Politika eta Franco

  • Jaione Isazelaia2 Gerrako galtzaileen eta irabazleen arteko lubakia

    Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara

    II. Errepublika bukatzean, garbiketa handi bat ematen da eta gelditzen direnak, mugimendu nazionalari guztiz fidelak dira. Lanpostu askotarako, langileak agiri bat izan behar zuen, non esaten zen guztiz fidela zela erregimenari. Arrasateko irakasle batek, Bergarako beste bateri buruz gaizkiesaka dabilen dokumentu bati buruz hitz egiten du Jaionek. Galtzaileen eta irabazleen arteko lubakia oso handia zen.

  • Jaione Isazelaia2 Gerrako galtzaileentzat lanpostu txarrenak

    Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara

    Gerrako bando galtzaileak, lanpostu txarrenak izaten zituzten arren, Eskoriatzako Segundo Iriarte ehulegileari ondo joan zitzaion.

  • Jexux Aizpurua Eskolako bizipenak

    Jexux Aizpurua Barandiaran (1951) Jon Aizpurua Barandiaran (1958) Ataun

    Urtebete mojekin egon ostean, eskola nazionaletan hasi zen Jexux, Don Antonio Arteaga Zulueta irakaslearekin. Arbela eta tinta erabiltzen zituzten; denak gela berean egoten ziren, zazpi urtetik hamalaura bitarte. Eklipsea ikusi zutenekoa kontatzen du. Espainiako bandera ateratzen zuten egunero, Cara al Sol kantatuz.

  • Juanito Zelaia Francok herri bat hartzerakoak, kanpaiak jotzen zituzten

    Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein

    Faxistek herriren bat hartzen zutenean Amalloko San Juan elizako kanpaiak jotzen zituzten behin eta berriro. Mailuarekin joaten ziren kanpaia jotzera eta behin kanpaia apurtu egin zuten.

  • Juanito Zelaia Gerraosteko eskola

    Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein

    Gerraostean, eskolatik Markinara joaten ziren bandera eskuetan zuela. Eskolara sartu aurretik bandera altxatu eta eskua altxatuta 'Cara al Sol' abestu behar izaten zuten. Gernika euskaldunek erre zutela eta horrelakoak esan behar izaten zituzten, bestela zigorra izaten zuten.

  • Jose Luis Elkoro Eskola garai gogorra: euskara debekatuta, zigorrak...

    Jose Luis Elkoro Unamuno (1935) Bergara

    Elgetako eskola nazionalean maisua falangista zen. Klasea hasi aurretik Espainiako ereserkia abestu behar izaten zuten zutik eta maisuak "Viva España" eta halakoak esaten zituen. Gainera, gogorra zen maisua. Makilarekin jotzen zituen bernetan edozer gauzagatik. Debekatuta zuten euskaraz egitea eta beraiek ez zekiten gaztelaniaz.

  • Jose Luis Elkoro Gasteizko kolegioan irakasle falangistekin izandako arazoak

    Jose Luis Elkoro Unamuno (1935) Bergara

    Gasteizen ez zuten bereizkeriarik bizi izan euskaldunak izateagatik; harreman normala zuten. Eskolan falangeko kideekin bakarrik izan zituzten arazoak: gimnasia ematen zien irakaslearekin eta "Formación Nacional" irakasten zienarekin. Beraiek kirolean onak izatea ez zitzaien gustatzen. Gasteizen txapeldun geratu eta Madrilera joan behar ziren Espainiako txapelketa jokatzera, baina beste batzuk bidali zituzten. Irakasle falangistari protesta egin ziotelako, berari eta Errenteriako ikaskide bati falangeko irakasgaian ez gainditua jarri zieten. Hori gabe ezin zuten errebalida egin eta larri ibili ziren. Irakasleak begitan hartuta zeukan Jose Luis, behin Alfa lantegiaren inguruan hitz egin ziolako.

  • Jose Luis Elkoro Falangeko liburuak San Juan sutan erre zituzten

    Jose Luis Elkoro Unamuno (1935) Bergara

    Ekainean oporrak hartzen zituzten Gasteizko kolegioan. Azkeneko kurtsokoak errebalidako azterketarako presatzen geratu ziren. San Juan sua egin eta falangeko liburuak erre zituzten bertan. Ez zen inor konturatu. Artean ez zuen kontzientzia politikorik.

  • Maria Jesus Azkuna Gaztelaniaz derrigorrez egin behar

    Maria Jesus Azkuna Agirre () Amorebieta-Etxano

    Eskolan dena gaztelaniaz egiten zuten. "Cara al Sol" abesten zuten. Amari esan zion lehenengo gaztelaniazko esaldia zein izan zen kontatzen du. Mutilen akademia non zegoen.

