Borroka
-
Aita kartzelatik ateratzeko, oiloa eta txitak opari
Placida Azpitarte Egia (1915) Berriz
Aita libre laga zuten. Evaristo Zabalak `Berdugo´ari oparia lagatzeko gomendatu zien, aita libratzeko eragin zezan, eta oiloa txitekin laga zioten. Anaia frankistekin ibili behar izan zen gerran.
-
Nazionalak Irisarretik behera; Sinboako babeslekuak
Rosario Arrizabalaga Esnaola (1924) Mutriku
Nazionalak Irisarretik heldu ziren Mutrikura. Sinboako babeslekua.
-
Soldadu italiarrak "Txurrukaneko" etxian
Rosario Arrizabalaga Esnaola (1924) Mutriku
"Txurrukaneko" etxean soldadu italiarrak egon ziren. "Al Italiano" eta "El Abisinio" abesten zuten haiekin.
-
Anaia, Castro Urdialesen preso
Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku
Itziarren anaietako bat frontean zauritu zen eta aitarekin Donibane Lohitzunera lehenengo eta Bilbora gero ihes egin zuen. Castro Urdialesen preso egon zen.
-
Nazionalek deitutako manifestazioetara derrigorrez joan beharra I
Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku
Nazionalek herri edo hiri bat hartzen zutenean, oihuka abisatzen zuten herrian zehar eta manifestaziorako deia egiten zuten. "La toma de Teruel!" oihukatzen zutela gogoratzen du eta atez ate joaten ziren abisua pasatzen. Derrigorrez joan behar izaten zuten.
-
Nazionalek deitutako manifestazioetara derrigorrez joan beharra II
Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku
Nazionalek deitutako manifestazioetara derrigorrez joan behar izaten zuten. Atez ate jendearen bila joaten ziren, gehienak emakumeak eta haurrak. Herritarrak ez ziren isilik gelditzen eta aurre egiten zieten nazionalei.
-
Zabiel etxean ekonomatoa
Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku
Maristen etxea zeneko gaur egungo Zabiel etxean, soldaduentzat ekonomatoa zegoen. Intendentzia ere izan zen.
-
Ekonomatoan barra librea gerra hastean
Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku
Gerra hasi zenean, gizonezko asko borrokara joan ziren. Gerora, herriak ere bidaltzen zituen eta orduan derrigorrez joan behar zuten. Esaten zen, marokotik soldaduak helduko zirela eta jendea hiltzen zutela. Ekonomatoan barra librea. Ametzanekuaren ondoan zer erosten zuten. Soldaduak dendetatik eta ekonomatotik botatzen zituzten herritarrak, haiek janaria hartzeko.
-
Soldadu italiarrak herriko etxeetan lotan
Maria Dolores Arrizabalaga Mugerza (1927) Mutriku
Aitarekin batera beste lagun bat ere ba omen zegoen preso. Italiar soldaduak herriko familien etxeetan lo egiten zuten. Aitari espetxera etxetik koltxoia eraman zioten.
-
"Txurrukaneko" tabernan armak ezkutatzen
Maria Dolores Arrizabalaga Mugerza (1927) Mutriku
Aita atxilotu zuten, norbaitek "Txurrukaneko" tabernan armak gordetzen zituztela salatu zuelako. Aitaren salaketa eta epaiketako dokumenturik ez dute.
-
Aitaren fusilamendua
Maria Dolores Arrizabalaga Mugerza (1927) Mutriku
Aita espetxean inkomunikatuta egon zen. Norbaitek esan zien, horrek hurrengo egunean fusilatuko zutela esan nahi zuela. Aita non eta nola fusilatu zuten. Abadea bertan zen.
-
Udalaren jarrera aitaren fusilamendua eta gero
Maria Dolores Arrizabalaga Mugerza (1927) Mutriku
Aita fusilatu eta hurrengo egunean, ama udaletxera joan zen azalpen eske, ez bait zuten epaiketa prestatzeko denborarik izan . Gerora, udaletxeko norbaitek esan zion berriz ezkontzeko.
-
Herriko soldaduek fusilatu zuten aita, ez italiarrek
Maria Dolores Arrizabalaga Mugerza (1927) Mutriku
Aita fusilatu eta gero, etxean zituzten soldadu italiarrek etxea utzi zuten, lotsaz. Aita, herriko soldaduek fusilatu zuten. Soldaduak Zabiel inguruan egoten ziren.
-
Tropak herrira sartzen bandera ezberdinekin
Maria Dolores Arrizabalaga Mugerza (1927) Mutriku
Mutrikun tropa ezberdinak egon ziren. Errepublikanoak bandera zuriarekin sartzen ziren. Italiarrak harritu egiten ziren "gorrien" etxeetan elementu erlijiosoak zeudela ikustean. Nazionalak Espainiako banderarekin sartzen ziren herrira.
-
Errekisatzeak eta mehatxuak
Maria Dolores Arrizabalaga Mugerza (1927) Mutriku
Nahiz eta soldaduak herriak egon, bizitza normala egiten zuten. Herriko nazionalak egiten zituzten errekisatzeak etxeetan. Mehatxuak.
-
Fusilatu eta gero kanposantuan hilobiratu zuten
Maria Dolores Arrizabalaga Mugerza (1927) Mutriku
Aita kanposantutik kanpo zegoen sagasti batean fusilatu zuten. Zipriana Lete, Taurina Flores eta medikua joan ziren gorpuaren bila. Garbitu, frantziskotarren abituaz jantzi eta kanposantuan hilobiratu zuten.
-
Don Pepeneko etxea, denen koartela
Maria Dolores Arrizabalaga Mugerza (1927) Mutriku
Gerra garaian mutilak eta gizonak falta ziren herrian. Munizioak nora eramaten zituzten. Herrira sartzen ziren soldadu guztiak (karlistak, gorriak, errepublikanoak...) "Don Pepeneko" etxean geratzen ziren.
-
Soldaduak patruilatzen
Maria Dolores Arrizabalaga Mugerza (1927) Mutriku
Herrian soldaduak patruilatzen ibiltzen ziren. Ibilbideak.
-
Soldaduen etxolak
Maria Dolores Arrizabalaga Mugerza (1927) Mutriku
Gerra garaian baserri ingurua nolakoa zen. Inguruko lantegiak eta etxeak. Soldaduen etxolatik pasatzean, ibiltzeko baimena erakutsi behar zuten.
-
Anaia gerran hil zen, itota
Rosario Arrizabalaga Esnaola (1924) Mutriku
Anaietako bat gerran hil zen, itota, Balear Uharteetan.


