Politika eta Franco

  • Josu Ibargutxi ETAren sendotzea 60ko hamarkarda amaieran

    Josu Ibargutxi San Pedro (1949) Eibar

    Eibarko kuadrilla guztietan, ilunpeko giro politikoa zegoen. Manifestaldiak oso prestatuak zeuden eta klandestinitate handia zegoen. Frankismoaren gainbehera sumatzen zuten. Aberri egunak. Urbiako kontzentrazioa. ETAren sendotzea (manifestaldiak, pintadak, sabotaje txikiak...)

  • Josu Ibargutxi Pintadak egiteko sistema asmatu zuten

    Josu Ibargutxi San Pedro (1949) Eibar

    Edozein lekutan egiten zituzten panfletoen kopiak. Pintadak egiteko, brotxak erabiltzen zituzten hasieran, baina gero beste sistema bat asmatu zuten, beirazko poteekin. Pintaden lemak: "Gora ETA", "Euskadi ta Askatasuna", "Elkartasuna eta Indarra", "Euskadi librea behar dugu", "Viva Euskadi"...

  • Josu Ibargutxi Multikopistarekin panfletoak egiten

    Josu Ibargutxi San Pedro (1949) Eibar

    Panfleto politikoak egiteko multikopistak erabiltzen zituzten. "Klitxe" edo eredu bat sartzen zuten makinan eta kopiak ateratzen zituzten. Sistema nolakoa zen kontatzen du.

  • Josu Ibargutxi Manifestaldi antolatuak, Guardia Zibila

    Josu Ibargutxi San Pedro (1949) Eibar

    Manifestazioak antolatuak izaten ziren: enpresa bateko grebagatik, norbait atxilotu zutelako... Batzuetan grisak edo guardia zibilak agertzen ziren.

  • Josu Ibargutxi Ideologia politiko ezberdinak, baina helburu bera

    Josu Ibargutxi San Pedro (1949) Eibar

    Kuadrillan edo lagunartean politikari buruz asko eztabaidatzen zen. Ideiak partekatzen zituzten. Ideologia politiko ezberdinak zituzten arren, denen helburua frankismoarekin bukatzea zen. Aldarrikapen nagusia politikoa zen, baina alde sozialetik joan behar zela ere konturatzen hasi ziren

  • Josu Ibargutxi Bilera klandestinoak etxeetan

    Josu Ibargutxi San Pedro (1949) Eibar

    Bilera klandestinoak tabernetan eta etxeetan egiten zituzten. Erregimenak gogor zigortzen zituen etxe horien jabeak. Bertan materiala ere uzten zuten: ikurrinak, propagandak, panfletoak...

  • Josu Ibargutxi Poliziaren errepresioa kaleetan; atxiloketak

    Josu Ibargutxi San Pedro (1949) Eibar

    Beti izaten zen poliziaren errepresioa manifestaldietan. Herritarrak defendatu egiten ziren, harriak botata. Guardia Zibila nola jaisten zen Elgeta kaletik behera. Atxilotuz gero, kuartelean egoten ziren egun batzuetan. Manifestaldietan, etxeetan ere ezkutatzen ziren.

  • Josu Ibargutxi Kartzelako ihesek izugarri ahultzen zuen frankismoaren irudia

    Josu Ibargutxi San Pedro (1949) Eibar

    Kartzelatik ihes egiteko hainbat saiakera egin zituen Josuk. Basaurin adibidez, bederatzi presok ihes egin zuten eta ez zituzten inoiz harrapatu. Honek erregimenaren irudia asko ahultzen zuen.

  • Andres Beloki Urreta Tetuango kartzelan

    Andres Beloki Urreta (1927) Bidania-Goiatz

    Lehen ez zen kanpotarrik ikusten. Afrikan soldadu egon zeneko anekdotak kontatzen ditu. Tetuanen kartzelan eduki zuten guardia gaizki egiteagatik. Isilka bertako emakume zaintzaile batekin harremanak eduki zituzten.

  • 561 Ondarretako kartzelan atxilotuta

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Ondarretako kartzelan birritan sartu zuten. Canfranc-eko tunela inauguratu behar zutenean behin, eta Erregea zetorrelako beste batean. Arriskutsua omen zelako atxilotu zuten, Libertad izeneko aldizkariari animoak emateko idatzitako gutunengatik. Ez zen komunista izan baina bai zalea. Gerra ostean sartu zen komunisten alderdian.

  • Bibiano Puy Eskolan ezin euskaraz egin

    Bibiano Puy Aizpurua (1946) Pasaia

    Euskara desprestijiatua zegoen. Eskolan ez zieten euskaraz egiten uzten. Maisuak zigortu egiten zituen. "Cara al sol" kantarazten zieten. Plazan euskara eta gaztelania, umeen artean denetik entzuten zen.

