Politika eta Franco
-
"Herri zapaldu batean hazi ginen"
Mari Pilar Manterola Salegi (1949) Zumaia
Frankismo garaia gogorra izan zen, baina hortik etorri zen gero euskal kulturaren berpizkundea. "Herri zapaldu batean" hazi zirela dio. Gaur egun euskarari dagokionez ez dagoela hainbeste kontzientzia uste du. Orain ez da ikusten borroka egiteko beharra, garai hartan bezala.
-
Irakasleak ikasleak egurtu zituenekoa
Iñaki Gorritxategi Alberdi (1931) Berriz
Irakasle batekin gertatutakoa kontatzen du: sagar mutxikin bat nork bota zuen jakiteko, ikasle guztiak banan-banan jo zituen. Beste egun batean pelota bategatik berdin gertatu zitzaien.
-
Santa Maria elizako gurutzean ikurrina jarri zutenekoa II
Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta
Santa Maria elizako gurutzearen puntan ikurrina jarri zutenekoa. Gauez jarri zuten ilunpetan. Gobernadorea edo pertsona inportanteren bat zetorren eta hura nola kendu asmatu ezinik ibili ziren. Azkenean suhiltzaileek kendu zuten. Beste leku batzuetan ere jarri zituzten ikurrinak.
-
Etxeko giro politikoa: antifrankista eta langile-mugimenduaren aldekoa
Alberto Alava Martinez (1951) Ermua
Etxean gazteleraniaz egiten zuten. Gurasoak errepublikanoak ziren. Aita, milizianoa izan eta etxean giro politikoa nabaria zen. Antifrankistak eta langile-mugimenduaren aldekoak.
-
Pío Barojaren eta Zumaiaren arteko harremana
Jexux Eizagirre Portillo (1948) Zumaia
Orduko guraso elkarteak akademia bat sortu zuen eta irakasleak herrikoak ziren. Baina irakasgai bat frankismoak ezarritakoa zen, “Formación del espíritu nacional” eta falangista batek ematen zuen. Erabiltzen zuten testua “Ángelus” zen, Pío Barojarena. Hasiera oraindik gogoan du. Jexuxen iritziz, zumaiarrei gertatutako naufragio batean oinarritu zen Baroja. Honi buruz daukan teoria azaltzen du.
-
Herri Gaztedi
Jexux Eizagirre Portillo (1948) Zumaia
Joanito Dorronsorok sortu zuen Herri Gaztedi gazte mugimendua Zumaian. Astero bilerak egiten zituzten. Gipuzkoa mailan Urretxun biltzen ziren. Langile borrokaren aldeko ekintzaileak ziren. Marxismoa eta kristautasuna uztartzen saiatzen ziren. Zumaiako gazteria gehiena Herri Gaztedik mugitzen zuen. Burgosko Prozesuaren kontrako borrokan Herri Gaztedik protagonismo handia izan zuen. Orduan Jexux ez zegoen Zumaian, Ferrolen soldaduska egiten baizik. Gainbeheraren arrazoiak azaltzen ditu: elizak ez zuen onartzen Herri Gaztedik hartu zuen norabidea.
-
Abertzaletasuna anaiengandik
Jesus Bilbao Aizpiri (1940) Elgoibar
Amari minbiziarekin hil zitzaion lehenengo senarra. Aitari, berriz, tifusarekin emaztea eta alaba, frontean ibilitako anaiak kutsatuta. Hori dela eta, ez zuen politikaz ezer jakin nahi izaten. Anaia nagusiena oso abertzalea zen. Berari Luis anaiak erakusten zizkion ezkutuan ekarritako liburu abertzaleak.
-
Deunoro Olidenen atxiloketa
Jesus Bilbao Aizpiri (1940) Elgoibar
Deunoro Oliden lagun zumaiarra oso abertzalea zen. Berak ez zekien politikan sartuta zebilenik, baina abuztuko egun batez, bulegoan zegoela, guardia zibila atzetik zuela eta ahalik azkarren etxean zeuzkan paperak ateratzeko eskatu zion. Zestoako enpresari bat tokatu zen bulegoan eta zer gertatzen zen jakin zuenean, laguntzeko prest agertu zen. Jesus ez zen sasoiz iritsi Deunororen etxera eta atxilotu egin zuten. Zestoako enpresari hari handik urte batzuetara bi tiro eman zizkion belaunean ETAk eta ozta-ozta salbatu zen.
