Borroka

  • Kontxi Urkiri Soldadu ezezagunaren hilobia I

    Kontxi Urkiri Altzibar (1942) Mutriku

    Frontea Itziar inguruan zegoen, Ollokin. Kontxiren osaba erretiran zegoela, bala galdu batek ustez Goierri aldekoa zen soldadu bat hil zuen eta Debara parte ematera joan zirenean, hango alkateak esan zien haien bandokoa ez bazen ez zuelako hilobiratuko. Ordurako ziurrenik Deba nazionalek hartuta zeukaten. Azkenean, Kontxiren osabak eta beste batek, hildakoa hilobiratu zuten han bertan zulo bat eginez eta gainean harriak jartzen. Osabak Francisco Korostola Salegi zuen izena. Beti ezagutu dute gorpu hori hor eta harriek hor jarraitzen dute.

  • Kontxi Urkiri Frontera trikitia jotzen

    Kontxi Urkiri Altzibar (1942) Mutriku

    Soldadu txarrenak nafarrak omen ziren, karlistak. Osabaren etxean sartu zirenean, pistolaz mehatxatu zioten soldaduek. Osabak Eibarren lan egiten zuen baina eskuan istripu bat izan zuen eta baserrira bueltatu zen. Aitak ez zekien gerra zer zen eta frontera trikitiarekin joan ziren.

  • Kontxi Urkiri Osabak, soldadu nafarrei ezinikusia

    Kontxi Urkiri Altzibar (1942) Mutriku

    Osabak gerrako kontu asko kontatzen zituen. Soldaduak pasatzen ziren baserritik eta asko italiarrak izan arren, nafarrei ezinikusi berezi bat zien. Soldadu mutil koxkor batek mehatxatu egin zuen armarekin.

  • Txomin Euba Sagastigordia Zornotzan frontea non egon zen

    Domingo Euba Sagastigordia (1924) Amorebieta-Etxano

    Frontea non egon zen azaltzen du.

  • Mari Tere Areitioaurtena Bonbardaketak herrian

    Mari Tere Areitioaurtena Bikandi (1930) Amorebieta-Etxano

    Bonbardaketak egin zituztenekoa kontatzen du. Kazak (gerrako hegazkinak) launaka etortzen zirela gogoan du. Soroan baserritarra eta abereak hil zituztenekoa kontatzen du.

  • Mari Tere Areitioaurtena Bonbardatu egin zituztenekoa

    Mari Tere Areitioaurtena Bikandi (1930) Amorebieta-Etxano

    Frontetik gertu zeudenez, leihoak josi egin zituzten. Hurrengo egunean alde egitear zirela, kazak gerturatu ziren eta ezkutatu egin ziren denak. Ametrailatu egin zituzten baina ez zituzten zauritu.

  • Mari Tere Areitioaurtena Anaien kontra jarduteko beldurrez

    Mari Tere Areitioaurtena Bikandi (1930) Elias Euba Irakulis (1920) Amorebieta-Etxano

    Bere anai fraideak jakinean egoten ziren etxe inguruan zer gertatzen ari zen. Ez zuten soldadu joan nahi izan, beren anaien kontra jardun beharko zuten beldurrez.

  • Mari Tere Areitioaurtena Hildakoak kamioira botatzen

    Mari Tere Areitioaurtena Bikandi (1930) Elias Euba Irakulis (1920) Amorebieta-Etxano

    Lezaman bondartatu egin zituzten. Hildakoak kamioira botatzen aritu behar izan zuen. Garaiko bizilagunak, ama-semeak eta moja, hil ziren.

  • 1426 Gose larria Arrasaten gerraostean

    Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate

    Arrasaten gose larria ezagutu zuten, jendea hiltzerainoko bestekoa, dio Joxek. Falangisten "Auxilio Socialen" banatzen zen errazionamendua. Joxek pilotan jolasten ziharduela, frontoian bonba bat erori zen.

  • 1426 Etxeko umeak Eskoriatzara babesera

    Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate

    Gorriek Arrasate bonbardatzen zutenean, nazionalek herriko plazara ateratzen zituzten preso zituzten gudariak. Joxe eta bere anai-arrebak aitaren baserrira eraman zituzten orduan, Eskoriatzara.

