Gerraren eragina
-
Gerra hasiera Tolosan
Joxepa Sarobe Olarra (1920) Hernialde
Gerra hasi zenean, Joxepa Tolosan zegoen, Santa Maria plazako etxe batean neskame. Etxeko leiho batetik Uzturre mendia ikusten zen; eta, tiroak zirela-eta, leihoetan koltxoiak jartzen ibili ziren. Jesusen Bihotzari kandelak piztu zizkiotela ere gogoan du. Beldurra pasa zuten. Tolosa soldaduz bete zen. Haietako bi etxean izan zituzten. Etxean borondatez hartu zituzten. Soldaduak erdaldunak ziren.
-
Erreketeak eta "Margaritak"
Joxepa Sarobe Olarra (1920) Hernialde
Gerra hasi zenean, etxera itzultzeko gogoa zuen, baina lana egin beharra zegoen. Etxekoekin harremana mantentzen zuen, igandetan joaten zen eta. Hernialden erreketeak egon zirela gogoratzen du. "Margaritak" deitzen zituzten emakume batzuk ibiltzen ziren erreketeei laguntzen. Hernialdeko mutil bat gerran hil zen.
-
Gerra hasierako oroitzapenak
Eleuterio Izagirre Tapia (1925) Hernialde
Gerra hasi zenean, 11 urte zituen. Leaburu aldean tiro hotsak entzuten ziren. Jende askok alde egin zuen, beldurtuta. Familiakoek egun haiek nola pasa zituzten kontatzen du.
-
Erreketeak dantzan Hernialdeko plazan
Eleuterio Izagirre Tapia (1925) Hernialde
Hernialden erreketeak zeudenean, Ziriakok soinua jo eta besteak dantzan ibiltzen ziren. Denek txapel gorria eramaten zuten. Armatuta ibiltzen ziren. Tiro-hotsak entzuten zituzten gerra hasieran.
-
Hernialdetik alde egin behar izan zuten batzuek gerra hasieran
Eleuterio Izagirre Tapia (1925) Hernialde
Hernialdekoen bizimodua ez zen aldatu gerra hasi zelako, baina batzuek alde egin behar izan zuten.
-
Zakuekin estalita, basaz beteta etxera
Antonio Mardaras Arrieta (1922) Maruri-Jatabe
Oraingo moduko arropa eta babesgarri barik joaten ziren basoko bideetatik. Gerra denbora heldu arte ibili ziren ogia saltzen baserriz baserri. Basaz beterik itzultzen ziren; astoari hankak garbitu behar zitzaizkion ez gaixotzeko. Lantzean behin astoa jausi eta astoa altxa ezinik ibiltzen zen, baten baten laguntza izan arte.
-
Hilabete ebakuatuta Algortan
Antonio Mardaras Arrieta (1922) Maruri-Jatabe
Txakurra utzi zuten bakarrik, eta Algortara ebakuatu ziren, osabaren etxera. Itzuli zirenean, hutsik aurkitu zuten baserria. Ganadua ere bertara eraman zuten, eta padurako belar sailetatik eramaten zuten behientzako belarra. Gurdia beteta joan ziren Algortara. Ihesean zihoazenekin beterik ikusten ziren kaminoak.
-
Hezkuntza gerra garaian; umeak lanera
Maria Aranguren Alberdi (1922) Antzuola
Gerra garaian, soldaduek herriko-eskolan ipini zuten kuartela. Garai hartako umeak eskola gabe gelditu ziren. Lana sortu zenean, zuzenean lanean hasi ziren, eskolan berriz hasi gabe. Larrutegian lana nola lortu zuten. Gerrarako gauzak egiten zituzten bertan: kartutxo-uhalak...
-
Gerra hasi zenean
Luziana Biain Biain (1921) Oñati
Gerra noiz hasi zen. Karobia erretzen zebiltzala sartu ziren erreketeak, bi aldetatik. Milizianorik ez zen egon, soldaduak bai. Oinez joaten ziren Bergararaino, dantza egiteagatik, Oñatin ez zegoelako. Arrasateko asko joan zen Oñatira bizitzera, ihesi.
-
Milizianoak baserrietan
Felipa Urkia Elorza (1922) Oñati
Kafea falta zen etxean, eta aita bila joan zen; mahuketan sartuta ekarri zuen milizianoek emandako kafea. Aita eta anaia kobara joan ziren lotara, milizianoen beldurrez. Baserrian egon ziren mordo bat. Gizon bat nola hil zuten. Bost mutilek beraien buruak entregatu zituzten, gosetuta. Uribarriko gazte asko hil ziren. Araotzen bakarra hil zen.
