Borroka

  • Maria Luisa Muguruza Aita gerrako gudari izan zen

    Maria Luisa Muguruza Tellaetxe (1947) Lasarte-Oria

    Etxean ez zuten euskaraz hitz egiten. Amak ez zekien euskaraz. Aita, gudaria izan zen Bizkaian. Aitaren anai-arrebak.

  • Anastasio Larruzea Beaskoa baserria bonba batek jo zuen

    Anastasio Larruzea Urizar (1936) Amorebieta-Etxano

    Auzoan ez da baserririk erre izan. Bere jaiotetxea, Beaskoa baserria, bonba batek jo zuen gerra sasoian. Etxea hondatuta zegoenez, berria egin zuten.

  • Agustin Legorburu Gerra sasoiko bizipenak

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Bere lehenengo lanbidea "beranietan joatea" izan zela dio, eskola etxetik urrun zuten eta. Amak 12 ume izan zituen. Gerra sasoian senideak banatuta egon ziren: anaiak frontean, arreba Frantzian... Beraiek Deriora joan ziren ebakuatuta eta gero handik Sopuertara. Derioko seminarioan milizianoen kuartela egon zen. Mutikoak hara joaten ziren platerarekin eta "rantxoa" ematen zieten. Sopuertatik etxera itzuli zirenean, miseria.

  • Agustin Legorburu Gerratean hildako ugari Ganzabalen

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Ganzabal tontorrean jende asko hil omen zen gerra sasoian. Osabek kontatzen zuten hildakoen gurdikadak atera zituztela hiru astean.

  • Enrike Lopez Gerra zibilean babestu beharra

    Enrike Lopez Bilbao (1930) Bermeo

    Zazpi urte zituela bizi izan zuen gerra. Enrikek kontatzen du nola babestu ziren Gernika bonbardatu zutenean, gero baserrian egon zirela, eta txikia zenez Matxitxakon gertatutakoari buruz gerora entzundakoa baino ez dakiela.

  • Luzia Altonaga Ume kupel barruan

    Luzia Altonaga Zallo (1925) Bermeo

    Nazionalak herrira sartu zirenean, portuko haitzetara joan ziren hiru emakume umeekin ezkutatzera. Horietako batek umea kupel barruan sartu zuen tiro-hotsik entzun ez zezan.

  • Luzia Altonaga Kanoikadak motor txikia hondoratu

    Luzia Altonaga Zallo (1925) Bermeo

    Kanoikada batek portuan zegoen motor txiki bat jo eta hondoratu egin zen.

  • Migel Zubiaur Errepublikarrekin gerran

    Migel Zubiaur Ayo () Erandio

    Errepublikarrekin ibili zen gerran. Burnizko gerrikoa apurtu zutenean, etxean zegoen. Berak lan egiten zuen Iberia izeneko lantegia Sestaon zegoen. Hantxe ibili zen lanean, Bilbo hartu eta gero. Hilabete bi egin zituen inguruan gerran. Babesik gabe eta eraso latzen pean ibili behar izan zuten.

  • Bidaurre Iraola Almirante Cervera kanoikadaka itsasotik

    Juanita Bidaurre Iraola (1928) Donostia

    Francoren aldeko Almirante Cervera itsasontziak itsasotik kanoikadak bota zituen Donostiaren kontra. Gogoan du baserri batek zuloa izan zuela. Itsasontziaren sirenak entzundakoan, etxetik irteten ziren, baina ez daki zertarako. Antiguako elizari sua eman behar ziotela zioten, baina elizak zaintzen ibili zen jendea.

  • Mari Aranguren Bilbao Gerra garaiko trintxerak dituzten mendiak

    Mari Aranguren Bilbao (1914) Angeles Olabarri Aranguren () Iñaki Olabarri Aranguren (1935) Amorebieta-Etxano

    Ganzabal mendia da inguruetako ezagunena, gerra sasoian liskar handiak egon zirelako bertan. Oraindik ere trintxerak ikus daitezke. Beste mendi batzuetan ere badaude trintxerak: Zamalloamendi, Urramendi... Beste mendi batzuk.

  • 1626 Gernikako bonbardaketa

    Maria Dolores Basterretxea Santiago (1933) Gernika-Lumo

    Gernikako bonbardaketa izan zenean, umea zen, baina gogoan du bere aitabitxiak babeslekura zelan eraman zuen. Bere ama Abaituatarren oso laguna zen, eta haien etxean zeudela hasi zen bonbardaketa. Beraien alaba Nekanerekin batera soroan etzanda egon zen. Bonbardaketako gauean, Errenteriako zubiraino joan eta soldaduek ez zieten pasatzen utzi. Errenterian pasa behar izan zuten gaua, Gomezanekoan etxean.

  • Juanita Bergara Bonbardaketan bere lehengusinaren umea hil zen

    Juanita Bergara Mintegia (1917) Gernika-Lumo

    Bonbardaketak San Juan Ibarran harrapatu zuen. Bere lehengusina eta haren umearekin egon zen eta berak etxerako bidea hartu zuen. Baina lehengusinari eta umeari bonba bat gainera jausi, umea hil eta lehengusinak hanka zauritu zuen. Etxera Ajangiztik joan zen, bideak metrailatu egiten zituztelako.

