Politika eta Franco

  • Anttoni Nazabal Don Jexux apaiza, Don Modestoren justu kontrakoa

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Aitak kontatzen zion gaztetan dantza taldean klandestinitatean entsegatzen zutela. Don Modestoren ondoren Don Jexus apaiza joan zen herrira, komunista. Hark ere bere marka utzi zuen. Gazte asko erakarri zituen. Antzerkia egiten zuten, mendira joan...

  • Anttoni Nazabal LKIn sartu zen

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Konfrontazio politiko handiak egon ziren herrian, politika kontuengatik. LKIn sartu zen bera: troskista zen. Kartzelara eraman zuten, Martutenera. Herriko bi abertzale ere sartu zituzten eta haiei laguntzeko fondo bat sortu zuten herrian, baina beraientzat ez. Herrian errebeldia handia egon dela dio.

  • Anttoni Nazabal Bere bila joan zirenean, konplizitatea

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Zergatik atxilotu zuten kontatzen du. Institutuan zebilen eta propaganda aparatuan zegoen. CAFen greba handiak izan ziren garai hartan eta beraiek ere manifestazioa egiten zuten. Txileko kolpea gogoratzen du... Polizia bere bila joan zenean, irakasle batek gezurra esan zien. Amak ere ezkutatu egin zuen vietnamita. Berak orduan ez zekien 1936ko gerran zenbat fusilatu zituzten.

  • Anttoni Nazabal Madrilen epaitua, artean adingabea zelarik

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Sei hilabete egin zituen kartzelan. Adin txikikoa zen artean. Madrilen izan zen epaiketa. Ama bere defentsan atera zen beti. Amaren bizitza kontatzen du pixka bat eta haren izaera.

  • Anttoni Nazabal Madrileko epaiketa II

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Madrileko epaiketa. Bi neska eta bi mutil ziren; kide bat asko torturatu zuten. Beraiek ez zituzten torturatu, baina gaizki tratatu bai. 'Vietnamita' libratu zutela dio, kopiak egiteko makina. Kopiak nola egiten zituzten azaltzen du.

  • 1606 Senideekin beti euskaraz

    Mertxe Uranga Uranga (1937) Donostia

    Anai-arrebekin euskaraz egin du beti. Bere senarrak ez daki. ETAn ibilia da, eta ez da nazionalista, baina bai ezkerrekoa. Ama beraiekin bizi zen, eta harekin beti euskaraz, eta baita haurrekin ere. Hitanoa erabiltzen dute senideen artean; ilobekin zailagoa gertatzen zaio.

  • Maria Pilar Romero Auxilio Socialeko eskolan bizitzen I

    Maria Pilar Romero Urreisti (1946) Mutriku

    Etxe gabe gelditu zirenean eraman zieten Donostiako eskola edo barnetegia nolakoa zen kontatzen du. "Señoritak" ez ziren ondo portatzen beraiekin. Lehenengo egunean "Cara al Sol" abesten hasi zirenean, Maria Pilarrek ezjakintasunez, ezkerreko besoa igo zuen eta zigortu egin zuten.

  • Agustin Alkorta "Cara al Sol" kantaren bertsio ironikoa

    Agustin Alkorta Alzibar (1946) Arrate Alkorta Alzibar (1949) Juan Mari Alkorta Alzibar (1956) Mutriku

    Juan Marik eskola profesionalean lan egin zuen. Ikasketak gaztelaniaz ziren beti. "Cara al Sol" eskolara sartu aurretik kantatzen zuten baina Arratek eta haren ikaskideen kantua moldatu zuten.

  • Arantxa Gurmendi Meliton Manzanasen aurrean

    Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia

    60eko hamarkadako giro nahasia (manifestazioak...). Lehen Aberri Eguna, Bergaran. Bidai agentzia batean zebilen lanean, eta autobusak hartu zituen hara joateko. Polizia joan zen galdezka, eta Meliton Manzanasengana eraman zuten. Galdeketa.

