Borroka
-
Otxandioko hildakoak Mañariko kanposantura
Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria
Otxandioko bonbardaketaren ostean, hango hildako asko Mañariako kanposantura ekarri zituzten.
-
Frontea Albiztik Lemoatxera
Anastasio Beaskoetxea Egiarte (1925) Mendata
Mendiganen bizkaitarrak eta Albizen karlistak egon ziren frontean, gerran. Albiztik Mendatara mugitu zen. Hegazkinak bonbardatzen ikusten zituzten. Tankeek eta abiazioak apurtu zuen inguru horretako frontea, eta Lemoatxera mugitu zen. Handik Bilbora.
-
Gernika bonbardatu zuten eguna
Anastasio Beaskoetxea Egiarte (1925) Mendata
Gernika bonbardatu zuten goizean izeko neskazaharrarekin joan zen Gernikara arrautzak saltzera. Milizianoak harantz honantz ikusten zituzten, eta jendea artega edo. Giro horretan, izekok etxera itzultzea pentsatu zuen. Errenteria pasata, hegazkinak hasi ziren gainetik pasatzen, bonbak bota eta metrailatzen. Izekoa babestu ere ez zen egiten. Hegazkinak Ajangizetik Foru aldera sartzen ziren eta Gernikara. Marmizen gora hasi zirenean etxerantz, hirunaka etortzen hasi ziren hegazkinak; milizianoak aurkitzen zituzten bidean, atzeraka, sakabanatuta, erretiratzen; Kalamuako frontea apurtu zutela uste du. Iluntzean, Gernika sutan ikusten zen, eta paper erreak eta hautsak ekartzen zizkien haizeak. Bonba txikiak aurkitzen zituzten basoetan.
-
Ezinikusiek eragindako salaketak
Kontxa Gonzalez Badiola (1928) Elantxobe
Lehengusu bat hil zen gerran, itsasoan; beste bat lurrean. Kartzelan ere egon ziren. Elantxoben nazionalistak eta faxistak egon ziren. Elkarren arteko ezinikusiek eragindako salaketen ondorioz eraman zituzten preso batzuk. Orain beti irabazten dute nazionalistek.
-
1936an Zarautzera; hango bizipenak
Andoni Unanue Lekuona (1932) Lasarte-Oria
Gerra hasi zenean lau urte zituen, baina orduko gauza asko gogoratzen ditu. Esaterako, aldamenean bizi zen harakinaren kamioian gauzak sartu eta Zarautzera nola joan ziren. Uztailean joan ziren eta bi-hiru hilabete egin zituzten han, irailean sartu baitziren nazionalak Zarautzen. Zarauzko oroitzapenak; hondartzara joaten ziren osabarekin. Behin urrutira Cervera barkua ikusi zuten Donostiara bonbak botatzen.
-
Gerra garaiko oroitzapenak: zaurituak, Franco, hegazkinak...
Maria Jesus Urkiola Soraluze (1930) Lasarte-Oria
Gerra zibileko kontuak ondo gogoratzen omen ditu. Euren aldameneko etxean eskola zegoen. Bera hara joan zen umetan. Gerra sasoian zaurituak eramaten zituzten bertara. Orduko bizipenak: eskua jaso behar eskolan, Francoren etorrerak... Tiroketak eta bonbak zirenean, behera jaisten ziren. Bost urte eta erdi zituen orduan. Gauza asko ikusten zituzten, baina isilik egon behar.
-
Etxetxo baserri ondoan soldaduak tiroka
Martina Iturrioz Lazkano (1933) Lasarte-Oria
Gerra sasoian Etxetxo baserrian egon ziren. Gogoan du senide ugari bildu zirela. Izebak sukaldeko leiho handiaren parean koltxoia ipini zuen, balak gelditzeko. Tiroketak Santa Barbaratik Oria mendira. Etxetxo aurrean zegoen petrilaren atzealdean egoten ziren soldaduak makurtuta, tiroka.
-
Michelin lantegiko langileak ez zituzten gerrara eraman
Martina Iturrioz Lazkano (1933) Lasarte-Oria
Gerra sasoian Michelin lantegiak jende asko salbatu zuen. Bertan lanean zebiltzanak ez zituzten gerrara eraman, auto eta kamioentzat gurpilak behar zirelako. Horrela libratu zen bere aita. Bestela, kinta askotako mutilak eraman zituzten, 17 urtetik hasi eta gora.
