Borroka

  • Maritere Larruzea Gerra sasoian, Bilbon, bonbak etxe ondora

    Maria Teresa Larruzea Uriguen (1928) Amorebieta-Etxano

    Behin, gerra sasoian, Bilbon elizan zeudela, sirena-hotsa hasi zen eta bonbak bota zituzten euren etxe ondoan. Soldadu bat zauritu zen eta odoletan eraman zuten. Ahizpa txikia eskaileretatik behera erori zen danbarradarekin eta, konortea galduta, bere onera etorri ezinik egon zen.

  • Martin Balerdi Gorostegi Bonbaz zamatutako hegazkinak Bedaioko zeruan

    Martin Balerdi Gorostegi (1924) Tolosa

    Bonbardatzera zihoazen hiru abioi ikusi zituen Martinek. Beasain, Tolosa eta Hernanin bota omen zituzten bonbak. Beldur handia pasatzen zuten, eta behi-asken azpian-eta ezkutatzen ziren.

  • Durangoko bonbardaketa

    Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola

    Gerra hasi zenean, Durangora joan ziren. Eta han zeuden bitartean, bonbardatu egin zuten Durango. Antzuolako bat hil zen horren ondorioz. Bera eta beste batzuk hilerri aldera joan ziren bonbetatik ihesi, eta bueltatu zirenean, ikusi zuten nola CNT batailoiak kartzelako presoak (karlistak) atera eta hiltzen zituen hilerrian.

  • Erreketeak Intxortan

    Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola

    Erreketeak Intxortara iritsi zirenekoa kontatzen du, eta eraso egiteko zer estrategia erabili zuten. Bera Lekeitiora joan zen amarengana, baina 1937an eraso egin zuten berriz, eta Intxortakoek alde egin behar izan zuten.

  • Durangoko bonbardaketa eta gerokoak

    Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola

    Durango bonbardatu zutenean, mojen komentu batera bota zuten bonba bat. Meza ematen zuen apaiza eta moja guztiak hil ziren. Geroago, Urkiolara joan ziren, eta bonben bidez, fronteak apurtu eta atzeratzen joan ziren. Alemanak ziren Francoren alde zebiltzanak.

  • Frontean

    Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola

    Erreketeak Lekeitio ingurura iritsi zirenean, Berriatuan gelditu zen frontea. Orduan, berak Lekeitiotik frontera egin zuen alde. Frontean bizitako gorabeherak kontatzen ditu. Hilerrian ezkutatu zen eta 140 bonba kontatu zituen. Handik Zeberiora erretiratu ziren.

  • Frontea Kantabriaraino atzeraka

    Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola

    Frontea Laudio aldera eta handik Gordexolara atzeratu zen. Gero Kantabriaraino, Villaverde de Trucio herriraino, joan ziren. Orduko fronteko gorabeherak kontatzen ditu. Kantabrian zehar ibili ziren, gero eta atzerago joanez.

  • Frontea Santoñan eta preso

    Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola

    Santoñaraino heldu zen frontea. Italiarrak sartu ziren eta armak entregatzeko eskatu zieten, baina itsasora bota zituzten arma gehienak. Laredon futbol-zelaian sartu zituzten.

  • Gerra garaian, kamillero

    Justo Lizarralde Eskibel (1917) Antzuola

    Gudariek Basaldeko zubiak bota zituzten dinamitarekin. Berak eta beste askok zubia konpontzen zihardutela, Bizkaiko frontea hasi zen. Kamilleroak eskatu zituzten, eta beraiek hartu zituzten boluntario. Gernikako bonbardaketa ikusi zuten. Handik bi egunera joan ziren Gernikara.

  • Kintakoen militarizazioa

    Justo Lizarralde Eskibel (1917) Antzuola

    Kintoak deitu zituztenean, Iruñera joan ziren, "Regimiento América"rekin. Bilbo jausi aurretik, Otxandiora joan ziren. Handik, Basurtoko kuartelera eraman zituzten. Bilboko giro tristea aipatzen du.

  • Laredon Antzuolarrak preso

    Justo Lizarralde Eskibel (1917) Antzuola

    Santanderreko fronterantz joan ziren. Ampueron dantzan aritu ziren, gerra bukatu zelakoan. Laredon Antzuolako asko zeuden preso; izendatu egiten ditu batzuk. Tropa italiarrekin izandako gorabehera kontatzen du.

