Politika eta Franco

  • Pedro Mari Armendariz Zubizarreta Lantegitik JONSen kanpamendura, astebeterako

    Pedro Mari Armendariz Zubizarreta (1938) Eskoriatza

    JONS talde falangistaren kanpamenduan Orion egon zenean eguna nola pasatzen zuten. Jaiki orduko "Cara al sol" kantatu behar. Astebete egin zuen. Lantegiak behartuta zeuden langile hasiberriak bidaltzera. Bera Zubizarreta lantegitik joan zenean, TESAko langile bat ere joan zen. Kanpamendua, ohatzeak, jatekoa. Ardorik ez zieten ematen han; ordurako jada hasita zeuden ezkutuan ardoa edaten.

  • Jose Luis Gorrotxategi Frankismo garaian Gobernu Zibilak debekatutako bertsolariak

    Jose Luis Gorrotxategi Zangitu (1945) Bergara

    Frankismoan Gobernu Zibilak debekatuta izan zituen bertsolariak: Azpillaga, Lopategi eta Xalbador. Ihes eginda Iparraldera pasatzen ziren ETAkideak etxean hartzeko prest agertu zelako debekatu zuten Xalbador. Azpillaga eta Lopategi, berriz, politika kontuetan sartzen zirelako. Askotan saioa antolatu zutenek ordaintzen zuten haiei jarritako isuna. `Lazkao Txiki´k 1500 pezetako isuna ordaindu behar izan zuen txikikeria bategatik. Lizaso eta Agirre atxilotu zituztenekoa.

  • Jose Agustin Amonarriz "Errusia" hitza debekatuta; Francoren bisitak

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Garai bateko giro politikoa. Politikaz asko hitz egiten zen, baina kontuz hitz egin behar. "Errusia" hitza debekatuta zegoen. Errepublikano asko zeuden Tolosan. Franco Tolosara etortzen zenean, herritar batzuk guardia zibiletara joaten ziren borondatez, bazekitelako bestela ere atxilotu egingo zituztela. Lantegietako jendea kalera atera behar izaten zen Franco agurtzera. Alde egiten zuenean "se va el caimán..." abesten omen zuten.

  • Jose Agustin Amonarriz Ezkutuan "Gora Euzkadi" abesten

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Gerraosteko euskal giroa. "Gora Euzkadi bizi bedi..." kanta abesten zuten ezkutuan. Abestiaren letra. Errepublikanoek beste kanta batzuk zituzten. Zerbait mugitu zen, baina Tolosa oso erdaldunduta zegoen. Kosta zitzaion buelta ematea, baina ikastolari esker lortu zen.

  • Jose Agustin Amonarriz Santa Maria elizako gurutzean ikurrina jarri zutenekoa I

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Frankismo garaiko giro politikoa. Mendira joandakoan abesten zutela "Gora Euzkadi" dio. Ikurrinarik ez zen ikusten; Hernioko zintak ere ezin jarri. Santa Maria elizako gurutzearen puntan ikurrina jarri zutenekoa.

  • Jose Agustin Amonarriz Elosegik bere buruari su eman eta Francoren ingurura salto

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Donostiako Elosegi zela ikurrinak jartzen artista dio, Donostiako Artzain Onaren katedralean jarri zuen eta. Behin Franco Donostian pilota partida ikusten zegoela, bere buruari su eman eta haren ingurura salto egin zuen "Gernika, Gernika" oihukatuz.

  • Jose Agustin Amonarriz Izaskungo ermitako bandera espainolak erre zituztenekoa

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Bera Gironan lanean zebilela, Izaskungo ermitako bandera espainolak erre egin zituzten. "El Español" egunkarian jarri zuten euskaldun guzti-guztiak separatistak zirela. Bere nagusia, Nuñez elorriarra, falangista zen eta asko haserretu zen albistearekin. Garai hartan leku askotan egoten ziren bandera espainolak. Bera gerra aurretik hasi zen eskolan eta orduan bandera errepublikanoa zegoen.

  • Jose Agustin Amonarriz Iparraldetik ezkutuan ekartzen ziren ikurrinak , liburuak eta bestelakoak

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Frankismo garaiko giro politikoa. Iparraldetik ekartzen ziren ikurrinak, liburuak edo bestelako informazio klandestinoa. Añorgan lanean zebilela, gerra zibilaren inguruko liburu bat zeukan armairuan. Guardia zibilak lantegira joan ziren batean badaezpada zulo batean ezkutatu zuen liburua eta ez zuen berreskuratu.

  • Martina altuna Eguren Diktadura garaiko hileta

    Martina Altuna Eguren (1931) Julio Aspe Beitia (1928) Aramaio

    Diktadura garaiko oroitzapenak. Herriko agintari baten hiletan, hilkutxaren ondoan zinta bati helduta joan zela gogoratzen du Martinak. Mutikoek Cara al Sol kantatu behar izan zuten Juliok dioenez.

