Politika eta Franco
-
Paranoiko samarra erregimenaren zelatariak zirela eta
Juan Mari Otxandiano (1949) Otxandio
Talde politiko asko zegoen, baina Bittorrek ez zuen parte hartzen foro zabaletan. Berak bere ikuspegia zuen, oso abertzalea. Besteak argitzeko beharra sentitzen zuen. Publikoan hitz egiteko ez zuen erraztasunik. Francoren denboran kontrol handia zegoen erregimenaren aldetik. Bittor paranoiko samarra zen, "mania persecutoria" apur bat bazeukan. Bera ahalegintzen zen Bittor lasaitzen. Baina sarri arrazoia zeukan. Ez du uste inork begi txarrez ikusten zuenik. Inori ez zion kalte egin, eta ostera herriari mesede agin, bai. Austeritate handiz bizi zen, eta inoiz entzuten ziren herrian berari buruzko komentarioak.
-
Politikaz hitz egitea gustatzen zitzaion izugarri
Amaia Lasuen (1958) Otxandio
Gontzal Mendibil ikusten zuen etxean gora eta behera. Kalean ere harremana zuen Bittorrekin. Politikaz hitz egitea gustatzen zitzaion izugarri. Eta hauteskundeak hurbiltzen zirenean kinielak egitea ere bai. Ez zuen inoiz asmatzen. Adin guztietako jendearekin hitz egitea gustatzen zitzaion, baina batez ere gazteekin.
-
Dantzarien biltzarra Iparraldean eta Hegoaldean
Axen Egaña Santamaria (1937) Donostia
Dantza Federazioa 1968an jarri zuten martxan, eta ez zieten baimenik eman nahi. Iparraldean ere bazegoen; handik ekartzen zituzten aldizkariak. Guardia Zibilaren kontrola, lehenengo dantzari egunean. Beldurrez ibiltzen ziren. Iparraldean ikurrina folklorea zen; Hegoaldean, debekatua zegoen. Isunak jartzen zizkieten ikurrina ondoan izateagatik. Burgosko prozesua gertatu zenean, dantzaldia bertan behera utzi zuten, eta isun handia jarri zieten horregatik.
-
Ez Dok Amairuren garaia
Axen Egaña Santamaria (1937) Donostia
Benito Lertxundiri ere isuna jarri nahi izan zioten, kontzertu batean estrofa bat gehiago kantatu zuela eta. Ez Dok Amairu taldeak lan handia egin zuen. Aurretik zebiltzan musikariak aipatzen ditu. Arantxa Gurmendiren taldea.
-
Franco Donostiara joaten zen
Ramon Gerra Zubillaga (1938) Donostia
Franco urtero joten zen Donostiara. Batzuk kartzelan sartzen zituzten aldiuro. Guardia mairuak ekartzen zituen Francok. Bitxidenda batzuk itxi egiten zituzten, Francoren emazteak ez zuelako hartutakoa ordaintzen. Segurtasun neurri handiak izaten zituen Francok.
-
Giro kultura eskasa
Xabier Goenaga Barrena (1937) Donostia
Giro kulturala oso eskasa zen. Literatura eta musika aldetik aberastuz joan zen giroa. Antzezlanen testuak beti zentsuraren aurrean aurkeztu behar izaten zituzten baina ez zuten arazorik izan.
-
Gerraosteko isiltasuna
Martina Alava Zumalakarregi (1922) Donostia
Gerraostean jendea isilik bizi zen, baina beste toki batzuetan baino gehiago hitz egiten zela uste du. Franco hil zenean hasi zen jendea hizketan. Galiziako batek esan ziena.
-
Parisen eta Londresen ibilia
Koro Muñoz-Baroja (1945) Donostia
Parisen ibili zen, Londresen... 19 urterekin frantsesa ikastera joan zen eta Londresera ingelesa ikastera. 23 urterekin Parisera bueltatu zen, gorabehera politikoengatik. Frantzian bizi izan ziren Franco hil arte.
-
Euskaraz aritzea debekatuta
Agustin Lasarte Beraza (1930) Donostia
Etxean euskaraz aritzen ziren arren, kalean euskara gutxi entzuten zela dio Agustinek, debekatua baitzegoen, jendea beldur zen.
-
Franco Donostian zenean, abertzaleak kartzelara
Joxe Migel Olano Alzua (1937) Donostia
Madrilgo udatiarrak hiru hilabetez etortzen ziren. Franco ere etortzen zen oporretan eta bera hemen zegoen bitartean, abertzaleak kartzelaratu egiten zituzten.
