Gerraren eragina

  • Antonio Mardaras Hilabete ebakuatuta Algortan

    Antonio Mardaras Arrieta (1922) Maruri-Jatabe

    Txakurra utzi zuten bakarrik, eta Algortara ebakuatu ziren, osabaren etxera. Itzuli zirenean, hutsik aurkitu zuten baserria. Ganadua ere bertara eraman zuten, eta padurako belar sailetatik eramaten zuten behientzako belarra. Gurdia beteta joan ziren Algortara. Ihesean zihoazenekin beterik ikusten ziren kaminoak.

  • 134 Hezkuntza gerra garaian; umeak lanera

    Maria Aranguren Alberdi (1922) Antzuola

    Gerra garaian, soldaduek herriko-eskolan ipini zuten kuartela. Garai hartako umeak eskola gabe gelditu ziren. Lana sortu zenean, zuzenean lanean hasi ziren, eskolan berriz hasi gabe. Larrutegian lana nola lortu zuten. Gerrarako gauzak egiten zituzten bertan: kartutxo-uhalak...

  • Luzia Biain Gerra hasi zenean

    Luziana Biain Biain (1921) Oñati

    Gerra noiz hasi zen. Karobia erretzen zebiltzala sartu ziren erreketeak, bi aldetatik. Milizianorik ez zen egon, soldaduak bai. Oinez joaten ziren Bergararaino, dantza egiteagatik, Oñatin ez zegoelako. Arrasateko asko joan zen Oñatira bizitzera, ihesi.

  • Felipa Urkia Milizianoak baserrietan

    Felipa Urkia Elorza (1922) Oñati

    Kafea falta zen etxean, eta aita bila joan zen; mahuketan sartuta ekarri zuen milizianoek emandako kafea. Aita eta anaia kobara joan ziren lotara, milizianoen beldurrez. Baserrian egon ziren mordo bat. Gizon bat nola hil zuten. Bost mutilek beraien buruak entregatu zituzten, gosetuta. Uribarriko gazte asko hil ziren. Araotzen bakarra hil zen.

  • Manuel Gereno Gerra hasi zeneko oroitzapenak

    Manuel Gereño Urretabizkaia (1929) Pasaia

    Gerrako oroitzapenak. Jendea arroketara joaten zen, babesleku bila. Ez zuten inor etxean hartu. Soldaduak izan zituzten inguruan, eta kafesnea ematen zieten.

  • 338 Gerratean fronte biren inguruan Egoarbitsa inguruan

    Miren Lorea Billar Altzuaran (1931) Elgeta

    Gerran ez zuten txarto pasatu; goserik ere ez. Fronteak inguruan, baina ez fronte-frontean. Milizianoekin ere hartu-emana zuten, eta esnea saltzen zieten. Baserriko gizonezko guztiak Mallabira joanda ziren, eta beste batzuk Bilbora, ganaduarekin. Aitaren lehengusu batzuk izan zituzten sabaian gordeta, Eibartar batzuk. Senideak ziren, eta alde egin beharrean, beraien baserrian ezkutatu ziren. Hilabete egin zuten bertan, sabaian, ira pila handi bat zegoen, eta haren azpian kutxa batean ezkutatuta egon ziren. Baserri ondoan babesleku bat egin zuten, karobi zahar bat erabiliz. Baserriko ateak eta leihoak estali egin zituzten. Karabieta ingurua lubakiz beteta zegoen. Nazionalak sartu zirenean, milizianoek Aixola errekatik behera alde egin zuten; askotan, baserrietatik lapurtutako gauzekin (arropak, janaria, oiloak...).

  • Felix Balzola Arrate aldetik kanoikadak

    Felix Balzola Astarloa (1928) Elgoibar

    Gerra Zibila hasi zenean, Felixek zortzi urte zituen. Auzoan, erreka bazterrean, zegoen baserri zahar batean babesten ziren. Aita gurdi eta idiekin ibiltzen zen munizioa eta hildakoak garraiatzen. Ganadua baserrian geratu zen: egunez joaten ziren haiek gobernatzera. Arrate aldeko dorre batetik botatzen zituzten kanoikadak, eta auzoko Legarda baserrian kanoikada ugari sartu zen.

  • Felix Balzola Soldaduen mugimenduak

    Felix Balzola Astarloa (1928) Elgoibar

    Gerra denborako kontuak. Auzoko eliza biltegi moduan erabili zuten soldaduek. Urkiola baserrian, klinaka zegoen. Tropen tiroei eta mugimenduei buruz hitz egiten du: soldaduak astoekin ibiltzen ziren hara-hona.

