Politika eta Franco
-
Mairu Guardia Francoren jauregia zaintzen
Mikel Zalbide Elustondo (1951) Donostia
Udan Franco Donostiara etortzen zenean, Mairu Guardia egoten zen haren jauregia zaintzen. Umea zen artean, eta ez zen konturatzen Francoren etorrerak zer suposatzen zuen, baina etxean entzuten zituen zenbait kontu eta gerora hasi zen loturak egiten.
-
ETAkideak CAFen lapurretan
Felix Eskisabel Zurutuza (1929) Ataun
Behin CAFen ETAkoak lapurreta egitera sartu ziren, eta ihes egin zuten nominen diruarekin; baina guardia zibila haien atzetik jarri zen berehala. Guardia zibilek "altoa" ematean, "Apala" ataundarrak pistola atera eta guardia zibil bat hil zuen; ondoren, ihes egin zuen.
-
Urzelai ETAkideak ospitaletik ihes egin zuenekoa
Felix Eskisabel Zurutuza (1929) Ataun
Behin, Donostiako ospitalean operatu zuten Felix, lanean istripua izan baitzuen. ETAko Urzelai presoa ere han zen garai hartan, eta bi guardia zibil zeuden hura zaintzen. Halako batean, Urzelaik ospitaletik alde egin zuen beste lagun batzuen laguntzaz.
-
Maritxu Barriolaren garrantzia
Mari Karmen Garmendia Lasa (1947) Ormaiztegi
Maritxu Barriola nor zen azaltzen du. Abelino Barriola antzerkigilearen alaba eta Iñaki Barriola medikuaren arreba. EAJko kidea, oso konprometitua. Bizi osoan lanean. Anaiak eta biek zapata-denda zuten Garibai kalean. Bertan gordeta edukitzen zituen Iparraldean (batez ere Azkainen) argitaratzen ziren lanak (Orixerenak, adibidez). Gero merke saltzen ziren, jendeak eros zitzan. Mari Karmenen ama zen Goierriko banatzailea. Maritxu Barriolari esker Iparraldetik ekarritako hainbat lan aipatzen ditu: Orixeren meza-liburua, Anizeto Zugastirena, `Xabiertxo´ren berrargitalpena...
-
Udalekuen hasiera: Barriako udalekua
Mari Karmen Garmendia Lasa (1947) Ormaiztegi
Andereñoen erresidentzian egin zuten lehenengo ekintza Barriako Udalekuak sortzea izan zen, 1965eko uztailean. Lazkaoko Jose Sarasolaren autobusean joan ziren. Udaleku klandestinoak ziren. Nekane Auzmendi idiazabaldarrak han senide bat zuelako aukeratu zuten Barria. Komun bakarra zegoen eta dutxarik ez, umeak nola garbitzen zituzten. Beraiez gain, jende gehiago egon zen begirale lanetan: Arantxa Idiazabal, Antton Mendizabal... Eraikinaren kudeaketa edo hobekuntzetan Inazio Garmendia (bere aita), Juanito Goia, Iñaki Gurutziaga eta Andoni Egia ibili ziren. Aldi bakoitzean 30 ume eta 15 eguneko txandak. Ekintzak eta ibilaldiak prestatu beharra.
-
Lazkaoko benekditarren euskararekiko konpromisoa
Mari Karmen Garmendia Lasa (1947) Ormaiztegi
Espainian salbuespen-egoera ezarri zutenean, lagun asko kanpora bidali zituzten zigortuta, Juan Antonio Letamendia, adibidez. Lazkaoko benediktarren euskararekiko konpromisoa garrantzitsua izan zen. Elbira Zipitriaren jakintza jaso eta zabaldu zuten batetik eta bestetik ateak zabaldu, hitzaldi edo bileretarako. Lazkaoko barnetegiaren hazia izan zen. HABEren sorrera.
-
Iparraldera bidaiak; Lauaxeta saria Rikardo Arregiri
Mari Karmen Garmendia Lasa (1947) Ormaiztegi
Donostian ikasten hasi zenean, euskarazko liburu eta diskoak eramaten zituen etxera. Frantziako kontuak entzuten ere gustura egoten zen ahizpa. Iparraldera joaten zirenean Labeguerieren diskoak erosi eta ezkutuan ekartzen zituzten. Branka aldizkaria ere bai. Rikardo Arregiri 1966an Lauaxeta saria eman zioten Biarritzen eta hainbat lagun joan ziren. Gogoan du "Le petit prince" liburua erosi zuela.
-
Kuarteleko soldaduak imitatzen
Mari Carmen Tolosa Garmendia (1940) Irun
Eskolan maistra ona zuten; mutikoena gogorragoa zen. Zer ikasi zuen. Kuartela eskola ondoan zegoen, baina beraiek ez zuten Cara al Sol kantatzen. Bandera. Soldaduen desfilea imitatzen aritzen ziren, erratz makila hartuta.
