Politika eta Franco

  • Batista Amas Guardia zibilen kontrolak eta isunak; beldurra

    Batista Amas Ugalde (1947) Lasarte-Oria

    Guardia zibilaren kontrolak zeuden egunero Hernanitik Lasarterako bidean. Edozein txorakeriagatik gelditzen zituzten eta isunak jartzen zituzten. Guardia zibilarekin izandako istorio bat kontatzen du.

  • Maria Luisa Muguruza Eskola gaztelaniaz

    Maria Luisa Muguruza Tellaetxe (1947) Lasarte-Oria

    Etxeetan euskaraz hitz egiten zen baina kalean ez. Eskolan ere ez. Baserritarrek oso gaizki pasatzen zuten eta ergeltzat jotzen zituzten irakasleek.

  • Maria Luisa Muguruza Franco herritik pasatzen zenean

    Maria Luisa Muguruza Tellaetxe (1947) Lasarte-Oria

    Franco herritik pasatzen zenean, gaurdia zibilak bizpahiru pertsona atxilotzen eta jipotzen zituen, badaezpada liskarrik ez sortzeko.

  • Batista Amas Koartelera eraman zutenekoa

    Batista Amas Ugalde (1947) Lasarte-Oria

    Batista koartelera eraman zutenekoa. Lasarteko udaletxe azpian zegoen. Nortasun agiria kendu zioten eta nola berreskuratu zuen kontatzen du.

  • Batista Amas Kontrolpean bizi ziren

    Batista Amas Ugalde (1947) Lasarte-Oria

    Behin, Zubietako sagardotegian bertsoaldi bat antolatu zen, ehun bat lagunekin. Guardia zibila joan zen han nor zegoen ikustera.

  • Joxe Usabiaga Etxean euskara; eskolan eta kalean gaztelania

    Joxe Usabiaga Beloki (1943) Lasarte-Oria

    Bera umea zenean, Lasarten gaztelania gehiago entzuten zen euskara baino. Etxean dena euskaraz egiten zuten. Eskolan dena gaztelaniaz. Frankismo sasoia izan arren, ez zuen izan `Cara al sol´ abestu beharrik. Michelingo eskola.

  • Joxe Usabiaga Alderdi komunistaren bilerak ezkutuan frankismo sasoian

    Joxe Usabiaga Beloki (1943) Lasarte-Oria

    Frankismo sasoian ibili zen alderdi komunistan, artean hauteskunderik egiten ez zenean. Ezkutuan egiten zituzten bilerak eta guardia zibilak etortzen zirenean, korrika alde. Lantokietan zer bide hartu komentatzen zuten bileretan. Kontzentrazioetan edo Pazko egunean ikurrina jartzera. Manifestazioak. Polizia nazionalak, grisak.

  • Joxe Usabiaga Arantzazura ibilaldia gauez

    Joxe Usabiaga Beloki (1943) Lasarte-Oria

    Frankismo sasoian kontra nola egin pentsatzen ibiltzen ziren beti. Urtean behin Oñatitik Arantzazura ibilaldia egiten zuten gauez eta bidean ikurrina jartzen zuten.

  • Felix Arroitajauregi Frankismoaren azken garaiko aldizkariak

    Felix Arroitajauregi Altuna (1940) Eibar

    Frankismoaren azken urteetan, gizarteak aldatzeko nahia zuen eta garaiko aldizkarietan nabaria zen: Cambio 16, Diario SP, Triunfo...

  • Pepi Astigarraga Zigorrak jaso arren, eskolara joatea nahiago garbitokira baino

    Pepi Astigarraga Urkola (1932) Lasarte-Oria

    Eskolan gaztelaniaz egin behar. Euskaraz egiteagatik jartzen zizkieten zigorrak. Maistrak. `Cara al sol´ abestu beharra. Hala ere, nahiago izaten zuen eskolara joan, garbitokira arropa garbitzera baino. Antonio Merceroren etxean irakurtzeko grina piztu zitzaion eta hango liburuak irakurtzen zituen. Papertxo bat jartzen zion liburuari, hurrengoan non jarraitu jakiteko.

  • arantza garaialde Emakumeek antolaturiko diru-bilketak

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Elvira Zipitria gaixotu egin zen bere azken urteetan eta Maria Dolores Agirrek askotan zaintzen zuen. Batez ere emakumeak biltzen hasi ziren, Donostiako dendarien dendetan, euskararen inguruko erabakiak hartu eta diru-bilketak egiteko.