  • Felix Balzola Soldaduekin hartuemana

    Felix Balzola Astarloa (1928) Elgoibar

    Gerra denborako kontuak. Felix mutil kozkorra zen, eta soldaduekin ondo moldatzen zen. Lo egitera erreka bazterreko baserri zahar batera joaten ziren etxekoak. Idotorbe (San Pedro) auzoan egon ziren soldadu gehienak euskaldunak ziren, nafarrak.

  • Felix Balzola Baserri zahar batera, babes bila

    Felix Balzola Astarloa (1928) Elgoibar

    Gerrak Elgoibarren iraun zuen denboran, auzoko baserri zahar batean babesten ziren. Baserria erreka zulo batean zegoen, eta tiroetatik ezkutuan geratzen zen. Egunez, etxera joaten ziren ganadua gobernatzera. Ohe batean lau lagunek egiten omen zuten lo. Arto-malutaz eta artilez egindako oheak ziren.

  • 302 Gerra garaian milizianoak baserrietan

    Tomas Osoro Elkoroiribe (1928) Bergara

    Gerra garaian milizianoak inguruko baserrietan egon ziren.

  • 1238 Gerra denborako aisialdia; senarra gerran zaurituta

    Baxili Madina Anduaga (1914) Oñati

    Gerra denboran, mutilak etxetik kanpo eta festa egiteko lagunik ez. Bere gizona gerran nola zaurituta suertatu zen kontatzen du.

  • 1075 Soldaduak baserrian jaten

    Ana Aristondo Aizpurua (1928) Zumaia

    Soldaduak bere baserrira joan zirenekoa kontatzen du Anak. Tropa handia joan zitzaien, eta denentzako janaria prestatu behar izan zuten. Nolanahi ere, soldaduek jandako guztia ordaindu zuten, eta hurrengo egunean joan egin ziren.

  • Enkarna Elosegi Tropak etxean janari eske

    Enkarna Elosegi Benito (1922) Zarautz

    Gerra garaian tropak Zarautzera iritsi zirenean, etxera etorri zitzaizkien janari eske.

  • Enkarna Elosegi "Toma, guapa, para que te acuerdes de mí"

    Enkarna Elosegi Benito (1922) Zarautz

    Soldaduak etxe paretik pasatzen ari ziren batean, haietako batek kantinplora bota zion Enkarnari, hartaz gogora zedin.

  • Gerra denboran txandak zaintzen

    Fidel Izarra Larrea (1926) Ermua

    Gerra denbora garai txarra izan zen, beti txandatan janaria lortzeko. Frontea oso hurbil zegoen eta elizan intendentzia. Meza beste leku batean ematen zen. Estankoko emakumeari laguntzen zion Durangora gauzak ekartzen.

  • Anaiak bando bietan soldadu

    Fidel Izarra Larrea (1926) Ermua

    Gorriek alde egin zutenean, eurei eman zizkieten udaletxeko giltzak. Lau edo bost anaia zituen soldadu, batzuk alde batean eta besteak bestean. Ongarai baserrian egon ziren gerra denboran.

  • Nahikoa ogi gerra denboran

    Luisa Egia Agirrebeitia (1921) Ermua

    Ama eta biek okindegian egin zuten lan. Udaletxera joaten zen ogia eramatera. Soldaduekin zituen solasak. Ez zuten goserik pasatu, ogia, baba, oilategia... izaten zutelako. Oiloak baserrira eraman zituzten eta horri eskerrak salbatu ziren. Ardoa ez edateagatik argaldu ei zen jendea orduan. Santixaupe iturriko ura, ona.

  • 1038 Gudari maisu ilehoriarekin ezkondu

    Agus Agirregomezkorta Isasi-Isasmendi (1920) Ermua

    Nobioa gerra denboran ezagutu zuen; gudaria zen, maisua lanbidez. "Hori zuretzako modukoa da" esaten zion lagun bati. Itsasontzi-kartzelako bisita batean hasi zen harremana. Gutunak eta harrezkeroko gorabeherak.

  • Joxe Antonio Urretabizkaia Otamendi Soldaduekin izandako arazoak

    Joxe Antonio Urretabizkaia Otamendi (1928) Asteasu

    Soldaduak etxean izan zituzten eta aldameneko baserritik ekartzen zuten haientzako esnea, etxean nahikoa ez zuten eta. Behin guardiak nola gelditu zituzten gogoratzen du. Arrebari tiro ere egin zioten.