Gerratean fronte biren inguruan Egoarbitsa inguruan
Hizlaria(k): Miren Lorea Billar Altzuaran (1931) Herria: Elgeta (Gipuzkoa)
Gerran ez zuten txarto pasatu; goserik ere ez. Fronteak inguruan, baina ez fronte-frontean. Milizianoekin ere hartu-emana zuten, eta esnea saltzen zieten. Baserriko gizonezko guztiak Mallabira joanda ziren, eta beste batzuk Bilbora, ganaduarekin. Aitaren lehengusu batzuk izan zituzten sabaian gordeta, Eibartar batzuk. Senideak ziren, eta alde egin beharrean, beraien baserrian ezkutatu ziren. Hilabete egin zuten bertan, sabaian, ira pila handi bat zegoen, eta haren azpian kutxa batean ezkutatuta egon ziren. Baserri ondoan babesleku bat egin zuten, karobi zahar bat erabiliz. Baserriko ateak eta leihoak estali egin zituzten. Karabieta ingurua lubakiz beteta zegoen. Nazionalak sartu zirenean, milizianoek Aixola errekatik behera alde egin zuten; askotan, baserrietatik lapurtutako gauzekin (arropak, janaria, oiloak...).
Informazio gehiago: Gerratean fronte biren inguruan Egoarbitsa inguruan
Gerraren eragina
-
Gerrako oroitzapenak
Kontxa Larrañaga Ezeiza (1929)
Azkoitia
-
"Cara al sol" abestu behar ogi biguna lortzeko
Rosario Badiola Alkorta (1926)
Ondarroa
-
Errepublika sasoian eskola publikotik mojetara
Itziar Ajuria Garate (1924)
Elgoibar
-
Hiru baserritan hiru fusilatu; lapurretak
Rufina Irazu Amundarain (1923)
Asteasu
-
Goroetako Mendikurutza baserrian jaioa
Pedro Urteaga Arregi (1931)
Aretxabaleta
-
Milizianoak etxean
Elena Etxebeste Martiarena (1931)
Pasaia
-
Baserrian kuartela gerra denboran
Genara Eguren Amiano (1929)
Elorrio
-
Hernialdetik alde egin behar izan zuten batzuek gerra hasieran
Eleuterio Izagirre Tapia (1925)
Hernialde
-
Eskolak non zeuden
Benantzia Azkueta (1896)
Galdakao
-
Ekonomia gerra garaian
Natalio Juaristi Aranburu (1912)
Bergara