  • Joxe Mari Elortza Frankismoaren kontzientzia gutxi

    Joxe Mari Elortza Gabilondo (1950) Bergara

    Frankismo garaian 25 urtez bizi izan arren, ez zuen izan horren kontzientziarik. Ez zuen errepresiorik jaso eta debekurik ez zitzaiola iristen dio. Valladoliden entzun zituen lehen aldiz kontu horiek, ikaskide batek Burgosko prozesuaren inguruan hitz egin zuenean. Manifestazioetara joan izan zen arren, sekula ez zuen arazorik izan. Valladolideko protestek beste konnotazio bat zuten. 1975ean, ezkon-bidaiatik itzuli zirenean, hasi zen jabetzen Euskal Herrian zegoen gatazka politikoaz.

  • Joxe Mari Elortza Franco hil zenean frai Jazinto antxilotu zuten

    Joxe Mari Elortza Gabilondo (1950) Bergara

    1975ean Franco hil zenean Bergarako ikastolan zebilen lanean. Gogoan du frai Jazinto atxilotu egin zutela. Hura zen ikastolako kopiagailuaren arduraduna eta itxuraz norbaitek kopiagailua erabili zuen panfletoren batzuk ateratzeko.

  • Joxe Mari Elortza Eskolan dena gaztelaniaz; neskak eta mutilak aparte

    Joxe Mari Elortza Gabilondo (1950) Bergara

    Herriko eskola nazionalean ikasi zuen lehenbizi eta gero Eibarko La Sallen. Umetan Marisol Peña izan zuen irakasle. Berdura plazako azken solairuan zeukaten ikasgela eta 70 mutiko inguru elkartzen ziren. Neskak frontoiko eskolara edo "Compañía de María"ra joaten ziren. Auzo-eskolak beharbada mistoak izango zirela dio, baina herrigunekoetan neskak eta mutilak aparte. Dena gaztelaniaz. Amari entzundako Uzarragako eskolako kontuak. Eskolan `Cara al sol´ eta `Por Dios, por la Patria y el Rey´ abesten zituzten.

  • Carmen Retenaga Klandestinitatean lanean txikiteoan

    Carmen Retenaga Eraña (1938) Eibar

    Franco hil aurretik, alderdi politiko ezberdinak klandestinitatean ibili behar ziren. "Txikiteo"-an elkartzen ziren, normaltasunez jokatuz.

  • Carmen Retenaga Klandestinitatean informazioa pasatzen

    Carmen Retenaga Eraña (1938) Eibar

    Tabernetan txikiteo orduan pasatzen ziren informazioa bata besteari. Gero, baserri batzuetan biltzen ziren. Zertaz hitz egiten zen: diru-bilketak, manifestazioak, mitinak...

  • Carmen Retenaga Paskinetako lemak

    Carmen Retenaga Eraña (1938) Eibar

    Paskinetan eta propagandetan jartzen zuena kontatzen du. Inoiz ez dira beraien bila joan.

  • Carmen Retenaga Franco hiltzen denean, lasaitasuna

    Carmen Retenaga Eraña (1938) Eibar

    Franco hil zenean, herrian lasaitasuna somatzen zen. Franco zegoenean, beti zegoen norbait denei kontrolatzen. Errepublika eguna ospatzeko mendira joaten ziren.

  • Mauri Lasaga Belategi Senarra kartzelara

    Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio

    Ezkondu eta urte batzuetara Mauriren senarra atxilotu, jipoitu eta kartzelaratu egin zuten. Kartzelan zegoela, 19 hilabeteko alabatxoa hil zitzaien. Sei hilabete eman zituen preso.

  • Mikel Zalbide Gurasoen jatorria; garai bateko Aiete

    Mikel Zalbide Elustondo (1951) Donostia

    Ama bizi du, baina aita aspaldi hil zen. Aitaren aita Donostiako Inpernukoa; arraunean eraman omen zuten bataiatzera San Bizentera. Aitaren ama Lazkaokoa. Amaren aldeko familia, berriz, Beizamakoa. Aitona astean behin Hernanira joaten zen feriara. Garai hartan mundua Urnietan bukatzen zela uste zuen. Aieteko baserri giroa. Gizonak Munto sagardotegian; emazteak igandeetan arropa garbia eramatera, mezara joateko. Udan Mairu Guardia egoten zen Francoren jauregia zaintzen. Ama Aieteko Indianoenean (garai batean Oianeder) jaio zen. Ezkondu ostean non bizi izan ziren gurasoak.