Politika eta Franco

  • Mari Carmen Tolosa Kuarteleko soldaduak imitatzen

    Mari Carmen Tolosa Garmendia (1940) Irun

    Eskolan maistra ona zuten; mutikoena gogorragoa zen. Zer ikasi zuen. Kuartela eskola ondoan zegoen, baina beraiek ez zuten Cara al Sol kantatzen. Bandera. Soldaduen desfilea imitatzen aritzen ziren, erratz makila hartuta.

  • Andoni Sagarna Euskararen inguruan zebilen edonor susmagarri I

    Andoni Sagarna Izagirre (1947) Donostia

    Gerraosteko giro politikoaren ingurukoak. Giroa itogarria zen, euskararen inguruan zebilen edonor zen susmagarri. Horrez gain, herritarren artean ere susmo txarrak zeuden, bai alderdi batekoekin eta bai bestekoekin. Bera ez da inoiz alderdi politiko bateko kide izan. Inplikazio politikorik izan gabe ere, lau hilabete pasa zituen Martuteneko kartzelan eta alde eginda ere ibili behar izan zuen, guardia zibilak bere lantokira joan zirenean. Egoera horiek neke fisikoa eta psikologikoa eragiten dute. Geroago Egunkaria ixtera joan zirenean bizitakoak.

  • Andoni Sagarna Euskararen inguruan zebilen edonor susmagarri II

    Andoni Sagarna Izagirre (1947) Donostia

    Poliziarekin pasatako estutasunak. Arrasaten lanean zebilela, Parisera joan behar zuela eta Gobernu zibilera pasaportea zigilatzera joan zenean bizitakoak. Beste behin, Arrasaten bizi zirela, guardia zibilak joan zitzaizkien etxea miatzera. Gerora jakin zuten gau hartan guardia zibil bat hil zutela. Behin fitxa bat irekitzen zizutenean, fitxa horrek iraun egiten zuen urteetan. Euskara politizatu egin da eta, inplikazio politikorik eduki ez arren, beti susmopean zeuden. Sasoi gogorra bizi izan zuten, beti beldurrez.

  • Andoni Sagarna Frankismoaren eboluzioa; Franco Donostian

    Andoni Sagarna Izagirre (1947) Donostia

    Frankismoaren eboluzioaren barruan garaiak eta garaiak daudela eta progresio bat egon zela dio. Franco Donostiara joaten zenean egoten zen giroa. "El pez chico" deituriko umeentzako arrantza lehiaketa egoten zen garai hartan. Franco zetorrela eta umeak ere bidali egiten zituzten.

  • Andoni Sagarna II. Mundu Gerraren eragina eta ondorengo aldaketak

    Andoni Sagarna Izagirre (1947) Donostia

    40ko hamarkadan II. Mundu Gerra. Hitler, Mussolini. Frankistak harro-harro zeuden garai horretan. Alemanak Donostian. Bere aitaren nagusia alemana zen, baina Hitlerren aurkakoa eta Gestapo bere atzetik ibili zen Donostian. Amerikarrak indarra hartzen joan zirenean eta munduko giroa aldatzearekin batera, aldaketak hasi ziren pixkanaka, nahiz eta frankismoak aurrera jarraitu.

  • Pili Jaio Errenteriara dantzara; zinea

    Pili Jaio Saez (1921) Pasaia

    Errenteriara joaten ziren dantzara, handik Antxora eta San Pedrora. "Cara al sol" tokatzen zenean, joan egiten ziren besoa ez altxatzeagatik. Zinean ere besoa altxa behar izaten zen, baina ez zuten dirurik zinera joateko.

  • Arantxa Gurmendi Antzertiko kide

    Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia

    Antzertin, lehen taldeko kide zen Arantxa, eta oso irakasle onak izan zituzten. Ikasle moduan obra bat prestatu zuten, baina diru falta zela eta ezin izan zuten errepresentatu. Hartara, enpresa bat egin zuten, eta euren diruz aurrera atera zuten obra.

  • Arantxa Gurmendi Antzertiren aztarnarik ez

    Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia

    Sortu zen antzerki eskolaren berririk ez dago.

  • Arantxa Gurmendi Aktore asko, baina lanik ez

    Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia

    Hasiera batean Antzerti antzerki talde ofizial gisa planteatu zen, baina eskola formatua ematea erabaki zuten gero.

