Politika eta Franco

  • Juan Larreina Kantu frankistak eskolan

    Juan Larreina Arreitunandia (1937) Mutriku

    Maristen eskolako kontuak. Eskolara joan eta lehenengo gauza egin behar izaten zutena, atarian ilaran jartzea izaten zen. Ikasle bat bandera espainolarekin egoten zen balkoian, eta besteek 'Cara al Sol', 'Con el rumor de la faena' edota 'Montañas nevadas' abestu behar izaten zuten.

  • Fernando Aranbarri Roberto Perez Jauregi, lagun eibartarra

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Roberto Perez Jauregi eibartarra lagun handia zuen. Euskaraz jakin ez arren, defendatu egiten zuen bera. Gogoan du behin Rialto zinemara helduen film bat ikustera joateko, haren aitaren buzo bat jantzi zuela. Gazterik hil zuten, Burgosko prozesuaren aurkako manifestazioan. Orduko bizipenak. Lantokian greba egin zuten.

  • patxi-etxeberria Bertsolaritza frankismoan I: debekuak

    Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio

    Patxi bertsotan hasi zenean, garai txarra zen. Bertsotan egin behar zuten egunean, goizez albisteak entzuten zituzten, atxiloketak eta kontuak izan ziren jakiteko. Batzuetan telefonoz deitzera ez ziren ausartzen, entzungo zituztelakoan. Bertsolariak asko kontrolatzen zituzten.

  • patxi-etxeberria Lazkao Txiki eta guardia zibila

    Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio

    Lazkao Txikiri Getariako bidean guardia zibilaren kontrolean gertatutakoa kontatzen du.

  • patxi-etxeberria Bertsolaritza frankismoan II: atxiloketak

    Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio

    Azpillaga eta Lopategi zigortu zituzten, eta atxilotu ere bai, politika kontuak kantatzearren. Joxe Agirre eta Lizaso espetxera eraman zituzten.

  • patxi-etxeberria Bertsolaritza frankismoan III: salaketak

    Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio

    Zentsuraren kontua lasaitzen berandu samar hasi zela dio. Mattinekin bertsotan egin zuen batean, bazkalostean Francoren kontra hasi zirenean, gizon batek kargu hartu zien; ikaratu egin zen Patxi. Manuel Lasartek ez zuen politikaz hitz egin nahi izaten eta gomendioak ematen zizkien.

  • patxi-etxeberria Bertsolaritza frankismoan IV: guardia zibila

    Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio

    Bertso saioak hastear zirela, batzuetan bertan behera uzten zituen guardia zibilak. Arraten (Eibar) behin, bertso saio batean 25 guardia zibil egon ziren ikuskizuna kontrolatzen eta gero bazkarian, guardiaren buruetako batek beraiekin bazkaldu zuen.

  • patxi-etxeberria Bertsolaritza frankismoan V: kontrola eta espetxea

    Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio

    1949an Orioko Kukuarri mendian, guardia zibilarekin gertatutakoa kontatzen du: gurutze berriaren inaugurazioan bertsotan egin behar zuelako joan zen eta 49 guardia uniformatu agertu ziren; ez zen gozoa izaten hala kantatzea. Oso gogorra zela dio. Txomin Garmendia kartzelan egon zen bertso batzuk argitaratzeagatik eta Arantzazuko fraideen laguntza izan zuen.

  • patxi-etxeberria Bertso politizatuak ez frankismoan

    Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio

    Jendea amorratzen egoten zen gertaera politikoei buruzko bertsoak entzuteko, baina beti egoten zen tartean salatu zezakeenen bat.

  • Jesus Ugartemendia Falangeko desfileak

    Jesus Ugartemendia Learreta (1929) Mundaka

    Gerratean aita atxilotu zuten eta bera falangekoengana joan behar izaten zen instrukzioa egiten "auxilio social"en jan ahal izateko, bestela ez zieten jaten ematen. Faxistek herriren bat hartzen zutenean, desfilatu egin behar izaten zuten. Herri guztitik desfilatzen zuten militarrak bezala eta gero okinaren autoan sartu eta Sukarrieta eta Busturira joan zen berriro desfilatzera.