  • Juanita Bergara Plaza Errenteriatik Gernikarako bidean egoten zen

    Juanita Bergara Mintegia (1917) Gernika-Lumo

    Lehengusinak hanka zauritu zuen bonbardaketan eta Santoñara eraman zuten. Merkurio iturriaren inguruan zaldiak eta astoak egoten ziren. Bonbardaketa sasoian ez zen egon oraingo merkatu-plaza modukorik; Errenteriara bidean egoten ziren baserritarrak.

  • Pilar Candina Bonbardaketan Andra Marian egon ziren

    Pilar Candina Elgezabal (1918) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa egunean, arratsaldeko lauretan irten zen kalera auzoko batekin. Sasoi hartan, Gernika-Lumok errefuxiatu asko jaso zituen; hori dela eta, kanpoko jende ugari zegoen. Kalean mugimendu handia nabaritu zuten. Amuma bonbardaketa baino hilabete lehenago hil zen eta oraindik lutoz zebilen. Kalera irten eta segidan, kanpaiak entzun zituzten. Andra Mariara joan ziren Piedadeko Ama Birjinaren ondora, eta han egon ziren erasoak bukatu arte.

  • Enrique Aranzabal Bonbardaketan trenbidetik Forurantz

    Enrike Aranzabal Olaeta (1924) Gernika-Lumo

    Lehenengo bonben ostean, 3 minutuko tarte bat-edo egon zen eta trenbide aldera jo zuten korrika, Foru aldera. Hegazkinak baxu pasatzen ziren metrailatzen. Beraiek zortea izan zutela dio, ez zuten etxeko inor galdu. San Juan Ibarrako jendea erreka izkinara joan zen babes bila, plaza guztia txikitu zuten-eta. Hurrengo egunean, Foruko harrobiko kobazuloetan egon ziren Gernika berriro bonbardatuko zutelakoan.

  • Rafa Armendariz Gernikako babeslekuak

    Rafa Armendariz Gainza (1926) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa aurretik Forura joan ziren bera eta anaia, beldurrez. Bere ama eta arreba, ostera, Gernikan egon ziren; anbulatorio ondoko babeslekuan ezkutatu ziren. Beste babesleku batzuk ere bazeuden Artekalen eta Andra Mari kalean; azken horretan, jende asko hil zen.

  • Kontxi Arrien Bonbardaketa kanpandorrean

    Kontxi Arrien Monasterio (1929) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa egunean, kanpaiak entzun zituenean, tabaka zebilen jolasten Goienkalean, eta Andra Mariko kanpandorrera joan zen babestera. Handik irteterakoan, etxera joan zen eta ez zuen inor aurkitu. Beraien etxeak, Taberna vasca taberna-jatetxeak, hurrengo egunean hartu zuen su. Gurasoak heldu zirenean, amaren jaiotetxera joan ziren, Ajangizera.

  • Luzina Arriola Bonbardaketa eguna

    Luzina Arriola Zabalia (1925) Gernika-Lumo

    Bonbardaketan, babeslekuan ezkutatu ziren, "Refugios de Rojo" deritzonean. Azokatik bueltan zihoan jende asko metrailatuta hil zuten. Arratsaldeko lauretatik zortziak arte izan zen bonbardaketa. Erian, Pablo Picasso kale ondoan, astoak-eta egoten ziren eta bertan hil zituzten 70 bat. Bonbardaketa hasi orduko, beraien babeslekura joan ziren. Handik, amamaren etxera joan ziren, goizaldean Bilbora ihes egin aurretik.

  • Julio Onaindia Bonbardaketako uneko sentipenak

    Julio Onaindia Landeta (1924) Gernika-Lumo

    Julio eta bere arreba etxe ondoko babesleku batean babestu ziren bonbardaketan. Estu-estua zen, gaur egungo Aterpe tabernako ate ondotik Juan Kaltzada kalera doan tartea. Han Nabeatarren baserria zegoen eta bertakoak oso arduratuta ikusi zituen. Jendearen ezinegona eta besteen baretzeko ahaleginek bat egin zuten momentu latz haietan. Goizean goizetik Durangon jasan zuen lehen erasoa Juliok, Gernikakoagaz lau pairatu zituen. Bonbardaketa egunean porru-patatak afaldu zituzten beraien etxean batutakoek. Beraien etxean jende askok hartu zuen aterpe gerora ere, gehienek etxea galdu zuten-eta.

  • Jose Antonio Torrealdai Bonbardaketa eguna

    Jose Antonio Torrealdai Bilbao (1931) Gernika-Lumo

    Bonbardaketaren eguna. Indaba zuriak bazkaldu zituzten egun hartan. Hegazkinak bi txandatan etorri zirela gogoan dauka. Sirenak joka hasi zirenean, Malostetik zehar ihesi joan ziren. Sasien ondoan geldi-geldi egon zen beste emakume baten besoetan. Bonbardaketaren ostean, emakume hura zoratu egin zela kontatzen du. Aita kortan geratu zen.