Borroka
-
Legionarioen eta soldaduen jantziak ezberdinak ziren
Eusebio Salegi Osa (1928) Mutriku
Legionarioen eta soldaduen jantziak ezberdinak ziren. Hasierako soldaduen etorrerarekin ez du emakumerik gogoratzen, baina gerora bai.
-
Soldaduekin harreman ona
Eusebio Salegi Osa (1928) Mutriku
Baserrian egon ziren soldaduak, dena pagadian egiten zuten. Ez zuten inoiz animaliarik edo janaririk eraman. Ura bakarrik eskatzen zuten. Baserri barrutik tiroka egon ziren lau soldadu horiekin harreman ona egin zuten.
-
Bazkaltzen zeudela, tiroak sartu ziren leihotik
Eusebio Salegi Osa (1928) Mutriku
Behin bazkaltzen zeudela tiroak hasi ziren eta aitak, leihotik urruntzeko esan zien. Gutxira, balak sartu ziren leihotik eta paretan zuloa egon zen denbora luzez. Beste leiho batzuetatik ere sartzen ziren. Frontea bertan egon zen egunetan egunero zeuden tiroak baserri albotik eta gainetik.
-
Gauez artoa biltzen
Eusebio Salegi Osa (1928) Mutriku
Frontea baserrian egon zen bitartean ez zuten lurrik lantzen iluntzen zen arte. Arto-sasoia izan zen. Egunean zehar soldaduek zaintzek zizkieten soroak.
-
Kanoi txikiak zaldiekin garraiatzen zituzten
Eusebio Salegi Osa (1928) Mutriku
Soldaduek kanoi txiki batzuk izaten zituzten eta zaldiekin garraiatzen zituzten. Itziarretik botatzen ziren tiroak oso argi entzuten ziren Larangatik.
-
Balak eta bala-zorroak pagadian
Eusebio Salegi Osa (1928) Mutriku
Kanoiak botatzen zituztenean entzuten zen soinua egiten du Eusebiok. Bonben parterik ez zen agertzen baserri inguruan baina balak eta zorroak, bai.
-
Lekeitiotik kanoiak botatzen zituzten
Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku
Udaberria heldu arte baserrian egoten zen Manuel. Handik fronteak ikusten zituen. Lekeitiotik kanoikadak botatzen zituzten.
-
Kanoikadak Alkoleatik
Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku
Behin baserri inguruan lehengusuekin zegoela bonbak bota zituzten eta aitona bat hil zuten. Denbora batez ez zen bertara itzuli. Komentu inguruan eta Atxukaben ere bota zituzten bost kilo inguruko bonbak. Alkoleatik botatzen ziren kanoikadak.
-
Kortan babestuta
Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku
Kanoikadak botatzen zituztenean, Etxeberri baserrian oiloak astoratuta ibiltzen zirela gogoratzen du. Baserrian zeudenean, kortara jaisten ziren babestera.
-
Hegazkinak pasatzen Gernikako bonbardaketan
Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku
Gernikako bonbardaketa gertatu zenean, hegazkin asko ikusi zituzten pasatzen eta hurrengo egunean jakin zuten gertatutakoa.
-
Saturraranen milizianoen instrukzioak
Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku
Saturraranen, soldaduak egon ziren gerra hasi aurretik. Armak nola erabili ikasten zuten bertan. Gerra ostean, kartzela bihurtu zuten.
-
Deba eta Mutriku arteko zubia apurtu zutenekoa
Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku
Deba eta Mutriku arteko zubia apurtu zuten egunaz hitz egiten du. Ez zuten lortu zubia guztiz suntsitzea. Lekeitiotik botatzen zituzten kanoikadak oso indartsuak izaten ziren.
-
Izebaren upategian babesten
Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku
Nazionalak Mutrikun sartu zirenean, izebaren etxean zegoen upategian gorde ziren. Moilan bizitza lasaiagoa zen baina orokorrean ez zen istilurik egoten.
-
Frontea inguruan zegoenekoa
Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein
Milizianoek euren baserria inguratu egin zuten. Etxean eibartarrak hartu behar izan zituzten. Apirilaren 25 inguruan bonbardaketa itzelak entzuten zituzten euren etxetik. Intxortako frontea apurtu nahian zebiltzan orduan eta milizianoek alde egin behar izan zuten munizio guztia bertan utzita. Gero, hainbat mutikok istripuak eduki zituzten milizianoek utzitako munizioarekin.
-
Gerra zelan hasi zen eta Martxoaren 31ko bonbardaketa
Rosario Mendibe Atxurra (1928) Durango
-
Martxoaren 31ko bonbardaketa
Jose Antonio Olea Garaita (1930) Durango
-
Durangoko bonbardaketa III
Isidro Ugarte Ortuoste (1924) Durango
Soldadu talde handi bat fusilak lepoan hartuta ikusi zituela gogoratzen du, eta kanposantu ondoko etxe batean zegoen gizon bat hil zutela. Kanoi alemaniarrak, "Ocho con ocho" deiturikoak, Matienako (Abadiño) Gerediagako ermitaren kontra egon ziren; Mugarra aldera erasotzen zuten.
-
Eskolan zegoen bonbardaketa izan zenean
Nati Bilbao Onaindia (1929) Durango
Txokolatea eta ogia hartuta joaten zen eskolara, Orozketara, egun guztirako. Eskolan hasi eta zortzi egunera, gerra etorri zen. Eskolatik ikusi zuten bonbardaketa, mahai eta aulkien dardara artean. Bere eskolakide batek infartuaren antzeko zerbait jasan zuen; eta, sustoaren ondorioz, hil egin zen.
-
Bonbardaketa egunean, ahizpa esnea banatzen
Nati Bilbao Onaindia (1929) Durango
Ostegun arratsaldea eta asteburu osoa jai izaten zuten eskolan. Oporrak, berriz, oraingo antzera. Dotrina Durangoko jesuitetan ikasi zuen. Bonbardaketa egunean, Natiren ahizpa esnea banatzen zegoen kalean. Onik irten zen, baina Andra Mariako elizan jende asko hil zen. Bertan lotuta zeuden esnedunen astoak ere hil egin ziren.
-
Lehen oroimena, bonbardaketa
Juanito Gallastegi Duñabeitia (1933) Durango
Umetako lehen oroimena: Durangon bonbardaketa izan zen egun bat. Astoen gorpu erdibituak gogoan ditu; eta beraiek "Achicorias Momoitio" lantegiko zakuen ostean gordeta egon ziren, abioiak bonbak jaurtitzen zituzten bitartean.