  • Frantziska Egiguren Medikua ETAkoen eta poliziaren arteko tiroketan hil

    Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta

    ETAko batzuk zauritu zituzten eta medikua, Don Antonio Iturbe, eurak osatzera joan zen. Poliziak jarraitu egin zuen eta bertan suertatu zen tiroketan hil zuten medikua.

  • Teresa Aresti Gerraostean euskara debekatuta

    Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano

    Gerraostean ezin zen euskaraz berbarik egin. "Hablar en cristiano" esaten zieten. Auzora etortzen ziren poliziek ez zieten ezer esaten euskaraz berba egitearren, barre egiten zieten.

  • Mari Kruz Urkizu Kalabozoan lotan

    Mari Kruz Urkizu Sarasua (1932) Lezo

    Gerra amaituta ere, errefuxiatu ibilitakoek kalerako askatasun mugatua izaten zuten. Mari Kruzen aitak, esaterako, Francok Pasai Donibanera eginiko bisita bat medio, kalabozoan egin behar izan zuen lo. Arratsaldeko 18:30ak edo 19:30ak inguru izaten zuten errefuxiatu ohiek etxera itzultzeko tenorea. Egun batez, Mari Kruzen aita falta. Ez zen etxera azaltzen. Azkenerako, aitaren nagusiaren abisua jaso zuten, lan bat bukatzeko aitzakian aitarentzat baimen berezia eskatu zuela esanez. Hutsean geratu zen kontua, baina ez izu handia pasa eta negar malkorik isuri gabe.

  • Basilisa Agirre Maistra euskalduna, baina ezin euskaraz egin

    Basilisa Agirre Uranga (1932) Amorebieta-Etxano

    Montorra auzoko eskolako maistraren alaba bere laguna zen. Maistra zornotzarra eta euskalduna izan arren, ezin izaten zuten euskaraz egin.

  • 1511 Franco Donostian zenean, atxiloketak

    Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia

    Alderdi politikoak: EAJ, CNT... Etxerik etxe egiten zituzten bilerak, isilpean. Franco zetorrenean, batzuk atxilotu egiten zituzten beti. Nola igartzen zen Franco etorri zela: Gipuzkoa plazako bi zisne Aieteko jauregira eramaten zituzten. Inork ez zuen uste errejimena aldatuko zenik. Abertzaleak baziren propaganda egiten, baina indarrik ez.

  • 896 Errepublika eta gerraostea

    Maritxu Osa Unamuno (1921) Eibar

    Gerra garaian, Arrazolan bala zarata. Arrateko frontea. Sartu zirenean, bandera zuria eta Cara al Sol kantatu behar. Errazionamendua, Estazio kalean. Errepublika garaiko abestiak gogoan ditu, 10 urterekin ikasitakoa. Abestu egiten du. Eskola non zegoen.

  • 1613 Cristina erregina, Alcala Zamora eta Franco, Donostian

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Donostia modan Espainiako Cristina erreginak jarri zuen; Aieteko jauregian egon zen lehenengo eta gero Miramar jauregian (ikus mapan). Europako aristokrazia ekarri zuen. Casinoa. 1914ko gerran paradisua zen. Baina gero 1931n errepublikaren alde agertu ziren donostiarrak. Alcala Zamora. Francok militarrak ekarri zituen. Batzuk kartzelara sartzen zituzten beti.

  • 1553 Igogailu fabrikan

    Patxi Mugerza (1936) Donostia

    Aitak igogailuen fabrikan egiten zuen lan. Francoren fabrika militarizatzeko eskariari uko egin izana gogotik ordaindu zuten. Piezak lortzeko, benetako estraperlistengana jo behar izaten zuten.

  • Arnaldo Bolunburu Francok Eibarrera egindako bidaiak

    Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar

    Franco birritan etorri zen Eibarrera. Lehenengoz 1942 inguruan. Gero bera GAC-ean lanean zegoela, Armeria Eskolara joan zen. Arnaldo, GAC-ko stand-a ipintzen egon zen. Franco aldamenean izan zuen (1964-1965 inguruan). Lehenengoz etorri zenean, Carlos Larrañagaren etxeak inauguratzera etorri zen. Jendea etxeetan egon zen ezkutatuta, baina beraiek ez zuten beldurrik eta kalean pasatu ziren, grisak tiroka aritu arren.

  • ML Jaka Bandera espainolarekin egindako soinekoa

    Maria Luisa Jaka Legorburu (1935) Donostia

    Balkoian bandera espainola jartzera derrigortu zituzten; kendu zutenean, harekin soineko gorria egin zion amak. Horia traputarako erabili zuten.

  • Marian Dura Amonak apain-mahaia Kasinoan

    Marian Durá Aldasoro (1945) Donostia

    Amonak tokadore bat zuen Donostiako Kasinoan (gaur egun udaletxea, ikus mapan), eta propina mordoa ematen zizkioten produktuen truke. Primo de Riveraren debekuen ondorioz itxi egin zuten Kasinoa.