-
Euskararen inguruan zebilen edonor susmagarri I
Andoni Sagarna Izagirre (1947) Donostia
Gerraosteko giro politikoaren ingurukoak. Giroa itogarria zen, euskararen inguruan zebilen edonor zen susmagarri. Horrez gain, herritarren artean ere susmo txarrak zeuden, bai alderdi batekoekin eta bai bestekoekin. Bera ez da inoiz alderdi politiko bateko kide izan. Inplikazio politikorik izan gabe ere, lau hilabete pasa zituen Martuteneko kartzelan eta alde eginda ere ibili behar izan zuen, guardia zibilak bere lantokira joan zirenean. Egoera horiek neke fisikoa eta psikologikoa eragiten dute. Geroago Egunkaria ixtera joan zirenean bizitakoak.
-
Euskararen inguruan zebilen edonor susmagarri II
Andoni Sagarna Izagirre (1947) Donostia
Poliziarekin pasatako estutasunak. Arrasaten lanean zebilela, Parisera joan behar zuela eta Gobernu zibilera pasaportea zigilatzera joan zenean bizitakoak. Beste behin, Arrasaten bizi zirela, guardia zibilak joan zitzaizkien etxea miatzera. Gerora jakin zuten gau hartan guardia zibil bat hil zutela. Behin fitxa bat irekitzen zizutenean, fitxa horrek iraun egiten zuen urteetan. Euskara politizatu egin da eta, inplikazio politikorik eduki ez arren, beti susmopean zeuden. Sasoi gogorra bizi izan zuten, beti beldurrez.
-
Frankismoaren eboluzioa; Franco Donostian
Andoni Sagarna Izagirre (1947) Donostia
Frankismoaren eboluzioaren barruan garaiak eta garaiak daudela eta progresio bat egon zela dio. Franco Donostiara joaten zenean egoten zen giroa. "El pez chico" deituriko umeentzako arrantza lehiaketa egoten zen garai hartan. Franco zetorrela eta umeak ere bidali egiten zituzten.
-
II. Mundu Gerraren eragina eta ondorengo aldaketak
Andoni Sagarna Izagirre (1947) Donostia
40ko hamarkadan II. Mundu Gerra. Hitler, Mussolini. Frankistak harro-harro zeuden garai horretan. Alemanak Donostian. Bere aitaren nagusia alemana zen, baina Hitlerren aurkakoa eta Gestapo bere atzetik ibili zen Donostian. Amerikarrak indarra hartzen joan zirenean eta munduko giroa aldatzearekin batera, aldaketak hasi ziren pixkanaka, nahiz eta frankismoak aurrera jarraitu.
-
Errenteriara dantzara; zinea
Pili Jaio Saez (1921) Pasaia
Errenteriara joaten ziren dantzara, handik Antxora eta San Pedrora. "Cara al sol" tokatzen zenean, joan egiten ziren besoa ez altxatzeagatik. Zinean ere besoa altxa behar izaten zen, baina ez zuten dirurik zinera joateko.
-
Antzertiko kide
Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia
Antzertin, lehen taldeko kide zen Arantxa, eta oso irakasle onak izan zituzten. Ikasle moduan obra bat prestatu zuten, baina diru falta zela eta ezin izan zuten errepresentatu. Hartara, enpresa bat egin zuten, eta euren diruz aurrera atera zuten obra.
-
Antzertiren aztarnarik ez
Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia
Sortu zen antzerki eskolaren berririk ez dago.
-
Aktore asko, baina lanik ez
Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia
Hasiera batean Antzerti antzerki talde ofizial gisa planteatu zen, baina eskola formatua ematea erabaki zuten gero.
-
Bueltan, ilea moztu zioten bati
Benita Gallastegi Galartza (1923) Soraluze
Plazentzian karlista asko zegoen. Haiek han geratu ziren. Beraiek Frantzian zeudela, batzuk bueltatu ziren, eta bati ilea moztu zioten, plazan. Olioa ere edanarazi zioten. Hark esaten zuena, zuen pezeta bakarra eman ziola ilea moztu zionari. Propina bezala, lotsarazteko. Nork moztu zion ilea.
-
Lehenengo jaunartzeko bazkaria Lapurdin
Jabier Agirre Lasarte (1952) Donostia
Lehenengo jaunartzea egin zuenean, familiako bazkaria Donibane Lohizunen egin zuten, osaba bat Hegoaldera etorri ezinda zegoelako.
-
Euskara, ikasketetarako ere, gaizki ikusia
Aizpea Goenaga Mendiola (1959) Donostia
Euskara ez zegoen ondo ikusia, eta gutxiago ikasketetarako. Errepresio oso handia bizi izan zuen inguruan. Orduko ikastolari buruzkoak kontatzen ditu. Ez zegoen euskaraz libururik, Xabiertxo eta Martin Txilibitu izan ezik.
-
Ume lapurretak frankismoan
Lola Valverde Lamsfus (1941) Donostia
Gerra garaiko eta frankismoko ume lapurretei buruzko ikerketak egiten ari dira. Ama ezkongabeei ospitale batzuetan kendu egiten zieten umea, familia katoliko eta dirudunei emateko.