Politika eta Franco
-
Eskolan "Viva España" kantatu behar
Resu Aizkorreta Arruabarrena (1931) Pasaia
Etxean dena euskaraz egiten zuten. Kalean erdaraz. Ikasi nahi zuten. Irakasleak oso zorrotzak ziren. "Viva España" kantatu behar zuten. Oholtzara ateratzen zuten marraztera. Enziklopedia bakarra zuten guztientzat eta mutilen gelara eramateak lotsa ematen zion.
-
Gerra ostean, beldur handia
Edurne Lasa Amorebieta () Elgoibar
Mojetan euskaraz ezin zutela egin argi zeukaten. Beldur handia ezagutu du etxean. Aita kartzelan egon zen heriotza zigorrarekin.
-
Klandestinitatea bizi
Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar
Klandestinitatea hurretik ezagutu zuten, bai kultura eta bai politikari dagokionez. Azalpenak ematen ditu.
-
Anaiaren ihesa, ETAn sartzeko gonbidapena eta beste
Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar
Anaiak ihes egin zuen hemezortzi urterekin, 1965ean, eta tarteka agertu egiten zen. Normaltasunez bizi zuen egoera hori. ETAn sartzeko gonbidapena jaso zuenekoa kontatzen du. Burgosko epaiketaren harira, telegrama bidali zion Francori indultua eskatuz, beste askok bezala.
-
Polizia aitaren bila sarri
Mirentxu Agote Aramendi (1933) Donostia
Bere aita abertzalea zen eta askotan joan izan zen Francoren polizia aitaren bila. Franco Donostiara etortzen zen bakoitzean, beraien aita kartzelara eramaten zuten. Beraien etxea miatu eta nahi zuten guztia ere eramaten zuten.
-
Mirentxutik Maritxura
Mirentxu Agote Aramendi (1933) Donostia
Euskaraz egitea debekatuta zuten. Mirentxu kalean 'Maritxu' zen.
-
Auzora bertsolariak ekartzeko egin beharrekoak
Maritxu Loiola Ugarteburu (1948) Elgoibar
Aitak San Pedro auzoko jaietara bertsolariak ekartzen zituen. Kuartelean baimena eskatu behar izaten zuen. Guardia Zibilak gerturatzen ziren zer kantatzen zuten entzutera. Beste auzoetan antzera ibiliko zirela uste du.
-
Poliziak apaiz jantziarekin Arantzazuko ibilaldian
Jesus Bilbao Aizpiri (1940) Elgoibar
Agustin Ibarrolak Manolo Zabalarekin batera egin zuen soldadutza eta gogoan du haren etxera joan zela behin, gero Arantzazuko ibilaldia egiteko. Abuztuko azkenengo larunbatean egiten zen Arantzazura ibilaldia. Oñatitik oinez igotzen zen jendea, gauez. Deunoro Oliden atxilotu zuten urtean Jose Luis Belloso apaizak abisatu zien, poliziak zebiltzala apaiz jantzita eta kontuz ibiltzeko.
-
Frantzian Eibarko berri
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
50eko hamarkadan Frantzian zegoen Candido eta izaten zuen Eibarko lan gorakadaren berri. Anekdota batzuk kontatzen ditu.
-
Bertsotarako debekuak
Pablo Irazabal Ertzilla (1930) Muxika
Francoren sasoian bertsotan egitea galarazi egiten zuten sarritan. Hala ere, zer edo zelan beti lortzen zuten aurrera egitea.
-
"Por Dios por la pata y el buey"
Pablo Irazabal Ertzilla (1930) Muxika
Eskolan oinarrizko gauzak ikasten zituzten. Falangearen kanta goizero abestu behar izaten zuten. "Por Dios por la Patria y el Rey" esan beharrean, "Por Dios por la pata y el buey" entzun zion ondokoari Pablok eta sarritan zigortzen zuten.
-
Francoren heriotza
Trini Orue-Etxebarria Elorrieta (1943) Derio
Franco hil zenean, bere aitaginarrebak ardo botila bat atera zuen, gordeta zuen erreserbakoa. Ireki eta garraztuta zegoenez, bota egin zuen: "hemos esperado tanto a que se muera...". Derion ez zen asko ospatu: jendea beldur zen, frankista asko zegoen. Gainera, baserritarrak ez ziren arduratzen politikaz.
-
Francoren irudia ikasgelan
Ines Olaizola Mitxelena (1949) Lezo
Lezoko eskolan ibili zen. Irakurtzea eta idaztea gustatzen zitzaion gehien. Francoren irudia horman ikusi izanak arreta eman zion.
-
"Cara al Sol" eta "Bienvenida sea usted" eskolan
Isabel Arana Barandiaran (1928) Jexuxa Barandiaran (1924) Ataun
"Cara al Sol" abestu beharra izaten zuten eskolan, beso altxatuta, egunero. Norbait sartzen bazen, "bienvenida sea usted" abesten zuten. Maistrak atzamarka egiten zien.
-
Tertulia politikoak etxean
Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar
Eskolan gazteleraz egin behar zuten, baina lagun artean dena euskaraz. Haien etxean, Prietotarrak bizi ziren eta politikako tertuliak egiten zituzten. Behin, salaketa bat jaso zuten eta Jose alguazila joan zitzaien.
-
60. hamarkada arte, frankismoaren kontrako mugimendurik ez
Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar
60. hamarkadan, frankismoaren kontrako mugimendua piztu zen, baina aurretik, jendeak nahikoa zuen bizirautearekin.
-
ETA-ren sorrera; helburu nagusia
Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar
ETA-ren sorrera, garaiko errepresioaren ondorioz sortu zen. Jende gaztea eta ekintzailea. Hasieran Eusko Gaztedi sortu zen, baina banatu eta ETA sortu zen. Helburua batez ere, astintze-kulturala bultzatzea zen. Herriz-herri ibiltzen zen formakuntza politikoa ematen.
-
Frankismo garaian debekatutako liburuak
Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar
Frankismo garaian debekatuta zeuden liburuak lortzea nahiko erreza zen. Iparraldean liburuak lortzea errezagoa zen.
-
Frankismoaren amaieran zabalkunde bat egon zen
Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar
Frankismoaren azkenengo urteetan, gauzak nahiko libreki egiten ziren.
-
Euskal erbesteratuei laguntzen Jaénen
Tere Eizagirre Irure (1944) Zestoa
Jaéngo eskolako zuzendaria apaiz nahiko irekia eta aurrerakoia zen. Behin azterketa batean Espainiako politikari buruz galdetu zion eta Terek zuriz entregatu zuen. Frankismo garaia zen. Bertan lanean gelditzea ere proposatu zioten baina ez zuen onartu; Euskal Herrira bueltatzeko gogoa zeukan. 1968an Melitón Manzanasen hilketarekin erbesteratuak egon ziren Euskal Herrian eta batzuk Jaénen egon ziren. Terek eta Astigarragako emakume batek bisitak egiten zizkieten eta kartzelaratuen familiekin egoten ziren.