Borroka

  • Mari Tere Areitioaurtena Bonbardaketak herrian

    Mari Tere Areitioaurtena Bikandi (1930) Amorebieta-Etxano

    Bonbardaketak egin zituztenekoa kontatzen du. Kazak (gerrako hegazkinak) launaka etortzen zirela gogoan du. Soroan baserritarra eta abereak hil zituztenekoa kontatzen du.

  • Mari Tere Areitioaurtena Bonbardatu egin zituztenekoa

    Mari Tere Areitioaurtena Bikandi (1930) Amorebieta-Etxano

    Frontetik gertu zeudenez, leihoak josi egin zituzten. Hurrengo egunean alde egitear zirela, kazak gerturatu ziren eta ezkutatu egin ziren denak. Ametrailatu egin zituzten baina ez zituzten zauritu.

  • Mari Tere Areitioaurtena Anaien kontra jarduteko beldurrez

    Mari Tere Areitioaurtena Bikandi (1930) Elias Euba Irakulis (1920) Amorebieta-Etxano

    Bere anai fraideak jakinean egoten ziren etxe inguruan zer gertatzen ari zen. Ez zuten soldadu joan nahi izan, beren anaien kontra jardun beharko zuten beldurrez.

  • Mari Tere Areitioaurtena Hildakoak kamioira botatzen

    Mari Tere Areitioaurtena Bikandi (1930) Elias Euba Irakulis (1920) Amorebieta-Etxano

    Lezaman bondartatu egin zituzten. Hildakoak kamioira botatzen aritu behar izan zuen. Garaiko bizilagunak, ama-semeak eta moja, hil ziren.

  • 1426 Gose larria Arrasaten gerraostean

    Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate

    Arrasaten gose larria ezagutu zuten, jendea hiltzerainoko bestekoa, dio Joxek. Falangisten "Auxilio Socialen" banatzen zen errazionamendua. Joxek pilotan jolasten ziharduela, frontoian bonba bat erori zen.

  • 1426 Etxeko umeak Eskoriatzara babesera

    Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate

    Gorriek Arrasate bonbardatzen zutenean, nazionalek herriko plazara ateratzen zituzten preso zituzten gudariak. Joxe eta bere anai-arrebak aitaren baserrira eraman zituzten orduan, Eskoriatzara.

  • 1426 Gerran senidea galdu zuen

    Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate

    Gorriek lau eskopeta besterik ez zituztela dio Joxek. Osaba bik hanka egin behar izan zuten, eta beste bat, udaletxeko diruzaina, fusilatu egin zuten Oiartzunen.

  • Jose Etxeberria Querido Abiazio-akademian instrukzioa

    Jose Echeverría Ayerbe (1912) Eibar

    Abiaziora joateko aukera sortu zitzaien eta eibartar gazte asko "Los Alcazares" akademian instrukzioa egin zuen. Errusiarrek eibartarrei "injenieru" deitzen zieten, titulua lortu zuten eta gehienak, haien taldeko nagusiak izatera heldu ziren. Benigno Baskaran jenerala zen.

  • Jose Etxeberria Querido Amuategi Batailoian teniente eta kabo

    Jose Echeverría Ayerbe (1912) Eibar

    Gerra Zibila hasi zenean, Amuategi Batailoian sartu zen baina ez zegoen batere koordinaziorik. Bera teniente intendente izendatu zuten, baina bere burua kabora jaitsi zuen. Diziplina gutxi zegoen baina harreman ona zuten. Santa Kurutzen egon zen frontean.

  • Elias Euba Lizarran soldadu; bizipen gogorrak

    Elias Euba Irakulis (1920) Amorebieta-Etxano

    Hemezortzi urterekin Lizarrara eraman zuten soldadu. Hango bizipen gogorrak kontatzen ditu.

  • Elias Euba Francoren gerrako azken partea

    Elias Euba Irakulis (1920) Amorebieta-Etxano

    Lizarratik Lleidara joan zen frentera. Zorriek janda egon ziren. Bartzelonan entzun zuen Francoren gerrako azken partea. Orduan pentsatu zuten etxera joango zirela baina han zaindari lanetan jardun behar izan zuten.

