Politika eta Franco
-
Igogailu fabrikan
Patxi Mugerza (1936) Donostia
Aitak igogailuen fabrikan egiten zuen lan. Francoren fabrika militarizatzeko eskariari uko egin izana gogotik ordaindu zuten. Piezak lortzeko, benetako estraperlistengana jo behar izaten zuten.
-
Francok Eibarrera egindako bidaiak
Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar
Franco birritan etorri zen Eibarrera. Lehenengoz 1942 inguruan. Gero bera GAC-ean lanean zegoela, Armeria Eskolara joan zen. Arnaldo, GAC-ko stand-a ipintzen egon zen. Franco aldamenean izan zuen (1964-1965 inguruan). Lehenengoz etorri zenean, Carlos Larrañagaren etxeak inauguratzera etorri zen. Jendea etxeetan egon zen ezkutatuta, baina beraiek ez zuten beldurrik eta kalean pasatu ziren, grisak tiroka aritu arren.
-
Bandera espainolarekin egindako soinekoa
Maria Luisa Jaka Legorburu (1935) Donostia
Balkoian bandera espainola jartzera derrigortu zituzten; kendu zutenean, harekin soineko gorria egin zion amak. Horia traputarako erabili zuten.
-
Amonak apain-mahaia Kasinoan
Marian Durá Aldasoro (1945) Donostia
Amonak tokadore bat zuen Donostiako Kasinoan (gaur egun udaletxea, ikus mapan), eta propina mordoa ematen zizkioten produktuen truke. Primo de Riveraren debekuen ondorioz itxi egin zuten Kasinoa.
-
Joxe Joakin, anaia, atxilotu eta erbestera
Miren Jone Azurza Aristegieta (1929) Donostia
Bere anaia Jose Joakin elektrikaria zen; ekintza batengatik, ihes egin zuen Lapurdira: irratian Aberri Eguna zela eta "Gora Euzkadi askatuta!" oihukatu zuen. Askorentzat pozgarria izan bazen ere, etxekoentzat gogorra izan zen. Polizia etorri zitzaion bila eta kartzelara eraman zuten.
-
Polizia Joxe Joakinen bila etorri zenekoa
Miren Jone Azurza Aristegieta (1929) Donostia
Bere anaia Joxe Joakinek irratia zeukan etxean, beste herrialde batzuetako irratizaleekin hitz egiteko. Polizia anaiaren bila etorri zenean, hari abisua eman zion Miren Jonek eta ihes egitea lortu zuen Jose Joakinek. Ordukoa kontatzen du.
-
Joxe Joakin Lapurditik Parisera
Miren Jone Azurza Aristegieta (1929) Donostia
Txalupetan diru-truke iheslariei laguntzen zienik bazegoen. Lapurdira iritsi zen bere anai Joxe Joakin. Hendaian bisita egin zioten. Parisera joan zen eta ingeniari ikasketak egin zituen.
-
Anaia Joxe Joakin aitaren hiletan
Miren Jone Azurza Aristegieta (1929) Donostia
Bere anaia Joxe Joakin Paristik etxeratu egin zen, aitaren hiletarako. Gero ez zuten gehiago ikusi.
-
Loren Arrillaga, iheslarien laguntzaile
Miren Jone Azurza Aristegieta (1929) Donostia
Loren Arrillaga aktibista zela kontatzen du; iheslariei laguntzen zien. Erresistentziakoa zen. Bere anaiak ere antzera ibiltzen ziren. Sistiagatarren familia kartzelaren ondoan bizi zen eta laguntza eskaintzen zieten presoen senideei.
-
Imanol abeslariak Arestik Arantxari emandako poesia kantatu
Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia
Arestik Arantxari poesia batzuk eman zizkion, irakur zitzan, eta honek Imanoli eman zizkion, zeinak hauetako bi musikatu zituen. Kontzertu batean poesiaren egilea agertu zen.
-
Lehenengo manifestazioan, atxilotuta
Joan Mari Irigoien Aranberri (1948) Donostia
Hamabost urterekin Pasaiara joan zen manifestazio batera ikaskide batekin, eta Guardia Zibilak harrapatu zituen. Ordukoa kontatzen du.
-
Literaturaren erabateko etena gerrarengatik
Juan Martin Elexpuru Arregi (1950) Bergara
Gerrak etena ekarri zuen literaturan. Argitaratu zen apurra, atzerrian argitaratu zen gehienik.
-
Erabateko zentsuraren ostean, antzerki-taldeak han-hemenka
Juan Martin Elexpuru Arregi (1950) Bergara
Gerra ostean, zentsura erabatekoa izan zen 1940tik 1950era, antzerkia debekatuta zegoen. Handik urte batzuetara, herri askotan sortu ziren antzerki taldeak. Lan asko apurtzaileak izan ziren. Seminarioan zegoela, antzerki batean parte hartu zuen, gazteleraz.
-
60. hamarkadan eztanda kultural eta politikoa
Juan Martin Elexpuru Arregi (1950) Bergara
Hamabost-hamasei urte zituenean jakin zuen euskal literatura bazela, baita Euskadi bazela ere. Seminarioan ikusi zituen euskarazko liburuak. Urte gutxian eztanda modukoa gertatu zen: ETAren lehen mugimenduak, Iparraldetik ekarritako liburuak, seminarioetatik jendea irteten hasi zen...
-
Joseba Sarrionandia atxilotu zutenekoa
Juan Martin Elexpuru Arregi (1950) Bergara
Joseba Sarrionandiak UNEDen lan egiten zuen. Zapatu batean ez zen etorri. Juan Martin koordinatzailea zen orduan. Pare bat egunera jakin zuten atxilotu egin zutela, bahiketa batean parte hartzearren. Kartzelara joaten ziren bisitan. Obraren bat argitaratu zuten, kartzelatik.
-
Eklosio politikoa eta eklosio euskaltzalea
Juan Martin Elexpuru Arregi (1950) Bergara
1977tik 1982ra bitartean, gauza asko sortu zen euskaraz. 1967tik aurrera, alderdi politiko guztiak sortu ziren, ETAren heriotzak, atxiloketak... Franco hil eta ondorenean, bigarren leherketa sortu zen.
-
Frankistekin eskolan, kantuak eta instrukzioa
Enrike Etxeberria Aldazabal (1936) Fernando Etxeberria Aldazabal (1932) Berriz
Eskolan frankistekin kantarazi eta instrukzioa eragiten zieten. Txapel gorria jantzita joaten ziren karlisten familietako mutikoak.
-
Errazionamendua eta herriko kartzela
Joxe Mitxeo Baleztena (1944) Saldias
Zortzi senide izan arren, goserik ez zutela pasa esaten du. Errazionamendua ezagutu zuen. Kartzela non zegoen azaltzen du. Azukre beltza banatzen zuten.
-
Uribeko auzo-eskolan instrukzioa
Placida Azpitarte Egia (1915) Berriz
Placidaren ahizpa, frankistak sartu ostean, Uriben ibili zen eskolan eta hango bizipenak kontatzen ditu. Instrukzioa eginarazten zieten.
-
Zarauzko Euskal Jaia betidanik ezagutzen du
Mertxe Arruti Abendibar (1931) Zarautz
Francok ez zuen Euskal Jaia kendu. Betidanik ezagutu du irailaren 9ko Euskal Jaia. Denak jantzita joaten ziren, baina ikurrina debekatuta zegoen. Lehenbizikoz Iparraldean ikusi zuen ikurrina.


