Borroka
-
Balkoitik soldadu italiarrei begira
Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku
Soldaduak sartzen zirenean, kanpaiak jotzen ziren. Italiar asko egon ziren Mutrikun. Egunero abesten zuten eta balkoitik begira ibiltzen ziren.
-
Soldadu italiarrekin harreman ona
Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku
Mutrikun gizon helduak, emakumeak eta haurrak bakarrik gelditu ziren gerra garaian. Soldadu italiar asko zeuden herrian, baina ez zuten inongo arazorik izan herritarrekin. Goxokiak ematen zizkieten haurrei.
-
Mutil laguna Bilboko burdinezko gerrikoan eta Galdames itsasontzian
Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku
Imanol Arrasate, Beneren senar izango zena, Bilboko burdinezko gerrikora bidali zuten. Gero, Galdames itsasontzian egon zen.
-
Soldadu italiarrek ardo zuria edaten zuten
Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku
Soldadu italiarrek ardo zuria edaten zuten eta aitak Loidi Zulaika ardoa ekartzen zien.
-
Errepublikarrak komentuan babes eske
Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku
1936ko irailaren 21ean errepublikanoak agertu ziren Mutrikun. Komentura sartu nahi izan ziren janari eta babes bila eta mojek, beldurrez, kanpaiak jo zituzten.
-
Tiroak entzutean, okindegiko babeslekura
Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku
Eibarrera fronterako bidean joaten zirenak ikusten zituzten etxe azpitik pasatzen. Amonak aurreko gerrei buruz hitz egiten zuen. Tiroak entzutean, okindegira joaten ziren ezkutatzera.
-
Soldadu italiarrekin harremana
Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku
Soldadu alemaniarrak Mutrikun. Goi-agintariak gutxi ikusten ziren kaletik. Soldadu italiarrak beti zeuden kalean eta herritarrekin hitz egiten zuten. Arostegineko bodegan, soldadu italiarrek armen munizioak gordetzen zituzten.
-
Saturrarango seminarioa, tropa ezberdinen babesleku
Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku
Mutrikutik kanpo heldu ziren errepublikar eta sozialistei, CNT-koak zirela esaten zitzaien. Saturrarango seminarioa, tropa ezberdinen babesleku izan zen.
-
Gerra sasoian, ezkutuan
Jose Antonio Atutxa Atutxa (1932) Maria Angeles Bikandi Olano (1937) Amorebieta-Etxano
Gerra sasoian Jose Antoniok 5 urte zituen. Hiru familia etxetik irten gabe egon omen ziren hiru astean, bi fronteren erdian zeudelako. Aita zinegotzi zegoen Udalean. Inguruko karobi batean ezkutatuta egon zen lau egunean lagun batekin batera.
-
Frontea etxetik gertu
Joxe Ugalde Ormazabal (1923) Segura
Gerra hasi zenean, Joxek 13 urte zeuzkan. Frontea pare-parean zeukaten; bala-hotsak entzuten zituzten; nola-hala babesten ziren.
-
Anaiak gerran izandako zorte ona
Joxe Ugalde Ormazabal (1923) Segura
Joxeren anaia zaharrenak hiru urte eman zituen gerran borrokan. Hainbat lekutan ibili behar izan zuen. Behin balak irrist egin zion eskuan; zorte ona izan zuen.
-
Gerra garaian, gizonak kobazuloetan izkutatuta
Martina Arraztio Saralegi (1926) Ataun
Anai zaharrena frankistek gerran hil zuten. Ahizpa zaharrena gazterik hil zen. Aita eta beste batzuk malloetako zuloetan izkutatuta egoten ziren eta janaria eramatera joaten zen bera. Hegazkinekin ikaratu egiten zen. Osaba hil egin nahi izan zuten baina ez zuten harrapatu.
-
Torreburubarri etxea gurasoek egina
Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano
Imanol Amuriza Sarrionandia, 1937ko martian jaioa, Gernikako bonbardaketa baino hilabete lehenago. Amama Torreburukoa zen eta bere gurasoei lur zati bat eman zien etxe berria egiteko. Halaxe egin zuten Torreburubarri 1935ean eta bertan jaio zen Imanol. Harlanduzko etxea da. Etxea egin zuten sasoian bi gauzak zituzten beharrezko: lurra eta harria. Idi-parea erosi zuten eta inguruetako harriak gurdian ekartzen zituzten.
-
Gerra zibileko arrastoak San Martin mendian
Maria Arroitajauregi Solaguren (1920) Jose Andres Lagunilla Arroitajauregi (1950) Amorebieta-Etxano
San Martin mendia gerra sasoian esanguratsua izan zen, frontea egon zelako bertan. Gerra sasoiko arrastoak zeuden: trintxerak, bala-zorroak, zuloak... Gaur egun galduta daude gehienak, bideak zabaltzerakoan hondatzaileek apurtuta.
-
Durangoko bonbardaketa
Migel Zubiaur Ayo () Erandio
Durangoko bonbardaketan bizi izandakoak kontatzen ditu. Eraikin batera sartu eta irten ezinik geratu zirenekoa azaltzen du xehetasunez.
-
Komandanteak heriotzatik libratu zituen
Migel Zubiaur Ayo () Erandio
Durangoko bonbardaketan bere tenientearekin topo egin zuen. Kamioi batean eraman zituzten eta taldekoekin batu ziren. Hormara bidali zituzten, baina komandanteari esker libratu ziren heriotzatik.
-
Aita gerrako gudari izan zen
Maria Luisa Muguruza Tellaetxe (1947) Lasarte-Oria
Etxean ez zuten euskaraz hitz egiten. Amak ez zekien euskaraz. Aita, gudaria izan zen Bizkaian. Aitaren anai-arrebak.
-
Beaskoa baserria bonba batek jo zuen
Anastasio Larruzea Urizar (1936) Amorebieta-Etxano
Auzoan ez da baserririk erre izan. Bere jaiotetxea, Beaskoa baserria, bonba batek jo zuen gerra sasoian. Etxea hondatuta zegoenez, berria egin zuten.
-
Gerra sasoiko bizipenak
Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano
Bere lehenengo lanbidea "beranietan joatea" izan zela dio, eskola etxetik urrun zuten eta. Amak 12 ume izan zituen. Gerra sasoian senideak banatuta egon ziren: anaiak frontean, arreba Frantzian... Beraiek Deriora joan ziren ebakuatuta eta gero handik Sopuertara. Derioko seminarioan milizianoen kuartela egon zen. Mutikoak hara joaten ziren platerarekin eta "rantxoa" ematen zieten. Sopuertatik etxera itzuli zirenean, miseria.
-
Gerratean hildako ugari Ganzabalen
Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano
Ganzabal tontorrean jende asko hil omen zen gerra sasoian. Osabek kontatzen zuten hildakoen gurdikadak atera zituztela hiru astean.