  • Pedro Garitano Eskolan errezatzen eta kanta frankistak abesten

    Pedro Garitano Laskurain (1936) Bergara

    Eskolan, egunean 4 kantu frankista abesten zituzten eta beti errezatzen zuten. Ez zuten asko ikasten. Benetako jakintzak jasotzeko, arratsaldeko klaseetara joan behar izaten zuten. Eskolan Espainiako historia ikasten zuten gehienbat.

  • Jaione Isazelaia2 Francoren mitina Bergaran

    Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara

    Moscardó generala Bergaran egon zenean, Komenio kaleari bere izena jarri zioten. Gerra amaitzean, Franco Bergarara joan zen eta ohorezko alkate izendatu zuten.

  • Mikela Ansa Andoaingo ikastolan, itxi zuten arte

    Mikela Ansa Goenaga (1926) Andoain

    Eskolan mojekin hasi zen, eta gero ikastola zabaldu zuten, Doña Juanita Alkainena. Gantxiloa egiten erakusten zuen. Han dena zen euskaraz. Eskolarako bidea. Gerra denboran itxi egin zuten ikastola, eta eskola publikora joan behar izan zuen. Dotrina ere gaztelaniaz han, eta kosta zitzaion; lehen euskarazkoa zuten. Jaunartzea noiz egin zuen. Erdaraz ez zekien. "Cara al Sol" kantatzen zuten.

  • Angel Bermeosolo Gardatako eskolan ibilia; maistra, Lekeitioko fraideak

    Angel Bermeosolo Arrate (1942) Amoroto

    Gardatako eskolara joan zen umetan. Gogoan du mesedeetako fraideak joaten zitzaizkiela Lekeitiotik eta paper bat sinarazten zietela, eurekin fraide joateko. Maistra nafarra izan zuten: Laura Elberdi. Frankista ei zen. Dena gaztelaniaz ikasi zuten, euren artean euskaraz egin arren. "Cara al sol" abesten zuten goizero. Ordezko irakaslearekin gertatutakoa. 16-17 urterekin igeltsero lanetan hasi zenean ez zekien gaztelaniaz. Espainiako beste probintzia batzuetatik etorritako asko zegoen sasoi horretan.

  • Terese Lertxundi Erreketeak etxez etxe abertzaleen bila eta ondasunak errekisatzen

    Terese Lertxundi Kaltzakorta (1930) Ondarroa

    Behin bere aita kartzelara eramatekotan etorri ziren beraien etxera. Aita ohe azpian ezkutatu zen. Ohikoa zen etxeak erregistratzea eta bertako ondasunak errekisatzea. Emakumezko erreketeak aritzen ziren lan horretan. Abertzale asko kartzelaratu zituzten; horietako asko eta asko emakumezkoak, ama zirenak. Bilboko Larrinagako kartzelara joaten ziren.

  • Lurdes Esnaola Ikastola modu klandestinoan sortzen

    Lurdes Esnaola Legasa (1961) Lezo

    Lezoko ikastola eta geroako Lizeoa sortzeko, bilera klandestino asko egin ziren. Sortzaileek ez zuten ikasketarik, baina euskarazko hezkuntza eskaintzeko helburua argi zuten.

  • Ander Etxebeste Ipar Euskal Herrira ikurriñak erostera

    Ander Etxebeste Lizarazu (1957) Lezo

    Ikurriña erakustea galarazita zegoenean, elizan eta torreoian agertu izan ziren. Ipar Euskal Herrira joaten ziren ikurriñak, aldizkariak, liburuak, pelikula erotikoak... erostera.

  • esteban olaizola mitxelena Neskek gaztelaniaz egiteko ohitura zuten

    Esteban Olaizola Mitxelena (1944) Lezo

    Dotrinako gauza asko ez zituzten ulertzen. Eskolan "Cara al Sol" kantatzen zuten.

  • esteban olaizola mitxelena Herriko batzordeetan sartzen ziren ikastolarako dirua lortzeko

    Esteban Olaizola Mitxelena (1944) Lezo

    Pantxoa eta Peiorengana joan ziren Baionara, Lezoko ikastolarentzat emango zen kontzertu bat eskatzeko asmoz. Bueltan, Carrera hil zutela jakin zuten eta guardia zibilak kotxea gelditu zien. Azkenean, Pantxoa eta Peiok ez zuten kontzertua eman, beldur bait ziren. Herriko festen komisioan ere sartuta zeuden, musikariak herrira eramateko eta ordainduko zitzaien erdia ikastolara bideratzeko.