  • 65 Ikaskideek bazekiten eta euskaraz!

    Esther Goikolea Zabala (1943) Patxi Goikolea Zabala (1933) Arrasate

    Nagusiagoei eta gurasoei zuka egiten zieten. Estherrek Arrasaten eskolan erdaraz ikasi zuen. Urte asko geroago, bere eskolakideek euskaraz bazekitela konturatu zen.

  • Maria Igarza Gerra osteko errepresioa

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio

    Udaletxean agintzen jarri zirenak ez ziren izan lehengo karlista nabarmenenak. Karlistak asko kexatzen omen ziren eurek sufritutakoaz. Norbaiten aldeko sinadura eske etorritakoan, zenbaitek ez omen zuen ondo erantzuten.

  • Aginaga Eskolan "Cara al Sol" ikuskaritza egunetan bakarrik

    Maria Luisa Aginaga Zabaleta (1939) Lasarte-Oria

    Michelineko eskolan urtean behin ikuskaritza pasatzen zen eta orduan "Cara al Sol" abesten zen, bestela ez. Maistra ez zen frankista.

  • Maria Luisa Muguruza Emakumeentzat zerbitzu soziala "Sección Femenina"-n

    Maria Luisa Muguruza Tellaetxe (1947) Lasarte-Oria

    "Sección Femenina"-ko maistrak zituzten, baina ez du sekzioko bulegorik gogoratzen Lasarten. Kotxeko karneta ateratzeko, zerbitzu soziala egin behar zuten Donostian. Otar ("canastilla") bat egin behar zuten, ume jaioberrien arroparekin.

  • Juan Jose Araolaza Abertzalea izateagatik lanetik kaleratua izan zen aita

    Juan Jose Araolaza Lahidalga (1943) Zizurkil

    Zizurkilen aita udal-langilea zen. Etxean euskaraz egiten zuten, baina umetan irakurzaletasun handia zuenez, gaztelaniaz ere moldatzen zen. Aita udaletxetik bota zuten EAJri botoa eman eta abertzalea izateagatik.

  • Saroi Jauregi Zaldibiako Jesus apaiza

    Saroi Jauregi Aiestaran (1978) Aloña Jauregi Irastorza (1980) Zaldibia

    Trantsizio garaian, udala osatzeko orduan egon ziren tirabirak, erregearen koadroa zela eta. Frankismo garaian Zaldibian ibili zen Jesus apaiza nor zen.

  • Miren Lore Ibazeta Burgosko prozesuagatik protestak

    Miren Lore Ibazeta Solabarrieta (1936) Nekane Ibazeta Solabarrieta (1925) Ondarroa

    Burgosko prozesua egon zenean, elizan egon zen jendea protestan. "Cristo Rey"koak etorri zirenean, apaizarengana joan ziren, elizan ez baitzegoen inor.

  • Ana Mari Lezeartua Eskolan dena gaztelaniaz, Cara al Sol, banderari muin egin...

    Ana Mari Lezertua Sustaeta (1940) Mutriku

    Eskola nazionalean sartzean banderari muin egin behar zioten eta "Cara al Sol" abestu. Maistra nafarra eta euskalduna zen, Miren Goiburu, eta pena ematen zion euskaldunek gaztelaniaz egin behar zutelako. Udaletxe azpian ibili zen eskolan. Neskak eta mutilak banatuta zeuden. Egaña lantegian lanean zegoen bitartean atera zuen eskola-ziurtagiria.

  • Adela Romero "Mutrikuko toma", irailaren 27an

    Adela Romero Urreisti (1942) Maria Pilar Romero Urreisti (1946) Mutriku

    Gerra bukatu eta hurrengo urteetan, irailaren 27an "Mutrikuko toma" ospatzen zuten batzuek. Montejurrara joaten ziren eta Mutrikura bueltan Espainiako bandera ateratzen zuten, bazkaria egin, kantatu, txapliguak bota... Gaur egun Marinero taberna dagoen lekuan.

  • Joseba Mirena Agirre Maristetan, "Cara al Sol" eta bandera

    Joseba Mirena Agirre Mugerza (1935) Mutriku

    Maristetan, "Cara al Sol" abestu behar zuten eta soldaduak bezala kokatzen ziren. Bandera. Kapera eskolan bertan. Eskolaren antolamendua.

  • Joseba Mirena Agirre Franco eta Primo de Riveraren argazkiak eskolan

    Joseba Mirena Agirre Mugerza (1935) Mutriku

    Eskolan, Francoren eta Primo de Riveraren argazkiak zeuden. Baita uztarriak eta geziak zituen marrazki handi bat. San Francisco Javier zen Maristen eskolako izen ofiziala.