Borroka

  • Rosario Arrizabalaga Tropa ezberdinak Mutrikun

    Rosario Arrizabalaga Esnaola (1924) Mutriku

    Nazionalak Mutrikun sartu aurretik, komentuko mojek kanpaiak jo zituzten, errepublikanoek bertan sartu nahi zutelako. Arratsaldean, nazionalak sartu ziren Irisarretik behera. Tropa ezberdinak egon ziren Mutrikun. Astigarraganeko etxean, soldadu nafarrak egon ziren. Erro-ri buruz hitz egiten du.

  • Itziar Andonegi Saturrarango seminarioa, Loiola Batailoiko kuartela

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Gerra garaian, anaia Loiola Batailoian zegoen eta Saturrarango seminarioa zen haien kuartela. Behin mendian bi egunez galduta ibili ziren kuartelera ezin itzulita. Batzuk heldu ziren, baina beste batzuek frontearekin topo egin zuten eta preso hartu zituzten.

  • Itziar Andonegi Frontera joan nahi ez

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Mutrikun frontea non zegoen. Gudariak. Tropa eta batailoien arteko ezberdintasuna handia zen.

  • Itziar Andonegi Alkoleako kanoia

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Alkolean itsasontzia zegoen, kanoiarekin.

  • Itziar Andonegi Balkoitik soldadu italiarrei begira

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Soldaduak sartzen zirenean, kanpaiak jotzen ziren. Italiar asko egon ziren Mutrikun. Egunero abesten zuten eta balkoitik begira ibiltzen ziren.

  • Itziar Andonegi Soldadu italiarrekin harreman ona

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Mutrikun gizon helduak, emakumeak eta haurrak bakarrik gelditu ziren gerra garaian. Soldadu italiar asko zeuden herrian, baina ez zuten inongo arazorik izan herritarrekin. Goxokiak ematen zizkieten haurrei.

  • Benedikta Olazabal Mutil laguna Bilboko burdinezko gerrikoan eta Galdames itsasontzian

    Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku

    Imanol Arrasate, Beneren senar izango zena, Bilboko burdinezko gerrikora bidali zuten. Gero, Galdames itsasontzian egon zen.

  • Benedikta Olazabal Soldadu italiarrek ardo zuria edaten zuten

    Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku

    Soldadu italiarrek ardo zuria edaten zuten eta aitak Loidi Zulaika ardoa ekartzen zien.

  • Pepita Larrañaga Errepublikarrak komentuan babes eske

    Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku

    1936ko irailaren 21ean errepublikanoak agertu ziren Mutrikun. Komentura sartu nahi izan ziren janari eta babes bila eta mojek, beldurrez, kanpaiak jo zituzten.

  • Pepita Larrañaga Tiroak entzutean, okindegiko babeslekura

    Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku

    Eibarrera fronterako bidean joaten zirenak ikusten zituzten etxe azpitik pasatzen. Amonak aurreko gerrei buruz hitz egiten zuen. Tiroak entzutean, okindegira joaten ziren ezkutatzera.

  • Pepita Larrañaga Soldadu italiarrekin harremana

    Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku

    Soldadu alemaniarrak Mutrikun. Goi-agintariak gutxi ikusten ziren kaletik. Soldadu italiarrak beti zeuden kalean eta herritarrekin hitz egiten zuten. Arostegineko bodegan, soldadu italiarrek armen munizioak gordetzen zituzten.

  • Pepita Larrañaga Saturrarango seminarioa, tropa ezberdinen babesleku

    Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku

    Mutrikutik kanpo heldu ziren errepublikar eta sozialistei, CNT-koak zirela esaten zitzaien. Saturrarango seminarioa, tropa ezberdinen babesleku izan zen.

  • Jose Antonio Atutxa Atutxa Gerra sasoian, ezkutuan

    Jose Antonio Atutxa Atutxa (1932) Maria Angeles Bikandi Olano (1937) Amorebieta-Etxano

    Gerra sasoian Jose Antoniok 5 urte zituen. Hiru familia etxetik irten gabe egon omen ziren hiru astean, bi fronteren erdian zeudelako. Aita zinegotzi zegoen Udalean. Inguruko karobi batean ezkutatuta egon zen lau egunean lagun batekin batera.

  • Joxe Ugalde Ormazabal Frontea etxetik gertu

    Joxe Ugalde Ormazabal (1923) Segura

    Gerra hasi zenean, Joxek 13 urte zeuzkan. Frontea pare-parean zeukaten; bala-hotsak entzuten zituzten; nola-hala babesten ziren.

  • Joxe Ugalde Ormazabal Anaiak gerran izandako zorte ona

    Joxe Ugalde Ormazabal (1923) Segura

    Joxeren anaia zaharrenak hiru urte eman zituen gerran borrokan. Hainbat lekutan ibili behar izan zuen. Behin balak irrist egin zion eskuan; zorte ona izan zuen.

  • Martina Arraztio Saralegi Gerra garaian, gizonak kobazuloetan izkutatuta

    Martina Arraztio Saralegi (1926) Ataun

    Anai zaharrena frankistek gerran hil zuten. Ahizpa zaharrena gazterik hil zen. Aita eta beste batzuk malloetako zuloetan izkutatuta egoten ziren eta janaria eramatera joaten zen bera. Hegazkinekin ikaratu egiten zen. Osaba hil egin nahi izan zuten baina ez zuten harrapatu.

  • Imanol Amuriza Torreburubarri etxea gurasoek egina

    Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano

    Imanol Amuriza Sarrionandia, 1937ko martian jaioa, Gernikako bonbardaketa baino hilabete lehenago. Amama Torreburukoa zen eta bere gurasoei lur zati bat eman zien etxe berria egiteko. Halaxe egin zuten Torreburubarri 1935ean eta bertan jaio zen Imanol. Harlanduzko etxea da. Etxea egin zuten sasoian bi gauzak zituzten beharrezko: lurra eta harria. Idi-parea erosi zuten eta inguruetako harriak gurdian ekartzen zituzten.

  • Maria Arroitajauregi Gerra zibileko arrastoak San Martin mendian

    Maria Arroitajauregi Solaguren (1920) Jose Andres Lagunilla Arroitajauregi (1950) Amorebieta-Etxano

    San Martin mendia gerra sasoian esanguratsua izan zen, frontea egon zelako bertan. Gerra sasoiko arrastoak zeuden: trintxerak, bala-zorroak, zuloak... Gaur egun galduta daude gehienak, bideak zabaltzerakoan hondatzaileek apurtuta.

  • Migel Zubiaur Durangoko bonbardaketa

    Migel Zubiaur Ayo () Erandio

    Durangoko bonbardaketan bizi izandakoak kontatzen ditu. Eraikin batera sartu eta irten ezinik geratu zirenekoa azaltzen du xehetasunez.

  • Migel Zubiaur Komandanteak heriotzatik libratu zituen

    Migel Zubiaur Ayo () Erandio

    Durangoko bonbardaketan bere tenientearekin topo egin zuen. Kamioi batean eraman zituzten eta taldekoekin batu ziren. Hormara bidali zituzten, baina komandanteari esker libratu ziren heriotzatik.