Borroka

  • Migel Alkaraz Aita gerraren eta errepresioaren ondorioz hil zen

    Migel Alkaraz Luzuriaga (1942) Pasaia

    Aita kartzelan egon eta gero hil zen; bi bala zituen gorputzean atera gabe. Miseria handia pasatu zutela dio; ez beraiek bakarrik, ia denek. Aitak frontean bi bala jaso zituen; Bilbon harrapatu zuten eta kartzelara eraman. Aske utzi zutenerako oso gaizki zegoen. Amak ez du gerrari buruz ezer hitz egin nahi izaten. Aita errepublikanoa zen, osaba EAJkoa eta beste osaba ANVkoa.

  • 331 Ahaztu ezineko gerrako oroitzapen

    Barbara Bengoa Argarate (1926) Eskoriatza

    Gerra Zibila. Barbarak 10 urte inguru zituen. Gauza asko ez ditu ondo gogoratzen, baina bonbardaketak ezin izan ditu ahaztu. Gordelekuak.

  • 331 Aretxabaletatik ihesi

    Barbara Bengoa Argarate (1926) Eskoriatza

    Barbararen aitak Nanclaresen 3 anaia zituen. Aretxabaletan ez zen gerrarik sumatzen; eskolara ere joaten ziren. "Abuelo" hegazkina. Bonbardaketak Aretxabaletan.

  • Kontxita Fernandez de Arroiabe Gerra hasi zenean, Marulandatik Gatzagara

    Kontxita Fernandez de Arroiabe Pagoaga (1921) Eskoriatza

    Gerra hasi zenean, Marulandan egon ziren. Beraien aita Gasteizera joan zen dirua zigilatzen, eta etxera etorri ezinik gelditu zen. Hala ere, gauetan aitak ogia pasatzea lortzen zuen. Gatzagan, lehenengo falangistak, gero erreketeak, eta azkenik soldaduak egon ziren. Aitak esan zien handik irten behar zutela, eta beraien bila etorri zen. Marulandatik Gatzagara basoz eta gauez joan ziren. Milizianoak etxe gainean zeuden; eta, beti tiroka zeudenez, beraiek etxetik irten ezinik.

  • Kontxita Fernandez de Arroiabe Gatzagatik Nanclares de Ganboara

    Kontxita Fernandez de Arroiabe Pagoaga (1921) Eskoriatza

    Gatzagan ez zuten ia ezer apurtu. Beraiek soto batera joaten ziren ezkutatzera abioiak agertzen zirenean. Bonba asko botatzen hasi zirenez, Arabara joan ziren Langara Ganboara (Nanclares de Ganboa).

  • 266 Gerra garaiko zenbait azalpen

    Andres Agiriano Zubia (1906) Eskoriatza

    Gerra Zibilaren inguruko zenbait gogoeta. Nondik nora ibili zen; zein izan zen bere eginkizun nagusia...

  • 588 Gerra Zibila Eskoriatzan

    Cipriano Zubizarreta Zubia (1918) Eskoriatza

    Gerra garaiko hainbat azalpen: tropak nondik sartu ziren, soldaduak non geratu ziren, Amaiur batailoia. Intxortako sarraskia.

  • 588 Gerrako kontuak; Amaiur batailoia

    Cipriano Zubizarreta Zubia (1918) Eskoriatza

    Amaiur batailoia. Cipriano Teruelgo frontean egon zen gerra garaian.

  • 588 Teruelgo ofentsiba

    Cipriano Zubizarreta Zubia (1918) Eskoriatza

    Gerrako kontuak; Guadalajaran egon zeneko zenbait pasadizo aipatzen ditu. Teruelgo frontean bizi izandakoak kontatzen ditu.

  • 588 Eskoriatzarako itzulera gerra ostean

    Cipriano Zubizarreta Zubia (1918) Eskoriatza

    Gerra zibila amaitu zenean, nondik nora ibili zen soldadu. Melillan 16 hilabete egin zituen. Eskoriatzara itzulera; herria nola aurkitu zuen.

  • 1571 Otoio eta Kalbarioko banderak ikusterakoan ezkutatu

    Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio

    Lekeitioko herriari eraso egin zioten hegazkinak itsaso aldetik sartu ziren. Otoion eta Kalbarion banderak altxatzen zirenean, jendea ezkutatzen hasten zen. Lekeitiora heldu zirenean, bertako askok txarto hartu zituzten.

