eguerdiko hamabietan sinerak jotzen zuela, eta Donsotiako kaleak hutsik gelditzen zirela.
-
Granada batek eztanda
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
Bonbardaketak hasi eta bizilagunak mugitu nahi ez zuela eta, granada bat harengandik gertu erori eta eztanda egin zuen. Segituan aldatu zuen iritziz.
-
Gerraren eragina Astigarragan
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
Bittorik gogoan du aitak kontatu zion gertakari bat, izan ere, aitaren ezagun baten etxera bi gizon joan baitziren, eta bertako gizona iritsi orduko, mendi batera eraman eta hil egin zuten.
-
Aitari eskopeta kendu ziotenekoa
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
Behin, udaletxearen aginduz, gizon batek Bittoriren aitari eskopeta kendu behar izan zion, itzuliko ziola esanez, baina ez zuen berriro ikusi eskopeta hura.
-
Ahizpa Burutzako tiroketak harrapatu zuen
Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria
Baratzetik bizi zen familia. Baratze haundiak zituzten, eta tratua saltzera joaten zen Micaelaren ahizpa Donostiara. Gogoan du ahizpak kartzelako presoak elizara joaten ikusten zituela, eta asterik aste presoak desagertu egiten ziren. Beste batean, Buruntza aldean tiroketa bat hasi, eta osabaren etxean gelditu behar izan zuen ahizpak.
-
Koltxoiak leihoetan, tiroez babesteko
Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria
Micaela txikia zela, tiroketak ohikoak izaten ziren. Googoan du gurasoek leihoetan koltxoiak jartzen zituztela, balak gelditu eta inor zauritu ez zedin. Aita Micaelak 3 urte zituela hil zen.
-
Zubietan gerrateko zangak
Inaxio Otaegi Otaegi (1937) Lasarte-Oria
Urnieta gehiago zigortu zuten gerra garaian Lasarten baino. Bazen familia bat bereziki zigortu zutena, 'gorriak' zirelako. Bada talde bat gerra garaiko kontuak aztertzen ari dena, eta Zubietan zanga bat zegoela jakin dute haiei esker. Askotan joaten ziren hara ganaduarekin.
-
Gerra garaiko bizipenak
Juli Uriarte Otazua (1916) Fruiz
Gerra garaiko bizipenak. Etxetik irteten zirenean, tiroak. Gero kanoikadak. Etxetik alde egin behar. Bikote bakoitzak ganadu pare bakarra eduki zezakeen. Beraiek bi pare eduki zituzten, bera ere ordurako ezkonduta zegoelako. Bi ume zituen eta senarra frontean. Ez zuen haren berririk izan denbora luzean. Burdinazko gerrikoa.
-
Soldaduak zetozela eta Bermeora ihesi
Braulia Hormaetxe Gerekaetxebarria (1915) Fruiz
Gerra garaiko bizipenak. Soldaduak zetozela eta Bermeora joan behar zirela esan zien osabak. Hara joan ziren. Etxera itzuli eta dena utzitako moduan aurkitu zuten.
-
Gernika nork erre zuen
Alejandro Legarreta Uriarte (1918) Fruiz
Gerra garaiko bizipenak. Vitoria sarjentuarekin eta kapitainarekin izandako elkarrizketa. Ea Gernika nork erre zuen zehatz ba ote zekien galdetu zioten. Berak emandako erantzuna.
-
Loiola Batailoiko sarjentua izan zen
Natalio Juaristi Aranburu (1912) Bergara
Aita eta 3 anaia frontean. Natalio, sarjentu izan zen Loiola Batailoian. Batailoien izenak. Donostiako ebakuazioko gorabehera batzuk.
-
Preso egon zenekoa
Natalio Juaristi Aranburu (1912) Bergara
Gerra zibilerako armak nola lortu zituzten kontatzen du. Frantziaren traizioa. Asturiasera bidean, preso hartu zituztenekoa.
-
Gernikako bonbardaketaren bezperako bizipenak
Migel Iturrate Arriortua (1923) Dima
Gernikako bonbardaketaren bezperako bizipenak. Gernikara sartzerakoan sirena entzun zuten eta bandera atera zuten. 30 aireplano inguru pasa ziren eta paperak bota zituzten, Gernika bonbardatuko zutela esanez. Bonbardaketa egunean gordelekuan egon ziren.
-
Muxikan fronte biren erdian; milizianoekin harremana
Migel Iturrate Arriortua (1923) Dima
Muxikan bi fronteren erdian egon ziren. Milizianoak joaten zitzaizkien taloa eta esnea jatera. Goseak egoten ziren. Gipuzkoarrak ziren. Bost behi eduki zituzten, baina korta txikia zuten eta bi aldamenekoari eman zizkioten. Handik etxera itzuli ziren gero.
-
Soldaduak Juan Arrospide medikuaren bila
Migel Iturrate Arriortua (1923) Dima
Behin soldadu batzuk joan zitzaizkien, Juan Arrospide medikua non bizi zen galdetuz. Antza denez, Gasteizko familiaren bat egon zen medikuaren etxean. Handik denbora gutxira beste soldadu batzuk etorri ziren medikuarengatik galdezka, haiek fusil eta guzti. Baina ordurako denak alde eginda zeuden.
-
Saibigaineko borroka; soldaduak Bizkargirako entrenatzen
Migel Iturrate Arriortua (1923) Dima
Kaxiano izeneko artzaina Saibigaineko borrokan ibili zen. Dimako bi gizon hil ziren bertan eta Kaxiano desagertu. Muxikan soldaduak Bizkargira joateko entrenatzen zebiltzala, Kaxiano ikusi zuten. Haren aitari bizirik zegoela esan ziotenean, ez zuen sinistu. Gerratean hildako eta zauritutako ezagunak.
-
Dimako hamabi idi-pare Otxandioko frontera
Migel Iturrate Arriortua (1923) Dima
Otxandion denbora luzez egon zen frontea. Hamahiru idi-pare zeuden orduan Diman eta hamabi Otxandioko frontera eraman zituzten. Beraien idi-parea libratu egin zen eta aita pozik. Baina gero milizianoak etorri zitzaizkion, idi-parea prestatzeko esaten.


