Borroka

  • Lorea Furundarena Gerrako itsasontziak Saturraranen

    Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku

    Gerra denborako oroitzapenak. Tiro hotsak baserritik entzuten zituzten. Gerrako itsasontziak Saturraranera iristen zirenean zarata handia ateratzen zuten. Baserritik itsasontzien mugimenduak ikusten zituzten. Itsasontziak Saturraran aldera iristen zirenean, soldaduek etxetik joateko esaten zien. Ama eta umeak gorde egiten ziren; aita baserrian geratzen zen.

  • Lorea Furundarena Soldaduak

    Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku

    Gerra denborako oroitzapenak. Soldaduak baserriko tejabanan lo egiten zuten. Pareta bat egin zuten babesteko.

  • Lorea Furundarena Izara zuria eta soldaduak

    Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku

    Gerra denborako oroitzapenak. Baserrian izara zuri bat jartzen zuten. Soldaduei nolako harremana zuten azaltzen du: Lorea eta anai-arrebak haiengana joaten ziren tiroteorik ez zenean, eta jatekoa ematen zien. Soldaduak Bizkaia aldera zihoazen.

  • Claudio Usobiaga Intxorta

    Claudio Usobiaga Albizu (1916) Mutriku

    Intxortako borrokari buruz hitz egiten du. Intxortatik Olaberri ondora jaitsi zen Claudio, bakar-bakarrik. Tenienteak munizio kaxa baten bila joateko agindua eman zion, eta kaxarekin bueltatu zenerako batailoiko kide guztiak ihes egindako zeuden.

  • Ines Lezea Ama, "gorrien" sukaldari

    Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku

    Gerra denboran, Inesen ama Eibarren geratu zen. Ama Hotel Comercioko arropak garbitu eta plantxatzen aritzen zen. Soldadu "gorrien" sukaldari lanean ere ibili zen. Bi soldadu laguntzaile jarri zizkioten. Arrate bailarako baserriak hutsik geratu zirela dio: baserritarrak ganaduekin gerratik ihesi joan ziren. Amaren oiloei jana emateko, soldaduak Arrate aldeko soroetara arto bila joan zirela kontatzen du.

  • Kandido Urreizti Soldadu italiarren instrukzioak

    Kandido Urreizti Osa (1926) Mutriku

    Gerra denborako oroitzapenak. Frontoia nolakoa zen: ez zuen estalperik. Soldadu italiarrak frontoira joaten ziren instrukzioak egitera. Soldaduen kantu zati bat abesten du.

  • Kandido Urreizti Soldaduei fusila, esku-bonbak eta balak ostu

    Kandido Urreizti Osa (1926) Mutriku

    Gerra denborako kontuak. Kalbaixora bidean kainoiak zeuden, eta Santa Kutza egiten zuten tiro. Lagun artean zebiltzala, kamioi batetik fusil bat ostu zuten. Santa Kutzen frontea zegoen. Hara joan, eta hango txaboletatik esku-bonbak eta balak osten zituzten. Balak sutara botatzean, zarata.

  • Kandido Urreizti Tropak Saturraranen sartu

    Kandido Urreizti Osa (1926) Mutriku

    Gerra denborako kontuak. Abadea beren etxea zegoen ezkutatuta, eta, orduan, Kandido Saturraranera bidali zuten senide batzuenera. Tropen etorrerari buruzko oroitzapenak: Santa Kutz gainetik gizon bat seinaleak egiten, eta Arbelaitz azpitik sartu ziren soldaduak Katetxera. Katetxe barruan, bost mutil asturiar zeuden. Bostak hil zituzten. Ganadu zain zebiltzala, soldaduen tiroak.

  • Lorea Furundarena Frontea auzoan

    Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku

    Gerra denborako oroitzapenak. Frontea auzoan egon zen geldituta zazpi hilabetean. Bizkaia aldeko baserrietako jendea Lorea eta bizi ziren aldera pasarazi zituzten. Ondarroako baserri bateko ganadua eduki zuten beraien baserrian; ganadu jabeak, berriz, auzoko baserri batera joaten ziren lo egitera. Lorearen aitona eta auzoko baserri batean egon ziren.

  • Lorea Furundarena Kanoia eta frankistak etxe ondoan

    Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku

    Gerra denborako oroitzapenak. Lorearen etxetik oso hurrean kanoi handi bat egon zen. Baserri ondoan egon ziren soldaduak frankistak ziren; Lorearen baserriko txakurrari jatekoa ematen zioten.