-
Gerra sasoian Gorbeian lo egin behar elurrarekin
Leon Bilbao Ibarretxe (1916) Artea
Gerra sasoian, elurra egonda ere, trintxeran lo egin behar. Gorbeiako puntan sarri lo egin behar izan zuen. Nola prestatzen zuten ingurua: fusilak ipini, gainetik toldoa bota, txilarra... Garai bateko jendea gogorragoa zela dio, behintzat aurrera ateratzen zirenak. Berak zazpi hilabete ingururekin tifusa izan zuen, baina bizirik atera zen.
-
Uzturretik bonbak gerra hasieran
Sabino Etxabeguren Artola (1927) Anoeta
Gerra hasieran, Uzturretik bonbak nola botatzen zituzten gogoan du. Defendatzeko, etxea babestu behar izan zuten. Hegazkinen hotsa ere gogoan du. Beldurra zuten eta ganbaran ezkutatzen ziren.
-
Aita eta osaba galdu zituenekoa
Migel Aldasoro Gonzalez (1930) Donostia
Tiro hotsak 1936ko uztailaren 18an hasi ziren, aitarekin baratzean zegoen gerra hastean. Etxera bidean zihoan batean harrapatu zuten aita txapelgorriek, Andoaingo udaletxeko kalabozora eraman zuten, handik egun batzuetara fusilatu zuten Tolosan, 33 urte zituela. Osaba arto bila joan zen batean, teniente koronel batek bertan hil zuen. Aita eta osabarik gabe geratu zen oso gazterik.
-
Tiroen ondorioz platerak dantzan
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
Gerran Bittorik beldur handia pasa zutela kontatzen du, batzuetan, San Markos aldean tiroak entzun eta platerak dantzan hasten ziren burrunbagatik. Orduan, altxa eta ihes egiten zuten, bakoitzak ahal zuen tokira. Behin amari tratua lapurtzen saiatu ziren hiru atso.
-
Tropengandik ihesi
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
San Markosetik jaisten ziren tropek ikus ez zitzaten, erreka bazterretan ezkutatu ohi ziren.
-
Hamabietako sirena
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
Gerra hasi zela konturatu zirenean, Doostian bizi ziren izebengana jo zuen Bittorik eta familiak. Oroitzen du eguerdiko hamabietan sinerak jotzen zuela, eta Donsotiako kaleak hutsik gelditzen zirela.
-
Granada batek eztanda
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
Bonbardaketak hasi eta bizilagunak mugitu nahi ez zuela eta, granada bat harengandik gertu erori eta eztanda egin zuen. Segituan aldatu zuen iritziz.
-
Gerraren eragina Astigarragan
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
Bittorik gogoan du aitak kontatu zion gertakari bat, izan ere, aitaren ezagun baten etxera bi gizon joan baitziren, eta bertako gizona iritsi orduko, mendi batera eraman eta hil egin zuten.
-
Aitari eskopeta kendu ziotenekoa
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
Behin, udaletxearen aginduz, gizon batek Bittoriren aitari eskopeta kendu behar izan zion, itzuliko ziola esanez, baina ez zuen berriro ikusi eskopeta hura.
-
Ahizpa Burutzako tiroketak harrapatu zuen
Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria
Baratzetik bizi zen familia. Baratze haundiak zituzten, eta tratua saltzera joaten zen Micaelaren ahizpa Donostiara. Gogoan du ahizpak kartzelako presoak elizara joaten ikusten zituela, eta asterik aste presoak desagertu egiten ziren. Beste batean, Buruntza aldean tiroketa bat hasi, eta osabaren etxean gelditu behar izan zuen ahizpak.
-
Koltxoiak leihoetan, tiroez babesteko
Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria
Micaela txikia zela, tiroketak ohikoak izaten ziren. Googoan du gurasoek leihoetan koltxoiak jartzen zituztela, balak gelditu eta inor zauritu ez zedin. Aita Micaelak 3 urte zituela hil zen.
-
Zubietan gerrateko zangak
Inaxio Otaegi Otaegi (1937) Lasarte-Oria
Urnieta gehiago zigortu zuten gerra garaian Lasarten baino. Bazen familia bat bereziki zigortu zutena, 'gorriak' zirelako. Bada talde bat gerra garaiko kontuak aztertzen ari dena, eta Zubietan zanga bat zegoela jakin dute haiei esker. Askotan joaten ziren hara ganaduarekin.