-
Euskaraz eginez gero zigorra
Jose Luis Mendizabal Yarzabal (1935) Donostia
Eskolan euskaraz eginez gero, zigorra jasotzen zuten: belauniko arto edo babarrun gainean jartzea, erregelarekin hatz puntetan jotzea... Maisu erdaldunak Euskal Herri guztira etorri ziren.
-
Eskolatik klase partikularrak jasotzera
Agustin Lasarte Beraza (1930) Donostia
Igarako eskolan, neskak goiko pisuan egoten ziren eta mutilak behean. Besoak altxata Cara al Sol abesten aritzen ziren. 10-11 urterekin klase partikularrak jasotzen hasi zen, Jose Antonio Cotorekin. Oso gizon azkarra omen zen, artista.
-
Udara Asteasun
Patxi Mugerza (1936) Donostia
Franco Donostiara joaten zenean, aita Ondarretako espetxera eramaten zuten, eta hori ekiditeko Asteasun igarotzen zuten udara.
-
Ikastolak
Patxi Mugerza (1936) Donostia
Elvira Zipitria, ikastetxe desberdinak, Ikastolen mugimendua... aipatzen ditu. Ikastolak bisitatzea gustuko zuen Patxik, eta bera eta beste fraide bat Andoaingo ikastolara bisitan joan zirenekoa kontatzen du.
-
Eskola garaia
Iñaki Alkiza Laskibar (1933) Donostia
Altzan ibili zen eskolan eta gero Herreran, La Salleko fraideekin. Merkataritza ikasi zuen gero. Altzako eskolan Don Jose Maria zen maisua, kanpotarra. Erdaraz, eta bandera espainolarekin.
-
Euskara kalean galarazia
Iñaki Alkiza Laskibar (1933) Donostia
Kalean euskara gutxi erabiltzen zen Herreran, Altzan asko. Soldaduskara joan zirenean, hogei bat baziren erdaraz ez zekitenak. Euskara galarazia ere egon zen: izebari ilea moztu zioten, euskaraz egiten zuelako.
-
Servicio Social eta "canastilla"
Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia
Servicio Social egin zuten ahizpa biek, Prim kalean. Pasaportea lortzeko beharrezkoa zen. Jose Antonio Agirre hil zenean, Artzain Onera joan ziren mezetara. Sukaldeko oinarriak ikasten ziren, eta eskulanak. "Canastilla" entregatu beharra. Ohituta zeuden josten: eskolan, egunero bi ordu.
-
Aitaren poemak; euskararen egoera Altzan
Joan Mari Irigoien Aranberri (1948) Donostia
Aitak poematxo batzuk idatzi zituen, batzuek kartzelan. Sonetoak. Oso fededuna zen. Euskaraz ere egiten zituen olerkiak, ezkontzetan irakurtzeko. Giro euskaldunak San Isidro auzoa egin zuten arte iraun zuen. 400-500 izatetik 30.000 izatera igaro ziren. Euskara zapalduta. Transmisioaren etena.
-
"Mirentxu" ez zela izena esan zion mojak
Miren Egaña Goya (1946) Donostia
Oinarrizko ikasketak eskola frantsesetan jaso zituen. Baina Frantziako metodologia erabiltzen zenez, gero arazoak izan zitzaketelakoan, batxilerra egitera Aldapetako mojengana joan ziren. Bere amak hor ikasi zuen eta horregatik joan zen bertara. Hasieran ez zuen arazorik izan, baina izen euskalduna dela eta laster izan zituen arazoak. Hamaika urte zituela mojak esan zion "Mirentxu" ez zela izena. Eskola frantsesetan, aldiz, ez zuen inoiz arazorik izan Mirentxu izena izateagatik. Harrezkero konturatu zen leku ofizialetan Maria del Carmen izena erabili behar zuela.
-
"Formación de espíritu nacional" eta falangekoek emandako ikasgaia
Miren Egaña Goya (1946) Donostia
Aldapetako mojekin ez zuten 'Cara al Sol' abesten, baina falanjekoek emandako eskolak zituzten: "Formación de espíritu nacional" izeneko ikasgaia zuten. Soinketa eta "labores" ere falangekoek ematen zizkieten. Falangeak hainbat lanpostu sortu zituen horrela beraien jarraitzaileen artean.