  • 1426 Gerran senidea galdu zuen

    Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate

    Gorriek lau eskopeta besterik ez zituztela dio Joxek. Osaba bik hanka egin behar izan zuten, eta beste bat, udaletxeko diruzaina, fusilatu egin zuten Oiartzunen.

  • Jose Etxeberria Querido Abiazio-akademian instrukzioa

    Jose Echeverría Ayerbe (1912) Eibar

    Abiaziora joateko aukera sortu zitzaien eta eibartar gazte asko "Los Alcazares" akademian instrukzioa egin zuen. Errusiarrek eibartarrei "injenieru" deitzen zieten, titulua lortu zuten eta gehienak, haien taldeko nagusiak izatera heldu ziren. Benigno Baskaran jenerala zen.

  • Jose Etxeberria Querido Amuategi Batailoian teniente eta kabo

    Jose Echeverría Ayerbe (1912) Eibar

    Gerra Zibila hasi zenean, Amuategi Batailoian sartu zen baina ez zegoen batere koordinaziorik. Bera teniente intendente izendatu zuten, baina bere burua kabora jaitsi zuen. Diziplina gutxi zegoen baina harreman ona zuten. Santa Kurutzen egon zen frontean.

  • Elias Euba Lizarran soldadu; bizipen gogorrak

    Elias Euba Irakulis (1920) Amorebieta-Etxano

    Hemezortzi urterekin Lizarrara eraman zuten soldadu. Hango bizipen gogorrak kontatzen ditu.

  • Elias Euba Francoren gerrako azken partea

    Elias Euba Irakulis (1920) Amorebieta-Etxano

    Lizarratik Lleidara joan zen frentera. Zorriek janda egon ziren. Bartzelonan entzun zuen Francoren gerrako azken partea. Orduan pentsatu zuten etxera joango zirela baina han zaindari lanetan jardun behar izan zuten.

  • Elias Euba Iheslariak harrapatzen

    Elias Euba Irakulis (1920) Amorebieta-Etxano

    Seu d'Urgellen (Katalunia) ihes egiten zuten presoak harrapatzen aritu behar izan zuen, negu betean. Gabon gauean Andorran dantzan ibili zirenekoa kontatzen du.

  • Justo Larrañaga Gerra zulatzaile izatetik bulegoan lan egitera

    Esteban Justo Larrañaga Argarate (1913) Eibar

    Gudaria izan zen Justo Batallón Avellanedan eta Sarasketarekin ibili zen zulatzaile ("zapadore"). Preso hartu zuten, baina Teruelgo ofentsiba hasi zenean Francoren tropek langileak behar zituzten (okinak, txoferrak, mekanikoak, e.a.) eta besteak beste bera hartu zuten. Gerora, alferez ezagun batek bulego batean sartu zuen eta futbolean ere jokatzen zuen.

  • 672 Giro politikoa; gerra hasierako bizipenak

    Mariano Elustondo Aizpiri (1912) Elgoibar

    Herriko politika-giroa. Gerra hasi zenean, kamioikadak joaten ziren frontera. Irailaren 21ean sartu ziren soldaduak Azkaratetik. Kanoikadak botatzen hasi ziren handik. Arratetik Elgoibar aldera botatzen zituzten kanoikadak, eta mando bat hil zuten.

  • 672 Burgos eta Santanderko frontean

    Mariano Elustondo Aizpiri (1912) Elgoibar

    24 urte egin behar zituenean joan zen gerrara. Frontean non ibili zen. Lehenbizi Donostian egon zen instrukzioan eta gero Burgos eta Santanderko frontera eraman zituzten. Hango bizipenak. Beste bi elgoibartar ibili ziren berarekin frontean.

  • 672 Teruelgo fronteko bizipenak

    Mariano Elustondo Aizpiri (1912) Elgoibar

    Teruelgo frontean egon zen; fronte gogorra izan zen hangoa. Bertako bizipenak. Espainia guztian zehar ibili zen frontean.