  • Martina Gallastegi Durango suntsituta aurkitu zuten

    Martina Gallastegi Mendia (1921) Durango

    Durangoko etxe asko, Andra Mariko eliza eta Santa Susanako komentua apurtuta zeuden. Komentuan, bonbek moja asko hil zituzten, eta motorrez ihesi zihoan jendea abioietatik metrailatu zuten. Bideak beltzak ziren, kamioiak ibiltzeko modukoak.

  • Mateo Malaxetxebarria Frontearen erdian babesturik

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Bolbora lantegi zaharrean hartu zuten aterpe. Handik etxerako bidea hartu nahi izan zutenean, frentearen erdian egon behar izan zuten. Behiak ere geldi-geldi egon ziren.

  • Demetrio Garmendia Sarasola Gerratean putzu zikinetako ura edaten

    Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain

    Gerra garaia txarra izan zen. Frontean ez zuten edateko urik izaten eta putzu zikinetatik hartzen zuten ura. Gero beherakoarekin ibili zen eta ondorioak ere izan zituen.

  • Demetrio Garmendia Sarasola Gerra sasoian Espainia osoan zehar

    Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain

    Soldadutzan Gasteizera eraman zituzten lehenbizi eta hilabete baino lehenago Castelló-ko frontera. Espainian zehar ibili eta gero 4 hilabete pasa zituen Otsagin. Geroago Kanarietara bidali zuten eta bi urte pasa zituen han. Itsasontziz egin zuten bidaia. Urte batzuk geroago Kanarietara itzuli zen eta oso aldatuta ikusi zuen.

  • Jose Gorospe Gerrateko bizipenak; meatze-zuloan gordeta

    Jose Gorospe Abasolo (1934) Dima

    Kastrejanako meatze-zulo batean egon ziren gordeta gerratean Jose eta familia. Aita jateko bila ateratzen zen. Josek, artean umea, kobazulotik ihes egin zuen. Tiroek lurra harrotzen zuten eta berak pentsatzen zuen satorrak zirela. Aitak eraman zuen kobazulora bueltan.

  • 134 Gerra Antzuolara iritsi, eta jende asko ihesi

    Maria Aranguren Alberdi (1922) Antzuola

    Gerra zibila. Soldaduek herria nola hartu zuten. Frontea zazpi hilabetetan geratu zen Intxorta eta Elgeta inguruan. Bergaratik jende asko ihesi Antzuolako baserrietara. Anaia arteko gerra.

  • 1364 Italiarrak eta alemaniarrak Antzuolan

    Andoni Azkarate Larrañaga (1932) Antzuola

    Italiar eta alemaniar soldaduak zeuden Antzuolan. Aita eta senide batzuk Bilbo aldera joan ziren gerrara. Italiar soldaduek laguntzen zieten satsa ateratzen, meriendaren truke. Hildako italiar soldaduak kamioietan eramaten zituzten gauez, ezkutuan.

  • 897 Intxortako frontea; 18 urtetik gorakoak gerrara

    Sebastiana Atorrasagasti Arana (1921) Elgeta

    Frontea Intxorta inguruan zegoen eta frankistak zeuden bertan. Milizianoak Elgeta partean zeuden eta jateko bila ibiltzen ziren etxerik etxe. Frankistek Elgeta hartu zutenean 18 urtetik gorako guztiak gerrara eraman zituzten, baita bere senarra ere. Senarrak lau urte egin zituen gerran, eta haren anaiak zazpi.

  • Jesus Furundarena Soldadu italiarrak Mutrikun

    Jesus Furundarena Goenaga (1924) Mutriku

    Gerra Zibila piztu zenean Jesusek 12 urte zituen. Erreketeak Mutrikun sartu zireneko oroitzapenak. Frontea Ondarroa gainean zegoen. Italiar asko hil omen zen gain hartan. Mutrikun 800 eta 1000 soldadu italiar artean egon omen ziren, frontean zeudenei erreleboa egiteko zain. Beheko Plazan, estalpean, egiten zuten lo. Frontera jatekoa Mutrikutik bidaltzen zen: Beheko Plazan brontzezko galdara handi batzuetan prestatzen zuten jatekoa. Mandoetan kargatuta bidaltzen zuten jatekoa frontera.