  • 1321 Bueltan, ilea moztu zioten bati

    Benita Gallastegi Galartza (1923) Soraluze

    Plazentzian karlista asko zegoen. Haiek han geratu ziren. Beraiek Frantzian zeudela, batzuk bueltatu ziren, eta bati ilea moztu zioten, plazan. Olioa ere edanarazi zioten. Hark esaten zuena, zuen pezeta bakarra eman ziola ilea moztu zionari. Propina bezala, lotsarazteko. Nork moztu zion ilea.

  • Jabier Agirre Lehenengo jaunartzeko bazkaria Lapurdin

    Jabier Agirre Lasarte (1952) Donostia

    Lehenengo jaunartzea egin zuenean, familiako bazkaria Donibane Lohizunen egin zuten, osaba bat Hegoaldera etorri ezinda zegoelako.

  • Aizpea Goenaga Euskara, ikasketetarako ere, gaizki ikusia

    Aizpea Goenaga Mendiola (1959) Donostia

    Euskara ez zegoen ondo ikusia, eta gutxiago ikasketetarako. Errepresio oso handia bizi izan zuen inguruan. Orduko ikastolari buruzkoak kontatzen ditu. Ez zegoen euskaraz libururik, Xabiertxo eta Martin Txilibitu izan ezik.

  • Lola Valverde Ume lapurretak frankismoan

    Lola Valverde Lamsfus (1941) Donostia

    Gerra garaiko eta frankismoko ume lapurretei buruzko ikerketak egiten ari dira. Ama ezkongabeei ospitale batzuetan kendu egiten zieten umea, familia katoliko eta dirudunei emateko.

  • Juan Larreina Kantu frankistak eskolan

    Juan Larreina Arreitunandia (1937) Mutriku

    Maristen eskolako kontuak. Eskolara joan eta lehenengo gauza egin behar izaten zutena, atarian ilaran jartzea izaten zen. Ikasle bat bandera espainolarekin egoten zen balkoian, eta besteek 'Cara al Sol', 'Con el rumor de la faena' edota 'Montañas nevadas' abestu behar izaten zuten.

  • Fernando Aranbarri Roberto Perez Jauregi, lagun eibartarra

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Roberto Perez Jauregi eibartarra lagun handia zuen. Euskaraz jakin ez arren, defendatu egiten zuen bera. Gogoan du behin Rialto zinemara helduen film bat ikustera joateko, haren aitaren buzo bat jantzi zuela. Gazterik hil zuten, Burgosko prozesuaren aurkako manifestazioan. Orduko bizipenak. Lantokian greba egin zuten.

  • patxi-etxeberria Bertsolaritza frankismoan I: debekuak

    Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio

    Patxi bertsotan hasi zenean, garai txarra zen. Bertsotan egin behar zuten egunean, goizez albisteak entzuten zituzten, atxiloketak eta kontuak izan ziren jakiteko. Batzuetan telefonoz deitzera ez ziren ausartzen, entzungo zituztelakoan. Bertsolariak asko kontrolatzen zituzten.

  • patxi-etxeberria Lazkao Txiki eta guardia zibila

    Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio

    Lazkao Txikiri Getariako bidean guardia zibilaren kontrolean gertatutakoa kontatzen du.

  • patxi-etxeberria Bertsolaritza frankismoan II: atxiloketak

    Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio

    Azpillaga eta Lopategi zigortu zituzten, eta atxilotu ere bai, politika kontuak kantatzearren. Joxe Agirre eta Lizaso espetxera eraman zituzten.

  • patxi-etxeberria Bertsolaritza frankismoan III: salaketak

    Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio

    Zentsuraren kontua lasaitzen berandu samar hasi zela dio. Mattinekin bertsotan egin zuen batean, bazkalostean Francoren kontra hasi zirenean, gizon batek kargu hartu zien; ikaratu egin zen Patxi. Manuel Lasartek ez zuen politikaz hitz egin nahi izaten eta gomendioak ematen zizkien.

  • patxi-etxeberria Bertsolaritza frankismoan IV: guardia zibila

    Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio

    Bertso saioak hastear zirela, batzuetan bertan behera uzten zituen guardia zibilak. Arraten (Eibar) behin, bertso saio batean 25 guardia zibil egon ziren ikuskizuna kontrolatzen eta gero bazkarian, guardiaren buruetako batek beraiekin bazkaldu zuen.