  • Elias Euba Iheslariak harrapatzen

    Elias Euba Irakulis (1920) Amorebieta-Etxano

    Seu d'Urgellen (Katalunia) ihes egiten zuten presoak harrapatzen aritu behar izan zuen, negu betean. Gabon gauean Andorran dantzan ibili zirenekoa kontatzen du.

  • Justo Larrañaga Gerra zulatzaile izatetik bulegoan lan egitera

    Esteban Justo Larrañaga Argarate (1913) Eibar

    Gudaria izan zen Justo Batallón Avellanedan eta Sarasketarekin ibili zen zulatzaile ("zapadore"). Preso hartu zuten, baina Teruelgo ofentsiba hasi zenean Francoren tropek langileak behar zituzten (okinak, txoferrak, mekanikoak, e.a.) eta besteak beste bera hartu zuten. Gerora, alferez ezagun batek bulego batean sartu zuen eta futbolean ere jokatzen zuen.

  • 672 Giro politikoa; gerra hasierako bizipenak

    Mariano Elustondo Aizpiri (1912) Elgoibar

    Herriko politika-giroa. Gerra hasi zenean, kamioikadak joaten ziren frontera. Irailaren 21ean sartu ziren soldaduak Azkaratetik. Kanoikadak botatzen hasi ziren handik. Arratetik Elgoibar aldera botatzen zituzten kanoikadak, eta mando bat hil zuten.

  • 672 Burgos eta Santanderko frontean

    Mariano Elustondo Aizpiri (1912) Elgoibar

    24 urte egin behar zituenean joan zen gerrara. Frontean non ibili zen. Lehenbizi Donostian egon zen instrukzioan eta gero Burgos eta Santanderko frontera eraman zituzten. Hango bizipenak. Beste bi elgoibartar ibili ziren berarekin frontean.

  • 672 Teruelgo fronteko bizipenak

    Mariano Elustondo Aizpiri (1912) Elgoibar

    Teruelgo frontean egon zen; fronte gogorra izan zen hangoa. Bertako bizipenak. Espainia guztian zehar ibili zen frontean.

  • 694 San Migel egunean, frontea aurrera

    Joxepa Aranberri Arostegi (1911) Agustina Arrizabalaga Eibar (1912) Elgoibar

    Soldaduek San Migel guztiz hartuta zeukaten. San Migel eguna zetorrenean, Agustinaren aitak iragarri zuen fronteak aurrera egingo zuela egun horretan, San Migel bera ere gerlaria zela eta. Eta halaxe izan zen. Soldadu multzo handiak ikusi zituzten Kalamua mendian gora. Arraitza baserria sutan ikusi zuten.

  • Itziar Ajuria Garate Anaiak gerran

    Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar

    Anaia nagusiena 1936an Burgosera jan zen soldadu. Beste bi anaiak Bizkaia aldera joan ziren eta, beraz, bando ezberdinetan aritu ziren. Ordurako, anaia nagusiena jostun lanean hasita zegoen.

  • Itziar Ajuria Garate Gerra zibila Elgoibarren: bonbak, balak...

    Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar

    Gerra sasoiko bizipenak. Plazako banku batean eserita zegoela aitari bala galdu bat sartu zitzaion besoan. Bonbardaketak ere izan ziren. Sirenak entzundakoan elizpean gordetzen ziren. Orduan hil ziren herritar batzuk aipatzen ditu.

  • Laureano Telleria Ordozgoiti Gerra Seguran, herritik kanpo eta Teruelen

    Laureano Telleria Ordozgoiti (1935) Segura

    Gerrako kontuak aipatzen ditu. Kanpandorretik aritzen ziren tiroka. Jendeak leihoetan koltxoiak jartzen zituen tiroetatik babesteko. Laureanoren osaba Teruelen egon zen; oso gogorra izan zen fronte hori. Segurako jende asko eraman zuten gerrara. Seguran ez zuten gerran inor fusilatu, baina asko bidali zituzten herritik kanpora.