  • Jesus Ugartemendia Eskola frankistak

    Jesus Ugartemendia Learreta (1929) Mundaka

    Eskolan erdaraz zen nagusi. Sartu orduko 'Cara al Sol' abestu behar izaten zuten besoa eta bandera altxatuz. Gerra aurretik Tribisarrospen egon ziren fraideetara joan zen eta gerraostean herriko eskola nazionalera. Udaletxeko zinegotzi batek goizean goizetik txakur handi bat eskatzen zien eta dirurik ez zuena etxera bidaltzen zuten diru bila, baina askotan ez ziren eskolara bueltatzen.

  • Rosario Isilik berba egin behar

    Rosario Barrainkua (1925) Berriz

    Etxean isilik berba egiten zuten, inork ez entzuteko. Beldur handia zeukaten. Auzoko emakume karlista bat aipatzen dute, bonbardaketa batean poste batera igo eta bonbak botatzeko eskatu zuenekoa.

  • Rosario Txapel gorriak opari eskolan

    Rosario Barrainkua (1925) Berriz

    Eskolan instrukzioa eragiten zieten bere ahizpei. Eskoletan mutikoei txapel gorriak ematen zizkieten. Anaia txapel gorriarekin etorrita, anaia zaharragoak kendu egin zion eta lupetzan zapaldu.

  • Jabier Urkijo Don Justo irakaslearen kolpeak eta zigorrak

    Jabier Urkijo Juaristi (1932) Berriz

    Gerratik itzulita, Don Justo irakaslearekin ibili zen eta egurra ematen ziela dio, gogor jotzen zituela. Eskolan erdaraz egin beharra izaten zuten. Zigortu egiten zituen. Pasarte izugarriak kontatzen ditu.

  • Markaida Barrenetxea ahizpak Euskararekiko kontzientzia

    Ana Mari Markaida Barrenetxea (1932) Bene Markaida Barrenetxea (1935) Bitoria Markaida Barrenetxea (1939) Sopela

    Etxetik kanpo ez zuten euskararik egiten. Bitoriak ere mutil-lagunagaz gaztelaniaz egiten zuen eta semea jaio ostean hasi ziren beraien artean euskaraz egiten. Beraien lehen iloba, Ana Mariren semea, jaio zenean piztu zitzaien benetako kontzientzia.

  • Markaida Barrenetxea ahizpak Kalean erdara nagusi

    Bene Markaida Barrenetxea (1935) Bitoria Markaida Barrenetxea (1939) Sopela

    Kalean ez zuten euskaraz egiten Sopelako jendeagaz, ingurukoekin egiten zuten batik bat euskaraz. Barrikan eta Urdulizen euskara hobeto mantendu zen.

  • Markaida Barrenetxea ahizpak Baserritarrei: "hablen en cristiano"

    Bene Markaida Barrenetxea (1935) Bitoria Markaida Barrenetxea (1939) Sopela

    Bitoria 17 urtegaz hasi zen esne-saltzaile beharretan. Trenean esne-saltzaileak eta plazara zihoazen baserritarrak batzen ziren eta askotan entzun behar izan zuten "hablen en cristiano" esaldia.

  • Arantzazu Narbaiza Intxaurrondoko Gure Nahia ikastola

    Arantzazu Narbaiza Erdabide (1950) Bergara

    Ikasketak bukatuta, Arantzazuk zalantzak izan zituen oposaketak egin eta hezkuntza publikoan sartu edo ikastolan lan egin. Intxaurrondoko Gure Nahia ikastolan lanean hasi zen. Etxeazpi batean zegoen ikastola eta Arantzazu bertan emandako denboran, handitzen joan zen. Lan asko egin zuten gurasoek. Klandestinitatean nola lan egiten zuten azaltzen du.

  • Arantzazu Narbaiza Francoren heriotza ospatzen

    Arantzazu Narbaiza Erdabide (1950) Blanca Narbaiza Erdabide (1956) Bergara

    Francoren heriotzaz nola jakin zuten gogoratzen zuten. Dotore jantzi eta nahiz eta dolu-eguna izan, ikastolara joan ziren eta han, xanpainarekin ospatu zuten. Beldurrez, baina pozez.

  • Arantzazu Narbaiza Jaialdiek zentsura pasatu behar zuten

    Arantzazu Narbaiza Erdabide (1950) Bergara

    Pi de la Serra, Mikel Laboa eta Artze Anaien kontzertuak bertan behera utzi zituen guardia zibilak, jaialdiaren hasi baino piska bat lehenago. Jaialdiak antolatzen zirenean, zer abestuko zen bidali behar zitzaien zentsurakoei.