  • Lorea Furundarena Soldaduak etxean lo

    Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku

    Gerra denborako oroitzapenak. Soldadu txapel gorriak etxean lo egiten zuten... Azkoitia Azpeitia aldekoak omen ziren, eta mandoarekin beste soldaduei jatekoa eramaten ibiltzen ziren. Olioa lagatzen zien baserrian. Soldaduak lehenengo aldiz baserrira joan zirenean etxeko ur, ogi eta txokolate guztia gastatu zuten.

  • Lorea Furundarena Beldurrez dardaraka

    Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku

    Gerra denborako oroitzapenak. Tiroteoak, kanoikadak, hegazkinak, bonbardaketak... gogoratzen ditu. Baserritik itsasoa ikusten zuten; itsasontzien joan-etorriak... Etxean beldurrez dardaraka egon ziren.

  • Kandido Urreizti Kainoiak Alkolean

    Kandido Urreizti Osa (1926) Mutriku

    Gerra denborako azalpenak. Alkolean kainoak egon ziren. Soldaduak eta armamentua non egoten ziren kontatzen du. Alkoleako kainoiek Bizkaia aldera botatzen zituzten tiroak.

  • 1295 Fusilamendua gogoan

    Inazio San Migel Sorazu (1927) Mutriku

    Gerra denborako kontuak. Komandantea, medikua eta hiru soldadu Elurtegi baserrian zeudela atxilotu bat eraman zuten baserrira. Apaizarekin konfesatu ostean fusilatu omen zuten presoa. Inazio umea zen, eta beldurra pasatu zuen.

  • Mari Jose Elizalde San Pedro ermita, gerran fronteko trintxera

    Mari Jose Elizalde Azkue (1958) Zumaia

    San Pedro ermita XVI. mendekoa da eta XIX. mendean konpondu zeneko idatzi bat dago horman. Gerra garaian, teilatua jausi egin zen eta paretak geratu ziren zutik. Ermita trintxera bezala erabili zen, frontea bertan zegoelako. Horman zuloak ikus daitezke. Noizean behin balak azaltzen dira baratzean eta baita bonbak ere. Ertzaintza joaten da bonbak leherraraztera.

  • 900 Karakatera telefono haria igo zutenekoa

    Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Karakate mendira telefono haria igo zuten, horrela, hegazkinak noiz zetozen abisua eman ahal izateko. Eibarren Telefonica zegoen; indartsua zen, gainera. Gipuzkoa izan zen telefono-haria zabaldu zuen lehen lurraldea. Zuhaitz batetik bestera haria lotu eta Karakateraino igo zuten telefonoa. Gaua pasatzea tokatzen bazitzaien, goizaldeko ihintza aprobetxatu, eta garo artean hartzen zuten dutxa.

  • Piter Ansorena Aitona Isidrori gerran gertatutakoa

    Jose Ignazio Ansorena Miner (1953) Donostia

    Gerra garaian, udaletxeko langilea zen bere aitona Isidro. Abertzaleek eta nazionalek akordioa egin zuten, nazionalak Donostiara sartzen zirenean, eraikin nagusiak eta hango ondasunak babesteko. Aitonari kutxa gotor bat eman zioten, gerra ostean ganorazko alkatea jarritakoan, hari eman ziezaion. Ondoren, salaketa bat jarri zioten.

  • Alonsotegi bonbardatu zutenekoa

    None San Bartolomeko auzolagunak () Amorebieta-Etxano

    Gerra hasi zenean, ebakuatu egin zituzten. Alonsotegi bonbardatu zutenean, menditik ikusi zuten. Han zeudela, metrailatu egin zituzten. Abereak ere beraiekin eraman zituzten, Eusko Indarra batailoikoek lagunduta.

  • patxi-etxeberria Obusa etxe ondora

    Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio

    Gerra hasi zela esaten zutela gogoratzen da eta etxe ondoan barrena soldadu asko pasatu zirela. Behin, amarekin sukaldean zeudela, obus bat etxetik gertu bota zuten eta ez zen lehertu. Kontuak entzuten zituzten baina umea zenez, ez dauka askorik gogoan.

  • Jesus Ugartemendia Gudariak eta italiarrak Mundakan

    Jesus Ugartemendia Learreta (1929) Mundaka

    Mundakako hainbat etxetan gudariak zeuden lotan. Beraien etxean Amaiur batailoiko bi egoten ziren. Kasino azpira joaten ziren jaten. Gero italiarrak egon ziren eta Talan tankeak egoten ziren.