  • Frantziska Egiguren Frankismoko debekuak eta zigorrak

    Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta

    Euskaraz hitz egitea debekatuta zegoen frankismo sasoian. Zapata lantegian lan egiten zuen 17 urteko mutil bat Cadizera eraman zuten kartzelara "Gora Euskadi" esatearren. "Trabajadoreetan" lanean zebilela hil zen eta ez zen etxera itzuli.

  • 876 Aitagure berezia

    Rufino Arbelaitz Sarasola (1924) Oiartzun

    Errezo berezia erakutsi digu Rufinok: Francori zuzendutako aitagurea.

  • Miren Agurtzane Irigoras Gerraosteko errepresioa eta euskal izenak

    Miren Agurtzane Irigoras Gaintza () Durango

  • Ramon_Ansorregi "Viva España" eta "Cara al Sol" egunero eskolan

    Ramon Ansorregi Juaristi (1940) Mutriku

    Goizero eskolara sartu aurretik "Viva España" eta "Cara al Sol" abestu behar zuten.

  • Adolfo Soto Poliziak Debako sarrera itxi zuen Euskal Jaia ez ospatzeko

    Adolfo Soto Fernandez (1934) Mutriku

    Debako hirugarren Euskal Jaia ezin izan zen antolatu. Poliziak Deba itxi zuen, ezin zen inor sartu. Azken orduan Euskal Jaia ezeztatu zuenez poliziak, bertara hurbiltzeko plana zutenak inguruko herrietara joan ziren (Itziar, Mutriku, Eibar...).

  • Ana Mari Lezeartua Gerraosteko debekuak

    Ana Mari Lezertua Sustaeta (1940) Mutriku

    Gerraostean Arruti izan zen alkate. Estankoen lizentzia frankistei edo ingurukoei ematen zitzaien eta Arruti familiak estankoa zuen. Ikurrinak etxean gordeta zituzten. Etxean eta kalean euskaraz egiten zuten baina eskolan ez.

  • Ramon Anitua eta Pedro Lejardi 'Cara al Sol' abestu behar

    Ramon Anitua Lejardi (1932) Pedro Lejardi Goiogana (1939) Markina-Xemein

    Eskolan 'Cara al Sol' abestu behar izaten zuten bandera eta besoa altxatuz. Pedrok Aspiltzako eskolan egunero abesten zuen; Ramonek, Markinakoan, eguenetan (ostegunetan) bakarrik.

  • Kontxi Urkiri Deban eskolan, "Cara al Sol"

    Kontxi Urkiri Altzibar (1942) Mutriku

    Eskolara Debara joaten ziren. Maistra erdalduna zen. "Cara al Sol" kantatzen zuten egunero bandera ipinita.

  • Agustin Dañobeitia Filmak zela zentsuratzen ziren

    Agustin Dañobeitia Ugarriza (1937) Amorebieta-Etxano

    Filmak apaizak zentsuratzen zituen. Zinemaren funtzionamendua azaltzen du, eta nola zentsuratzen zuten ere bai. Euskarazko filmik ez zen egoten.

  • Ixidor Solupe Ikurrinaren koloreak debekatuta

    Ixidor Solupe Zulaika (1948) Elgoibar

    Umeen euskal jaietan ez zen ateratzen ikurrinik, 1977ra arte ez zen legeztatu eta. Hiru koloreak (ikurrinarenak) debekatuta zeuden. Elorrako banderak hiru koloreak zituen eta arazoak izaten zituen horrekin.

  • Ixidor Solupe Urtero Guardia Zibilen kuartelera

    Ixidor Solupe Zulaika (1948) Elgoibar

    1967-1968 ingurutik urtero Guardia Zibilen kuartelera joan behar izaten zuen. Uztarri etxean bizi ziren orduan eta etxera joaten zitzaizkion bila. 1971-1972an joan zen azken aldiz. Orduan jakin zuen pertsona arriskutsutzat zutelako joanarazten ziotela. Semeak berari buruz ondo berba egin ziola eta ez zuela arriskutsutzat hartzen azaldu zion buru zegoen guardia zibilak eta ez zuen gehiago joan beharrik izan.