Politika eta Franco

  • Carmen Otegi Zabala Eskolan ia dena gazteleraz

    Carmen Otegi Zabala (1930) Aduna

    Adunako eskola udaletxe azpian zegoen. Dena gazteleraz ikasten zuten. 'Cara al sol' kantatu behar izaten zuten eta Francoren argazkiak zeuden edonon. Aitagurea ere errezatzen zuren sartzerakoan eta irteterakoan, baina euskaraz egiten zuten. Dotrina gazteleraz izaten zuten eskolan eta handik irtenda sakristian euskaraz ematen zuten apaizarekin.

  • Juana Arrieta Lezeta Euskararen egoera Gerra Zibilaren ostean

    Juana Arrieta Leceta (1923) Margarita Murgizu Azurmendi (1910) Dolores Tolosa Lariz (1911) Eibar

    Euskararen aldeko mugimendu handia Bilbon. Gerra ostean euskaraz berba egiterik ez zegoen; umeei euskarazko izenik ipintzerik ere ez.

  • Antonia Garmendia "Margaritinak"

    Antonia Garmendia Jauregi (1928) Altzaga

    Gerra ondoren, Margaritinek instrukzioa ematen zuten. Itsasondoko frontoian elkartzen ziren.

  • Antonia Garmendia Frankismo garaia

    Antonia Garmendia Jauregi (1928) Altzaga

    Nazionalistak izateagatik ilea moztu zieten Itsasondoko 3 emakumeri. Franco hil zen egunean sagardoa egiten ari ziren etxean. Auzokoekin telebistan ikusi zuten berria. 'Cara al sol' kantatu behar izaten zuten eskolan. Gustura kantatzen zuten, zer esaten zuten ez zekitelako

  • Lazkao Txiki ez kantatzera zigortuta

    Patxi Iraola Garmendia (1933) Zaldibia

    Euskaraz bertsotan aritzeagatik ez du sekula isunik jaso. Lazkao Txikik bai, baina behin Francorekin lotutako zerbait esan zuelako. Denbora batez debekatua izan zuen kantatzea. Txibatoak egoten ziren saioetan.

  • Antxon Basurko Ameriketan ikurriñarekin eman zioten ongietorria

    Antxon Basurko Gereño (1947) Pasaia

    Bikote amerikarra bisitatzera joan zenean, ongietorri bezala ikurriñarekin eman zioten ongietorria. Antxon beldurtu egin zen, Euskal Herrian ezin zelako ikurriña atera. Dalak, Donostiatik Ameriketara Pio Barojaren liburu bat bidali zuen baina ez zen inoiz bere helmugara iritsi.

  • Juanito Amundarain Tolosa Agurainera gaztelaniaz ikastera

    Juanito Amundarain Tolosa (1937) Joxepa Tolosa Otamendi (1939) Amezketa

    Eskolan "Viva España" abesten zuten arratsaldetan. Goizetan errezatu egiten zuten. Juanitok Agurainen ikasi zuen gaztelaniaz.

  • Munitibarko eskolan "Cara al Sol"

    Irene Urriolabeitia Mallea (1967) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Munitibarko eskolan gaztelaniaz ikasten zuten. Maistra Aulestikoa bazen ere, bere senarra udaletxeko idazkaria zen, erregimenaren aldekoa. Eskolan "Cara al Sol" abesten zuten eta banderari mun eman behar zioten. Doña Lutxi zen bere maistra.

  • Diktadura garaia

    Jokin Agirregoikoa Azkorra (1958) Getxo

    Diktaduran bazekiten zer zegoen, baina beldurra pasatzen zen.

  • Diktaduran Radio Londres entzuten zuten sekretuan

    Jokin Agirregoikoa Azkorra (1958) Getxo

    Diktaduran Radio Londres entzuten zuten sekretuan.

  • Jesus Mari Arriaga Cara al Sol abestu behar eskola amaitzean

    Jesus Mari Arriaga Kortabitarte (1958) Jose Ramon Arriaga Kortabitarte (1954) Gizaburuaga

    Eskolara sartu aurretik Espainiako bandera agurtu behar izaten zuten eta amaieran Cara al Sol abestu. Ikuskaritzakoak joaten ziren noizean behin eskolara.