-
Meza politikoak eta Espainiako himnoa elizan
Imanol Oruemazaga Baseta (1931) Berriz
Guardia zibilak norbanako gisa joango ziren mezatara. Bestela, Pilarika egunean, beraien egunean, izaten zuten meza. Udalaren mezetara Guarda Zibilen burua joaten zen eta meza politikoak ere egiten ziren. Kontsakrazioan Espainiako himnoa jotzen zen. Berak hori kendu egin zuen eta sarrera-irteeretan bakarrik jarri. Meza ere orduz aldatu zuten momentu batean, jada meza politikoetara herritarrik ez zelako joaten. Zenbaitek sekula ez zion Imanol deitu, beti "don Manuel".
-
Franco Donostiara joaten zenean, senarra kartzelara
Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia
Ezkondu zenerako, kartzelatik libre zegoen senarra, baina Franco Donostiara joaten zenean, Martuteneko kartzelara eramaten zuten. San Juanera bizitzera joan zirenean, pista galdu zioten. Abertzalea izatearren egon zen kartzelan senarra.
-
Grebak sustatzeagatik preso eramanda
Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar
Gerraostean, Eibarko alkate izan zen Jesus Egia preso eramaten ikusi zuen, greba orokorrak sustatzeagatik. Guardia Zibilak, sistemaren menpe zeuden.
-
Meliton Manzanas
Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar
Meliton Manzanasek adierazpena hartu zion eta espetxean sartu zuen. Ondoren, Xabi Etxebarrietak Manzanas hil zuen. Meliton Manzanas nor zen.
-
Eskolako zigorrak eta kantu frankistak
Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia
Eskola non zegoen azaltzen du. Eskolaren ondoan farmazia zegoen. Dena erdaraz egiten zuten; euskaraz eginez gero, jo egiten zituen irakasleak. Oso gaizki pasatu zuela eskolan dio, oso irakasle gogorrak zirelako. Eguerdian egunero "Cara al sol" abesten zuten.
-
Dantzari trebea
Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia
Euskal dantzetan ibili izan da; oso dantzari ona izan dela dio. Zumarragako soinujolearekin joaten ziren. Mugaz bestaldera joaten ziren eta beste bizimodu bat ikusten zuten han. Berak bakarrik ikasi zuen dantzan, San Juango plazan. Sari asko irabazi zituen.
-
Parisera dantzara joateko gonbidapena
Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia
Lezoko Kresala familiakoek Parisen antzoki bat zeukaten eta bere bila joan ziren, hamasei urte inguru zituela. Amak ez zion joaten utzi. Artistak gaizki ikusita zeuden. Kubatarrak ere joan zitzaizkion bila baina amak ezetz esan zien. Balleta ikasi nahi izan zuen. Mugaz bestaldera joaten zirenean, poxpolin arropa gizonezko batek eraman eta ekarri behar izaten zuen, debekatua zegoelako.
-
Ikurrina debekatuta
Mertxe Irureta Mujika (1947) Joxeba Zubiaurre Gurrutxaga (1943) Zumaia
Mendiak eman diena: askatasuna, bakea, abertzaletasuna... Urbiako egunean ikurrina ikusi zutenean sentitutako emozioa, debekatuta zegoen garaian. Zumaian ere parrokian agertu zen ikurrina eta argazki hori salgai egon zen 'Foto Mertxe'-n.
-
Francoren bisita Alkolean
Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku
Francoren bisita batengatik, Alkoleako txaletera eraman zuten aita Franco zerbitzatzeko. Bene-ren ezkontzako kopa eder batzuk eraman zituen eta frankistek, mozkortu eta ia denak apurtu zituzten haitzen kontra.
-
'Cara al Sol' abesten zutenekoa gogoan
Matilde Gereñu Elorza (1925) Segura
Mojekin ikasi zuen. Eta han Cara al Sol abesten zuten zelaian, mojekin eta alkatearekin. Hori astean hiru bat aldiz izaten zen, eta besoa jaitsiz gero, zigortu egiten zituzten. Cara al Sol abesten du.
-
Falangeko ikastaroa egin behar pasaportea lortzeko
Carmen Retenaga Eraña (1938) Eibar
Untzagan zegoen "Frente de Juventudes" falangeko taldeak antolatzen zituen ikastaro batzuetara joan behar izaten zuten emakume ezkongabeek, pasaportea eta bestelako eskubide batzuk lortzeko. Bertan bizitako istorio batzuk kontatzen du.
-
Eskolako kontuak
Joxe Antonio Martikorena Sagardia (1934) Lasarte-Oria
Behiak zituzten baina esnea ez zuten saltzen. Artoa zuten eta taloa gosaltzen zuten. Eskola Zubietan bertan, elizaren ondoan. Maistra euskalduna eta maisua falangista. Cara al Sol kantatzen.