  • Gerrako ibilerak: Santander, Asturias, Leon...

    Justo Lizarralde Eskibel (1917) Antzuola

    Lehenengo, Santandertik Asturiasera joan ziren; eta, gero, Leonera. Nondik nora ibili ziren kontatzen du. Picos de Europan asturiarrek egindako erresistentzia aipatzen du. Asturiarren hizkeraz, fableaz, hitz egiten du.

  • Gerrako ibilerak: Guadalajara eta Teruelgo ofentsiba

    Justo Lizarralde Eskibel (1917) Antzuola

    Guadalajaran ibili ziren neguan. Kanta bat abesten du. Herri txiki batean egon ziren. Teruelgo ofentsiba hasi zen San Tomas egunean. Hango ibilerak kontatzen ditu.

  • 410 Beasaingo alkateak ehiztariak guardian jarri zituen gerra garaian

    Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain

    Aita 1905ean jaiotakoa zen. Gerra Zibila hasi zenean, Beasainen sozialistak zeuden Udalean. Víctor Bernedo zegoen alkate. Udalak ehiztariei deitu zien eta guardia egiten jarri zituen ospitalean eta eliz atarian. Beasainen kanpotik etorritako langile asko zeuden, eta tartean sozialista asko. Altsasun Francoren tropek zer egin zuten ikusi ondoren, ikaratu eta ihes egin zuten. Aitak eta beste beasaindar batzuek gerratik ihesi egin zuten ibilbidea azaltzen du. "Subille".

  • 410 Gudariei Bilbo defendatzera joateko dei egin zitzaien

    Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain

    Eusko Jaurlaritzak gudariei egindako deia; Bilbo defendatzera joateko eskaera. Beasaindik ihes egindako batzuek Bilborako bidea hartu zuten. Gosea. Bilbo erori zenean, Urduñako kartzelara eraman zuten. Bitartean, ama-umeak Zerainera joan ziren bizi izatera. Ama Zeraindik Bernedoren lantegira joaten zen egunero bizikletan. Guardia Zibilek salbokonduktoa eman zioten.

  • Luis Irastorza Tiroak baserrira

    Luis Mari Irastorza Zabala (1931) Orio

    Gerra garaian, anaia sega-pikan ari zela, tiroa bota zioten. Morroi zegoen batek, kandela jarri zuen intxaurrondotik zintzilik eta tiro hots batean pasatu zuten gaua.

  • Arrate Alkorta Hiru heriotza zigorretatik libratu zen

    Arrate Alkorta Alzibar (1949) Mutriku

    Aita baratzean lanean zegoela joan zitzaizkion bila gerrara eramateko. 18 urte zituen. Hiru heriotza-zigorra ezarri zizkioten eta espetxean egon zen Tetuanen, Guadalajaran eta Bilbon. San Andres batailoian borrokatu zuen. Hiru heriotza-zigorrak zergatik izan ziren eta nola libratu zen. Jesuita, abade eta medikuen laguntza izan zuen libratzeko.

  • Juanito Arantzamendi Arana Goiri batailoian borrokan

    Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa

    Saturrarango seminarioan 4 urtez ikasi zuen eta beste 3 Gasteizen. Azken urtea ez zuen bukatu gerra hasi zelako. Bolondres joan zen gerrara Arana Goiri batailoiarekin. Milloi-en ibili zen frontean. Irimiñetan telefonoko loturak zituzten.

  • Juanito Arantzamendi Frontean, Lekeitiotik Intxortara

    Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa

    Juanitok lotura-lanak egin zituen gerra garaian. Hasieran Lekeitioko eskola parean zuten kuartela eta handik Laka Goikoan (Eizmendin, Milloi auzotik gora). Frontea haiengana hurbiltzen hasi zenean, Intxortara mugitu ziren. Santakutz inguruan (Mutriku) frontea egon zen.

  • Juanito Arantzamendi Intxortan borroka handiagoa beste fronteetan baino

    Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa

    Francoren tropak beraiek baino hobeto zeuden prestatuta. Atsedenaldian Berriaturara jaisten ziren denak. Bertan egon zirenean ez zuten tiroketarik bizi izan. Behin kanoikadak egon ziren eta neska batzuk zauritu ziren. Gurutze Gorrira eraman zituzten. Intxortan ordea, borroka handia izaten zen bi bandoen artean.