Borroka

  • Manuel Goenaga Hegazkinak pasatzen Gernikako bonbardaketan

    Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku

    Gernikako bonbardaketa gertatu zenean, hegazkin asko ikusi zituzten pasatzen eta hurrengo egunean jakin zuten gertatutakoa.

  • Manuel Goenaga Saturraranen milizianoen instrukzioak

    Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku

    Saturraranen, soldaduak egon ziren gerra hasi aurretik. Armak nola erabili ikasten zuten bertan. Gerra ostean, kartzela bihurtu zuten.

  • Manuel Goenaga Deba eta Mutriku arteko zubia apurtu zutenekoa

    Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku

    Deba eta Mutriku arteko zubia apurtu zuten egunaz hitz egiten du. Ez zuten lortu zubia guztiz suntsitzea. Lekeitiotik botatzen zituzten kanoikadak oso indartsuak izaten ziren.

  • Manuel Goenaga Izebaren upategian babesten

    Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku

    Nazionalak Mutrikun sartu zirenean, izebaren etxean zegoen upategian gorde ziren. Moilan bizitza lasaiagoa zen baina orokorrean ez zen istilurik egoten.

  • Isidro Mandiola Frontea inguruan zegoenekoa

    Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein

    Milizianoek euren baserria inguratu egin zuten. Etxean eibartarrak hartu behar izan zituzten. Apirilaren 25 inguruan bonbardaketa itzelak entzuten zituzten euren etxetik. Intxortako frontea apurtu nahian zebiltzan orduan eta milizianoek alde egin behar izan zuten munizio guztia bertan utzita. Gero, hainbat mutikok istripuak eduki zituzten milizianoek utzitako munizioarekin.

  • Rosario Mendibe Gerra zelan hasi zen eta Martxoaren 31ko bonbardaketa

    Rosario Mendibe Atxurra (1928) Durango

  • Jose Antonio Olea Martxoaren 31ko bonbardaketa

    Jose Antonio Olea Garaita (1930) Durango

  • Isidro Ugarte Durangoko bonbardaketa III

    Isidro Ugarte Ortuoste (1924) Durango

    Soldadu talde handi bat fusilak lepoan hartuta ikusi zituela gogoratzen du, eta kanposantu ondoko etxe batean zegoen gizon bat hil zutela. Kanoi alemaniarrak, "Ocho con ocho" deiturikoak, Matienako (Abadiño) Gerediagako ermitaren kontra egon ziren; Mugarra aldera erasotzen zuten.

  • Nati Bilbao Eskolan zegoen bonbardaketa izan zenean

    Nati Bilbao Onaindia (1929) Durango

    Txokolatea eta ogia hartuta joaten zen eskolara, Orozketara, egun guztirako. Eskolan hasi eta zortzi egunera, gerra etorri zen. Eskolatik ikusi zuten bonbardaketa, mahai eta aulkien dardara artean. Bere eskolakide batek infartuaren antzeko zerbait jasan zuen; eta, sustoaren ondorioz, hil egin zen.

  • Nati Bilbao Bonbardaketa egunean, ahizpa esnea banatzen

    Nati Bilbao Onaindia (1929) Durango

    Ostegun arratsaldea eta asteburu osoa jai izaten zuten eskolan. Oporrak, berriz, oraingo antzera. Dotrina Durangoko jesuitetan ikasi zuen. Bonbardaketa egunean, Natiren ahizpa esnea banatzen zegoen kalean. Onik irten zen, baina Andra Mariako elizan jende asko hil zen. Bertan lotuta zeuden esnedunen astoak ere hil egin ziren.

  • Juanito Gallastegi Lehen oroimena, bonbardaketa

    Juanito Gallastegi Duñabeitia (1933) Durango

    Umetako lehen oroimena: Durangon bonbardaketa izan zen egun bat. Astoen gorpu erdibituak gogoan ditu; eta beraiek "Achicorias Momoitio" lantegiko zakuen ostean gordeta egon ziren, abioiak bonbak jaurtitzen zituzten bitartean.

  • Josefina Agirre Karobia gerrarako babesleku

    Josefina Agirre Urizar (1927) Durango

    Goitik enborrez estalitako karobia izaten zen beraien babeslekua. Lehertu gabeko mortero bat sukaldeko leihoan geratu zitzaien.

  • Teresa Jaio Durangoko bonbardaketa

    Teresa Jaio Rementeria (1924) Durango

    Bonbardaketa egunean, etxean zegoen Teresa, familiarekin. Eztandek etxea dardara batean jartzen zuten. Inguruetan kea zen nagusi. San Andresko bidean zegoen karobi batean gorde ziren.

  • Encarna Ormaetxea Bonbardaketa kanpandorrean

    Encarna Ormaetxea Munitxa (1921) Durango

    Bonbardaketa egunean, Santa Anako kanpandorreko eskaileratan egon zen Enkarna. Jende piloa egon zen egun guztia eskaileratan: batzuk negarrez, beste batzuk errezatzen. Bere etxeak ez zuela txakur txiki bat (5 pezeta zentimo) balio, baina bonbardaketan osorik geratu zela dio Enkarnak.

  • Jose Mari Madariaga Bonbardaketan bizitakoak

    Jose Mari Madariaga Sierra-Sesumaga (1933) Durango

    Bonbardaketan hegazkinen erasoak hasi zirenean, sirenak entzun eta ezkutatu egin ziren. Erreka txiki baten ondoan ezkutatu ziren etxeko denak. Etxera bueltatu orduko, ezkutatuta zeuden lekuan bonba bat bota zuten. Egun hartako usaina oraindik ez du ahaztu.

  • Jose Mari Madariaga Elizak suntsitu zituzten etxeak barik

    Jose Mari Madariaga Sierra-Sesumaga (1933) Durango

    Bonbardaketak Kurutziagan izan zuen eragina: etxerik ez zuten jo, baina Santa Susanako eta jesuitetako eliza zuzen-zuzenean. Bere arrebak izterrean metraila izan zuen bizi guztirako. Andra Mariko elizan jendez lepo zegoela, meza orduan, erre zuten.

  • Luzia Ganboa Martxoaren 31ko bonbardaketa. Arratsaldea.

    Luzia Ganboa Eizagirre () Durango

  • Txomin Aranbarri Martxoaren 31ko bonbardaketaren osteko egunak

    Txomin Aranbarri Larizubirrementeria (1924) Durango

  • Luzia Ganboa Martxoaren 31ko bonbardaketa. Goiza.

    Luzia Ganboa Eizagirre () Durango

  • Txomin Aranbarri Martxoaren 31ko bonbardaketa

    Txomin Aranbarri Larizubirrementeria (1924) Durango