  • Jesus Mari Arriaga Hauts-esnea edaten zen eskoletan

    Jesus Mari Arriaga Kortabitarte (1958) Jose Ramon Arriaga Kortabitarte (1954) Gizaburuaga

    Ameriketatik ekarritako hauts-esnea banatzen zen eskoletan. Bilbotik etorritako Castrejana izeneko maistrarekin, esnea kakaoarekin edaten hasi ziren. Ez zitzaien esne hura gustatzen eta bota egiten zuten, etxean esne ona zutelako noiznahi. Frankismoak sortutako kanpaina bat izan zen.

  • Gotzone Arostegi Gizaburuagako eskolan, banderari agurra egiten

    Gotzone Arostegi Bengoetxea (1961) Gizaburuaga

    Eskolan banderari agurra egiten zioten goizero. Ikuskaritzakoak joaten zirenean, aldez aurretik bazekiten isilik eta formal egon behar zirela. Franco hil zen urtean Lekeition ikasten zuen Gotzonek.

  • Gotzone Arostegi Frankismoan dena zegoen debekatuta

    Gotzone Arostegi Bengoetxea (1961) Gizaburuaga

    Franco hil baino lehenago ama Basurtuko ospitalean izan zuen hilabete batez. Alboko gaixoak egunero esaten zion Franco hiltzear zegoela baina ez zen hil ama etxera bueltatu zen arte. Gotzonek gogoratzen du frankismo garaian dena debekatuta zegoela.

  • Maria Angeles Aldekogarai Eskola frankismo garaian

    Maria Angeles Aldekogarai Alastra (1951) Ea

    Eskolan gaztelaniaz ikasten zuten baina doktrina euskaraz. "Cara al sol" abesten zuten egunero eta noizbehinka ikuskaritzakoak agertzen ziren eskolan.

  • Joxeba Lasa Francoren bisitetan, aita kartzelara

    Joxeba Lasa Iriarte (1933) Pasaia

    Errenterian, Madalenako ermitaren parean bizi ziren. Mozkortzen zenean, aitak "Gora Euskadi Askatuta" bezalako lemak esaten zituenez, Francok herria bisitatzen zuen bakoitzean kartzelan sartzen zuten, istilurik ez sortzeko.

  • Maria Igarza Gerraostean beti txibatoren bat tabernan

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio

  • Mikel Larrañaga Eibar, herri aldarrikatzailea

    Mikel Larrañaga Mandiola (1946) Eibar

    Frankismo garaiko gazte garaia gogoratzen du. Etxean beti izan dira abertzaleak eta politikaz hitz egiten zen. Eibarrek zuen sozialista kutsua zela eta, beti ezagutu ditu aldarrikapenak, grebak, mugimenduak... kalean eta lantokietan. Politikoki, ordea, ez zegoen aukera handirik. Behin, Eibarrera Ez Dok Amairu ekarri nahi izan zuten eta Gobernu Zibilean erakutsi behar izan zituzten taldearen letrak, zentsura pasa zezaten.

  • Mikel Larrañaga Franco ondorengo alderdi politikoen legalizazioa

    Mikel Larrañaga Mandiola (1946) Eibar

    Alderdi politiko guztiak debekatuak zeuden Frankoren garaian, eta denak klandestinoak ziren. Alderdiak legalizatu zirenean, bera EAJ-ra afiliatu zen, eta Eibarko alderdi politiko guztiek hilero biltzen ziren, indarrak batzeko bileretan. Bertan, alderdi zaharrak eta jaioberriak zeuden. Errespetu handiz entzuten zituzten bata eta bestearen ideiak eta ahal zen guztietan, ekintzak (manifestazioak, grebak...) elkarrekin antolatzen zituzten. Guztien helburu nagusia,

  • Josu Ibargutxi Frankismo garaiko sindikatu bertikala eta bestelako klandestinoak

    Josu Ibargutxi San Pedro (1949) Eibar

    60. hamarkadan jaio zen Comisiones Obreras, baina UGT eta ELA bazeuden lehenagotik ere. Comisiones Obreras sindikatuaren jatorria. Eibarko egoitza. Frankismo garaiko sindikatu ofizialak eta klandestinoak.