-
Gerra hasi zeneko oroitzapenak
Manuel Gereño Urretabizkaia (1929) Pasaia
Gerrako oroitzapenak. Jendea arroketara joaten zen, babesleku bila. Ez zuten inor etxean hartu. Soldaduak izan zituzten inguruan, eta kafesnea ematen zieten.
-
Gerratean fronte biren inguruan Egoarbitsa inguruan
Miren Lorea Billar Altzuaran (1931) Elgeta
Gerran ez zuten txarto pasatu; goserik ere ez. Fronteak inguruan, baina ez fronte-frontean. Milizianoekin ere hartu-emana zuten, eta esnea saltzen zieten. Baserriko gizonezko guztiak Mallabira joanda ziren, eta beste batzuk Bilbora, ganaduarekin. Aitaren lehengusu batzuk izan zituzten sabaian gordeta, Eibartar batzuk. Senideak ziren, eta alde egin beharrean, beraien baserrian ezkutatu ziren. Hilabete egin zuten bertan, sabaian, ira pila handi bat zegoen, eta haren azpian kutxa batean ezkutatuta egon ziren. Baserri ondoan babesleku bat egin zuten, karobi zahar bat erabiliz. Baserriko ateak eta leihoak estali egin zituzten. Karabieta ingurua lubakiz beteta zegoen. Nazionalak sartu zirenean, milizianoek Aixola errekatik behera alde egin zuten; askotan, baserrietatik lapurtutako gauzekin (arropak, janaria, oiloak...).
-
Arrate aldetik kanoikadak
Felix Balzola Astarloa (1928) Elgoibar
Gerra Zibila hasi zenean, Felixek zortzi urte zituen. Auzoan, erreka bazterrean, zegoen baserri zahar batean babesten ziren. Aita gurdi eta idiekin ibiltzen zen munizioa eta hildakoak garraiatzen. Ganadua baserrian geratu zen: egunez joaten ziren haiek gobernatzera. Arrate aldeko dorre batetik botatzen zituzten kanoikadak, eta auzoko Legarda baserrian kanoikada ugari sartu zen.
-
Soldaduen mugimenduak
Felix Balzola Astarloa (1928) Elgoibar
Gerra denborako kontuak. Auzoko eliza biltegi moduan erabili zuten soldaduek. Urkiola baserrian, klinaka zegoen. Tropen tiroei eta mugimenduei buruz hitz egiten du: soldaduak astoekin ibiltzen ziren hara-hona.
-
Soldaduekin hartuemana
Felix Balzola Astarloa (1928) Elgoibar
Gerra denborako kontuak. Felix mutil kozkorra zen, eta soldaduekin ondo moldatzen zen. Lo egitera erreka bazterreko baserri zahar batera joaten ziren etxekoak. Idotorbe (San Pedro) auzoan egon ziren soldadu gehienak euskaldunak ziren, nafarrak.
-
Baserri zahar batera, babes bila
Felix Balzola Astarloa (1928) Elgoibar
Gerrak Elgoibarren iraun zuen denboran, auzoko baserri zahar batean babesten ziren. Baserria erreka zulo batean zegoen, eta tiroetatik ezkutuan geratzen zen. Egunez, etxera joaten ziren ganadua gobernatzera. Ohe batean lau lagunek egiten omen zuten lo. Arto-malutaz eta artilez egindako oheak ziren.
-
Gerra garaian milizianoak baserrietan
Tomas Osoro Elkoroiribe (1928) Bergara
Gerra garaian milizianoak inguruko baserrietan egon ziren.
-
Gerra denborako aisialdia; senarra gerran zaurituta
Baxili Madina Anduaga (1914) Oñati
Gerra denboran, mutilak etxetik kanpo eta festa egiteko lagunik ez. Bere gizona gerran nola zaurituta suertatu zen kontatzen du.
-
Soldaduak baserrian jaten
Ana Aristondo Aizpurua (1928) Zumaia
Soldaduak bere baserrira joan zirenekoa kontatzen du Anak. Tropa handia joan zitzaien, eta denentzako janaria prestatu behar izan zuten. Nolanahi ere, soldaduek jandako guztia ordaindu zuten, eta hurrengo egunean joan egin ziren.
-
Tropak etxean janari eske
Enkarna Elosegi Benito (1922) Zarautz
Gerra garaian tropak Zarautzera iritsi zirenean, etxera etorri zitzaizkien janari eske.